2012-04-23

Eskola koadernoz eta testuliburuaz erakusketa

Bilboko Magisterio eskolako eraikina berriaren inaugurazioaren ildotik, Araka Ikertaldeak[1] Bilboko Irakasleen U. Eskolako egoitzan Euskal Herriko hezkuntzaren historiarekin zerikusi zuzena izan duen ekitaldi akademiko bat antolatu du, GARAIAN, PIU-UFI hezkuntza_kultura_gizartea (HKG), Salamancako CEMUPE (Centro Museo Pedagogico) eta Bilboko Magisterio Eskolarekin batera.
Ekitaldiak “Erakusketa: XX. mendeko koaderno eta testuliburuak” lemapean hezkuntzan oinarrizko izan diren bi euskarri hauei eman zaien trataera agertu nahi du, oinarrizko marko teorikotik abiatuta eskoletako praktikak ezagutzeko baina ibilbide historikoa ahaztu gabe. Ikasmaterial horien gainean erakusketa bat egingo da, eta gaiak behar duen sakontasunera heltzeko ikuspegi desberdinetatik aztertuko dira ikasmaterial horien bilakaera historikoan egon diren gazi-gozoak. Horretarako bi hitzaldi emango dira erakusketaren osagarri gisa.

2011-09-28

Bibliografia: Informazioa tratatzeko eta teknologia digitalaz


Cuadernos de Pedagogía aldizkariak “Irakaslegoaren Oinarrizko Liburutegia” (BBP) izeneko bildumako 14. alea argitaratu berri du. “Oinarrizko gaitasunak” izena du monografiko honek eta Antonio Bolivar irakasleak koordinatu du.
"Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna" 87tik 100ra birtartean lantzen da, Manuel Area Moreira irakaslearen ardurapenean. Gaztelaniaz argitaraturik dauden liburuak eta webguneak komentatzen ditu bakoitzaz erreseña txikitxo bat eginez.
Batetik honako liburuen zehaztapenak ematen ditu:
  • Alfabetización digital (Gutiérrez, A., Barcelona: GEDISA, 2003)
  • Alfabetización y tecnologías de la Información y la Comunicación (Area, M. et al., Madrid: SINTESIS. 2008)
  • Educación en Medios (Buckingham, D., Barcelona: PAIDÓS, 2005)
  • Educar en red (Aguaded, I. & Cabero, J., Granada: Aljibe, 2002)
  • El impacto de las TIC en los centros educativos (Cebrián, M., Madrid: SINTESIS, 2009)
  • El profesor cibernauta (Bartolomé, A., Barcelona: GRAÓ, 2008)
  • Internet y competencias básicas (Monereo, C. Barcelona: GRAÓ, 2005)
  • Nuevos analfabetismos (Lankshear, C. & Knobel, M., Madrid: Morata, 2008)
  • Tecnología educativa (Pablos de, J. Granada: Aljibe, 2009)
  • Tecnologías para transformar la educación (Sancho, J.M., Madrid: UIA/AKAL, 2006)
  • Tratamiento de la información y competencia digital (Vivancos, J., Madrid: ALIANZA, 2008)
Argitalpen urtea eta lantzen diren gaiak ikusita gaitasun digitalari errepasu orokorra ematen dioten liburuak dira, eta oinarrizko bibliografia klasikotzat har liteke.

Bestetik, honako webguneak komentatzen ditu:

Irakasgaiaren bibliografian horietariko batzuk aipaturik agertzen badira ere, orain baduzu bibliografía freskatzeko parada.

2011-09-27

Irakasgaiaren programa


Bilboko Magisterio Eskolako weborrian, Graduko ikasketaren atalean, Lehen Hezkuntzari dagokion atalean, hain zuzen, 3. moduluko irakasgai guztiak on-line jarriko dira laster batean. Dagoeneko 3. moduloaren lanarena (MoDAE) baino ez da eskegi. Datorren astean moduluko lana hasiko da, eta aldez aurretik dokumentua irakurtzea gomendatzen dizut. Horrela lehen saioan horri buruz izan dezekezun edozein duda argitzen ahaleginduko da zurekin egongo den lehen irakasleak.

Gure irakasgai osoaren programa oraindik ez da eskegi, Jartzen den bitartean GoogleDocs zerbitzua erabiliz -Gmaileko kontu berbera erabiliz-, dokumentua partekatzeko aukera dagoenez gero, eskuragarri jarri dizuet honako lotura honetan.

Nik klasean azaldu dut GoogleDocs-en erabilera. Dena den, zuetariko baten batek horren funtzionamendua bere kontura gehiago sakondu nahi badu, Aula Clic. Curso de Google Docs weborria kontsulta dezake.

2011-02-15

Eta zuk, ba al dakizu?

Ezagutzaren gizartean tresna teknologikoen erabilerak izugarrizko abidura daramala ez du inork dudatan jartzen. Baina, ba al dago egoera hori azaltzeko daturik? 
Ba al zenekien? (Did you now?) izeneko bideoak modu oso dinamikoan eta didaktikoan erakusten digu nazioarteko mailan egiten den erabilera zenbatekoa den.
Bideoaren lehen bertsioa 2006eko abuztuan argitartu zen, eta honek 5 milio inguru bisitari izan zituen. Harrezkero beste hiru bertsio argitaratu dira: 2007an Did You Know? 2.0, 2008an Did You Know? 3.0 eta 2009an  Did You Know? 4.0 (gaztelaniazko bertsioa) izenez ezagutzen direnak. Ikus ezazu edukia!

2010-11-28

KMPlayer: bideoa erreproduktorea

Orain bideoa erabiltzen hasiko zara, sarri. Bideoa sarean jartzerakoan askotan gure bideoren formatuaren ordez beste formatu bat eskatzen digute. Formato batetik bestera pasatzeko KMPlayer programa oso baliotsua izan daiteke.

Horrez gain, formatua eraldatzeko Zamzar web orrian dazotzen urratsei jarraituz bideoen formatua eralda dezakezu. Aldez aurretik kontsultatu bideoen formatuen aukerak zeintzuk diren.



Dena den, hona hemen bideoa ikusteko zenbait programa:
Windows Media PlayerWindows Media Player
Dohakoa. Microsoft-ek duen multimedia erreproduktore ezaguna.
VLC Media PlayerVLC Media Player
Dohakoa. Tresna oso ahaltsua eta streaming zerbitzaria duena.
QuickTime QuickTime
Dohakoa. Apple-en erreproduktore. MOV erakoak ikusteko.
GOM Player
GOM Player
Dohakoa.
FLV PlayerPlayer 2.0-Build-25
Dohakoa.  FLV erako bideoak ikusteko.
     
Player gehiago (BSP Player, Real Player...) kontsultatzeko klik egin helbide honetan.

Informazioaren Iturria: http://kmplayer.uptodown.com/

2010-11-26

Gehiago irakurri: testu baten luzera mozteko

Batzuetan idazten duguna luze samarra da, eta, nekagarri bihurtzen zaigu irakurketa. Hori ekidetzeko “gehiago irakurri” moduko trikimailua erabil dezakezu.

Nola? Lehenik eta behin, zure blogean agindu orokorra emango duzu hori horrela gerta dadin. Oso erraza da:
1.- Zure blog barnean zaudela Confuración /Básico /Configuración global /Seleccionar editor de entradas /Editor actualizado /Guardar configuración.
2.- Orain, berriz, Diseño/ Entradas del blog/ Editar/ Opciones de la página principal/ Texto del enlace de la página de entrada (eta hutsunean idatzi + irakurri, reed more edo gura duzun testua…) /Guardar/ Guardar cambios.

Agindu orokorra emana duzu orain, eta edozein sarreratan zerbait luze idatzi baduzu, zuk erabaki dezakezu zer testu-zati erakutsi nahi duzun, eta horrela, gainontzekoa soilik ikusiko da “+ irakurri” sakatuz gero.

Hona hemen horretarako prozedura: Sarrera batean zaudela eta testua “Redactar modura” duzula arratoia jarri mozketa egin nahi duzun tokian eta sakatu “Insertar salto de pagina” ikonoa/ Gorde/Publicar).

Zure blogaren orri printipzalera bazoaz testua nola begistatzen den ikusiko duzu + irakurri hiperloturaren gainean sakatzen duzunean.

2010-11-25

Aplikapen eramangarri batzuk

Zertarako Apps Portablea? (bertsio eramangarri)

Aspaldi honetan Notebook moduko ordenagailu txikitxuak erabiltzen dituzula ikusi dut.

Horietan, normalean, interneta baino ez dago, eta noiz edo noiz programaren bat. Horregatik, zeuen lanak (testu, aurkezpen, bideo, argazki…) eta abar notebook-en ikusteko eta eraldatzeko bi aukera emango dizkuzuet oraingoan:

1) Google Docs moduko plataforma erabili eta bertan zure bulegotxo on-line izatea, eta horrela, bertatik, zure dolumentuak aldatu eta gorde…. edo bestela,

2) Zure USBn eramatea normalean erabiltzen ditugun programen “bertsio eramangarria”.

2010-10-18

EHUko zaindegi zerbitzua gure esku


Garraio zerbitzuetan, polikiroldegietan, ikastetxeetan eta abarretan norberaren gauzak tarte jakin batean utzi daitezkeen moduan, gure unibertsitateko zaindegi zerbitzuan badugu gure fitxategi erraldoiak uzteko toki bat.
EHUko unibertsitateko edozein ordenagailutatik zaindegi zerbitzuko fitxategiak ikusi, jaitsi zein igo ditzakezu. Kasu batzutan, fitxategiak babesturik agertzen dira, hots, fitxategiari jarri zaion pasahitza erabili behar, nahitaez.
Ehuko ordenagiluetatik kanpo ari bazara, plataformara sartzeko EHUko LDAP erabiltzailea eta pasahitza erabil dezakezu fitxategiak ikusteko.
Fitxategiek, guztira eta gehienez, 20 GB izan dezakete.
Fitxategia karpeta modura igo nahi bada, fitxategia aldez aurretik trinkotu behar da, hots, *.zip formatuan igo behar da.
Zaindegi zerbitzuan jarritako fitxategiak automatikoki ezabatuko dira hiru egun pasatu ondoren.

2010-09-30

Blog bilatzaileak

Aurreko batean ere honi buruz zerbait azaldu nizun. Ordutik hona denpora ez da alferrik pasa. Horregatik, blog bat sortzerakoan, lehenik eta behin, horretaz zer idatzita dagoen jakitea komeni da. Google bilatzailean aurkitzea zoramena izan daiteke. Horretarako hobe da, blog bilatzaile espezifikoetara jotzea.

Denek ez dute funtzionamendu berdina ikusiko duzuenez.

2010-09-22

USBetik sartzen den birusa

Pasa den abuztuan El Correo digital egunkarian irakurri genuen Panda Security etxearen esanetan 2010eko sei hilabete horietan, ordenagailuak %25 kasutan USBren bidez kutsatzen zirela. Ziber erasotzaileek USB gailuan datorren “autorun.inf” izeneko fitxategia erabiliz ordenagailuaren sistema eragileak egin behar duena aldatzen dute. Horrela ordenagailua kutsatzeko agindua emanez erabiltzailea ez da konturatzen bere ordenagailua kutsatzen denik.

Ordenagailua kutsatzeko era berri honek goranzko joera izan dezake, zeren gero eta sarriago ikusten dugu argazki kamarek, mp3-k, telefonoek…eta abarrek ordenagailuan informazioa sartzeko USBa erabiltzen dutela.

2010-05-26

"IKTetan trebatu eta deskribatu" aplikazio didaktikoa

IKTetan trebatu eta deskribatu (Formación en TIC) plataforman eskolan erabiltzeko material oso interesgarria aurkituko duzu.
Plataformaren bideo aurkezpenean azaltzen da gunearen helburua: material batzuk eskaintzea hezkuntza-maila guztietako irakasleei, IKTen koordinatzaileei eta prestakuntzako aholkulariei, hain zuzen ere, IKTen erabileran treba daitezen eta beren curriculum alorretan aplika ditzaten proposamen didaktiko zehatzen bidez. Proiektu honen bidez “alderdi pedagogikoak eta metodologikoak nabarmenzten dira eta, gainera, IKTak erabiltzeko prestakuntza teknikoa eskaintzen zaie”.
Katalogoan, irakasle profilaren arabera eta ikasmailaka sailkaturik baliabide didaktiko eta informatika aplikapen batzuren tutorialak agertzen dira. Euskeraz sakatuz gero, tutoriala modu bakarrean agertzen da; gaztelaniazkoa aukeratuz gero, berriz, hiru modutara.
Horrez gain, Sortu atalean, zure esku jartzen dituzte materialak, eta, horrez gaian, aldatu eta berriak sortzeko aukera ematen dizute bertan agertzen den tresnaren bidez.

2010-05-21

Bideoa on-line Livestream plataformaren bidez


Euskaltube plataformaren kazetari sortzailea den Harkaitz Rodriguez-ek Teknopolis saioan erakutsi digu Livestream plataforma nola erabili bideoak une errealean ikusi ahal izateko.
Bere azalpena Zuzeneko emisioak Internet bidez izeneko bideoan daukazu.
Animatu zaitez zu zeu ere bideogintza sozialaren euskal sustatzilea izaten!

2010-05-19

Google: enpresa erraldoia

Gaurko klasean aipatu dugu Google enpresa erraldoiak sarean duen hedakuntza. Guk ere bere menpean aurkitzen gara sarri askotan, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen digulako berarekin on-line kontu bat dugulako. Adibidez, bilatzaile lana egitetik aparte honako zerbitzu bereziatuagoak eskaintzen dizkigu: Académico, Analytics, Alertas, Google Chrome, Desktop, Earth, iGoogle, Blogger, Calendar, Docs, Gmail, Grupos, Libros, Maps, Mobile Noticias, Pack, Picasa, Google Reader, Sidewiki, Sites, SketchUp, Talk, Traductor, YouTube
Dena den, ez litzateke txarto egon jakitea gutaz enpresa horrek zer informazio duen. Horretarako sakatu Google-tresnen mapa ematen duen helbidera eta zure datuak agertuko dira.
Gure datuak ez daude bakarrik enpresa honen esku. Facebook-eko erabiltzailea bazara, La cara oculta de Facebook bideoa ikustea gomendatzen dizut. Laburra da baina bai esanguratsua. Gai honi buruz gehiago sakondu nahi baduzu irakur ezazu Sthepen Baker-en “The numerati” liburua.

Irudiaren jatorria: Marketing en Internet

2010-05-18

Etxegiroan moldatutako soinuak

EHU-k badu bere blog zerbitzua: Ehusfera. Blog asko daude jarrita eta horietariko batzuk hezkuntzari loturik daude. Horien artean Internet, hezkuntza eta gizarteratze gaiak uztartzen dituen bloga aurkitu dut. Bertan hainbat lotura aurki daitezke hezkuntza munduarekin zerikusia dutenak. Horien barnean arakatzen ibili naiz eta Etxegiroan izeneko weborriaren erreferentziarekin topo egin dut.

Etxegiroan, hitzak esaten duenez, etxeko estudioan grabatutako narrazio laburrak, olerkiak, liburu-pasarteak, eta ipuinak aurki litezke. Weborriaren sarreran datorrenez "Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu".
Kontsultatu ahal baduzu, gauza interesgarri aurki daitezke eta!

2010-05-05

Mendebaldearen XIV Jardunaldiak: Bilbon mundua ikusi

Egunokaz, Bilboko Magisterio Eskolan egon diren hitzaldietan, aukera izan dugu jakiteko euskeraren etorkizunean Bilbok izan dezakeen garrantzia.
Oraingo asteburuan horretaz sakontzeko aukera paregabea duzue. Mendebalde Kultur Alkarteak XIV jardunaldiak antolatu ditu "Bilbon mundua ikusi" izenburupean eta bertan Bilbok euskararekin eta euskal kulturarekin izan duen harremana erakutsiko zaigu.
Hizlariek Bilbo euskaldunari esparru desberdinetatik helduko diote, ondorengo triptikoak erakusten duenez. Bertan irakurtzen dugunez, Magisterio eskolako ikaslea denak matrikularekin batera hitzaldiak biltzen dituen liburua eta aukera askeko kreditu bat jasotzeko aukera du. Jardunaldiak Bilbon bertan izango dira,bariku arratsaldean eta larunbat goizean, Alde Zaharreko Plaza Berrian Euskaltzaindiak duen egoitzan.
Erne unibertsitaria! animatu zaitezte bertara joateko Bilbok ez batio inoiz euskarari eutsi!

2010-03-24

IKASYS proiektuaren hildo nagusiak

Egunokaz Lehen Hezkuntako curriculum ofizialetan aritu izan gara, ikasleek eskolaldi hori bukatzerako lortu behar dituzten gaitasunetaz, hain zuzen. Hegoaldeko curriculum ofizial bietan aipatzen den gaiatsun digitala arakatu dugu batikbat, eta horri buruzko kontzeptu-mapa egin ere. Dena den, ikastexeetan modu praktikoan gaitasun digitala nola gauza daitekeen ezagutu nahi baduzu, hurbil hurbiletik ezagutzeko parada izango duze, bihar bertan, gure Eskolako Areto nagusian goizeko 11:00etatik 13:00etara, bertara etorriko baitira Ikastoletan burutzen den Ikasys proiektuko arduradunak. Hitzaldira etorri baino lehen proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi baduzu Ikasys-era jotzea gomendatzen dizut.

2010-03-09

2.0 eskola programa: EAEko Lehen Hezkuntzako eskoletan

2010eko urtarrilean EAEko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetan "2.0 eskola programa" martxan jartzeko zen. Hilabete batzuk atzeraturik egun hauetan materiala ikastetxeetara heltzen hasi dela jaikin dugu. Hezkuntzan ari garenok programa zertan datzan jakitea oinarrizkoa ikusten dut. Horregatik hona hemen zenbait lotura interesgarri gai honi buruz. Batetik, EAEko Hezkuntza Saileko webguena ikus dezakezu 2.0 eskola programa, non sarreraren ondoren, ekipamendu, ikastresnak eta irakasleek izango duten prestakuntza azaltzen zaigun aurrekoatuarekin batera.
Webgune horren ezkerreko zutabean lotura gehiago dauzkazu, astiragoa irakurtzeko: Aurkezpena, 2.0 Ibilbidea, Proiektu Telematikoak, Praktika onak, Baliabideak, Foroak, Mediateka, Planetaki Blogak, Loturak, Ikasleak, Familiak eta Hemeroteka. Lotura horien barnean murgiltzea gomendatzen dizut IKTaren hezkuntza arlora hurbiltzeko.
Informazioa osatzeko gomendatzen dizut Berria-k 2009-10-06an argitaratu zuen artikulua, Hego Euskal Herriko familien interneteko sarbideaz. Dena den, 2.0 eskola programari buruz kritikarik ez da falta, horra hor, adibidez, H. Rodriguez-ena, GAUR8  blogean idatzi zuena. 

2009-04-30

Fitxategi formatuak direla eta


Gure ordenagailuan eta sarean erabiltzen ditugun fitxategi-formatuak gero eta gehiago dira. Fitxategiaren izenarekin batera puntuaren atzean hiru hizki agertzen dira eta horiek adierazten dute fitxategiaren izaera.


Formatuak, orokorrean, honela sailkatzen dira: dokumentuzkoak (doc, odt, rtf, txt, pdf…), irudizkoak (bmp, tiff, jpg, png, gif…), musikazkoak (wav, wma, mp3, mp4, ra, ogg…), bideozkoak (avi, flv, mov, wmv, mp3, mp4, mpg, ipod, ogg…) eta trinkoturik daudenak (zip, rar…).

Formatuen izaeran gehiago sakontzeko kontsulta ditzakezu ondorengo artikuluak:
Ikus-entzunezkoak lengoaia bitarrean.
Audio formatuak.
Acerca de los formatos de archivo de audio.
Tipos de Formatos o Archivos de Audio.
Extensiones de archivos (edo HTML bertsioan).
Zamzar - Free online file conversion

Oharra: erabilitako argazkiaren iturria ikusteko

2009-04-29

Musika arloko unitate didaktikoak

Musika arloaz egiten ari zareten multimedia dela eta gogoratu dut "El tinglado" blogeko "errekurtsoak" izeneko "musika" kategorian zenbait unitate didaktiko eginak datozela. Unitate guztiak ez dira Lehen Hezkuntzarako prestatuak baina norberaren kreatibitatea pizteko baligarriak izan daitezkeela uste dut.
Bertara jotzea gomendatzen dizuet zeuen kabuz azter dezazuen.

2009-04-28

Audio Network Wikisaber hezkuntza atarian


Wikisaber hezkuntza atarian “errekurtsoak” izena duen atalak irakasleen irakaskuntzari begira tresna baliagarriak eskaintzen ditu. Bertan agertzen diren errekurtsoen artean, "Soinuak" sakatuz gero "Audio Network” izeneko aplikapena aurkituko duzu. Tresna honek sailkaturik dauzka 12000 soinu fitxategi inguru, zure esku, hain zuzen ere, hezkuntzan erabiliz gero.
Wikisaber horretan zaudela, bide batez, arakatu "soinuak" botoiaren aldamenan dagoen "software askearena". Beste programa batzuen artean soinua eraldatzeko "Audacity" programa duzu.
Araka ezazu zure kontura eta zuk zeuk erabaki!

2009-04-08

Hezkuntza musikala eta IKTak


ISFTIC-en aurkitu dut Hezkuntza Musikala eta IKTak uztartzen dituen honako webgunea: "Modulo I: Las Tic y la educación musical".

Beste eduki askoren artean honako hauek agertzen dira: musika ikasgelaren antolamendu fisikoa IKTren ikuspuntutik, konexioaren arazoak, zenbait aplikapen eta tresna, partiturak editatzeko zein musika nahasteak egiteko programak, audio editoreak, soinu liburutegiak eta sintetizatzaile birtualak, soinu heziketarako eta musika hezkuntzarako baliabideak, hezkuntza aplikapenak saretik lantzeko, BIVEM liburutegi birtuala, ikasgelan lantzeko zenbait proposamen didaktiko eta abar. Astiro astertzea komeni zaizuelakoan nago.
Baina, musika arloan gomedagarriak diren iturri guztiak ez dira erdarazkoak. Horren adibidea, Ane Belaustegiren "IKT musikan 2009" blogean aurkitu dugu. Musika arloan teknologia berrien aplikapenaz informazio ugari ematen digu, eta, horietariko batzuetan euskal iturrietara jotzen du.
Euskaldunok badugu musikagintzan altxor prezitua!

2009-04-01

ISFTIC ezagutzen

ISFTIC-en (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el profesorado) sartu gara eta musika arloan gune interesgarri hau aurkitu dugu. Irakasleriaren atalean DBHeko ikasgai (erritmo, melodia...) batzuk egina datoz saretik jaisteko modukoak. Publikoari begira dagoen atalean, berriz, errekurtsoa atalean hain zuzen, lotura oso interesgarriak (bostehunetik gora) ikusi ditugu Musika Irakasleentzat bailiagarriak izan daitezkenak.
Astiro eta arretaz aztertu, ez zara damutuko!

Eskola blogak

Teknologia digitalek eskoletan sarbide arina izan dute, gero eta bizkorragoa.
Hezkuntzaren esparruan, batez ere, eskoletan, teknologia horiek zertan erabiltzen ari diren ezagutzeko hona hemen beste bi erreferentzia:

- Bata, Tecnología Educativa blogean aipatutako “Encuentro de Experiencias Escuela 2.0” sarreratik hartutakoa da. Bertatik jasotzen dugunez, ISFTIC-ek (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado-k) Madrilen antolatu ditu web 2.0 filosofian murgildurik egin diren eskola esperientziak. Extremadurakoen berri agertzen zaigu, Fco. Muñoz de la Peña irakasleak aurkeztutako Biblioteca 2.0. multimediaren bidez.
- Bestea, III. Edublogs 09 Espiral Sarira aurkeztu diren blogen zerrenda da. Webgune horretan hezkuntza blogak bost azpiateletan sailkaturik agertzen dira: ikasgela-blogak, ikastetxe-blogak, irakasle-blogak, formakuntzarako blogak eta talde-blogak.

2009-03-27

Zamzar fitxategi formatua aldatzeko tresna

Guk dugun programa batek fitxategien formatuak alda ditzake. Horretarako, “gorde honela” egiterakoan programa berak onartzen dituen formatuak zeintzuk diren zerrendaturik ematen ditu. Baina guk nahi dugun formatua zerrendan erakusten ez bada badago beste aukera bat: on line dagoen convertor bat erabiltzea. Zure fitxategiak 100 mega baino gehiago ez baditu sarean dohain dagoen ZAMZAR erabil dezakezu. Sakatu “Conversion Types” atalean agertzen diren bost kategoria (document, image, music, video eta compressed formats) eta ikusiko dituzu formatua aldatzeko ematen dituen aukerak. Zure epostan jasoko duzu aldaturiko fitxategia.

2009-03-26

Arabako IKT ereduko ikastetxeak

Oraingoan, IKT direla eta Arabako zenbait ikastetxetan egiten ari diren esperientzien berri agertu nahi dizuet.

Dagoeneko Arabako ikastetxe batzuk "IKT programa"n sartuta daude, eta IKT bitarte dela eta honako hiru helburu lortu nahi dituzte ikastegietan:
  1. Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea;
  2. Ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta administrazio-kudeaketan erabil ditzatela sustatzea;
  3. Ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatzea.
"ProArabaTic" gunean ikusi ditugu 2008-09 ikasturtean IKTak sustatzeko Araban burutzen diren ikastetxe-proiektu. Bi sailkapen agertzen dira: batetik, IKTeko proiektuak eurak, bestetik proiektuak zeintzuk ikastetxetan burutzen ari diren. Horrez gain, "IKT ereduko Ikastetxeak" atalean ikastegi horietan teknologia digitalen erabilera zertan datzan ezagutzeko parada izango duzue.

2009-03-25

Blogak Lehen Hezkuntzako ikasgeletan


Blogaren erabilera didaktikoa irakaskuntzan modu askotakoa izan daiteke. Hona hemen, adibidez, Bizkaiko Eguzkibegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5A eta 5B taldeetako ikasle-irakaslek egin dituzten ikasgela-blogak.
Ikasgelan "Txanela" Proiektuan oinarritzen dira lan asko burutzeko eta Ingurunearen arloan landutako gaiez grabaketa batzuk egin dituzte, euren blogetan sartuta dutenez.
Grabaketak Goear aplikapena erabiliz egin dituzte. Soinu playerren gainean Goear hitzaren gainean sakatuz gero ikasleek eginiko gainontzeko grabaketen zerrenda agertuko zaizu. Ikus eta entzun!
Dena den, kontuan izan blogaren bidez ikasle horiek teknologia berrietan oinarrizko gaitasun digitalak lantzen dituztela, eguneroko lanak egiteko hain zuzen. Horra hor, adibidez, ortografia, sare-bilatzaileak, hiztegiak etabar. Ikasleek aplikapen horiek parra-parra erabiltzen dituzte.

2009-03-24

Learning Music (LenMus) programa



“Web Tresnak” izeneko blogean aurkitu dut musika ikasteko LenMus (Learning Music) programararen zenbait xehetasun. Software dohaina da eta formatuanitzekoa. Bere ezaugarriak astiro aztertzea komeni da, musika ikasten duten ikasleekin lanean bazaude. Programak pentagramak egiteko aukera ere ematen du. Hala ere, zehatz aztertzeko jo ezazu jatorrizko webgunera!

2009-03-23

Eyeplorer: ikus-bilatzailea

Ez dago dudarik begietatik globalki jasotzen denak kontzeptuen ulermena errazten duena. Sarean egiten diren bilaketa lana ere horrela jasotzeko aukera dugu Eyeplorer aplikazioaren bidez. Eyeplorer bilatzaile bat baino ez da, baina berezia.
Eyeplorer hitzak esan nahi duen moduan, bilatzaile honek disko moduko diagrama batean eskaintzen dizkigu kontzeptu bati buruz aurkitutakoak, azken hauek sarean duten popularitatearen arabera emanak.
Agertzen den hitz horietako bakoitzean sakatzen dugunean hitz horren azalpena agertzen da, eta dokumentua ikonoaren gainean sakatuz, berriz, Wikipediak horri buruz dakarrena. Ezkerrean datozen bi kurtsoreek diagraman kontzeptuen hierarkia azpimarratzen dute.
Momentuz beta bertsioa baino ez duzu eta oraindik hitz askoren sarrerarik ez dago. Bi hizkuntza erabil daitezke bilaketarako, ingelera era alemanera, enpresa jatorrizko germaniarra baita. Hala ere, beste hizkuntza batzuetan idatzitakoa ere jasotzen du.
Aplikapenaren sistesi modura Philippe Boukobza-k eginiko buru-mapa kontsulta dezakezu.

2009-03-20

CmapTools irakaskuntzan

Kontzeptu mapa prozesura didaktiko gisa oso erabilia da irakaskuntzan. Kontzeptu maparen bidez bisualki antolatzen dira zenbait kontzeptu eta hauekiko ezarri nahi diren erlazioak ere. Horrela grafikoki eta globaltasunean ikusirik kontzeptu baten ulermena erraztu daiteke, gezien bidez gure ikusmena gidatuz.
Mapa kontzeptualak egiteko Paint, Word edo P.Point arrun batekin egin daitezke, baina badaude lan hori burutzeko aproposagoak diren aplikapen digitalak. Horietariko bat CampTools dugu eta informatika gela guztietan instalatuta daukazue. Software dohaina da, edonoren esku dagoena baina hezkuntzan erabiltzeko baldin bada soilik.
Programa honek kontzeptuen mapa egiteko erraztasunak ematen ditu: kontzeptu edo esaldi nagusiak jartzeko nodoak, azpi-nodoak, kontzeptuak elkar lortzeko hitzak idazteko edota gainontzeko azpi-loturak ezartzekoak (audio, bideo, testu zein interneteko hiperloturak). Horrez gain, kontzeptuen hierarkia kolorez zein letra tamainaz adieraz daiteke nahi izanez gero. Programa erabiltzeko kontsulta A. Gabilondoren euskerazko gida erraza.
Adibide gisa jarri dizuet Google guztiahaldunak hezkuntzan eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzen duen mapa, Cesar Cabrera-k egina. Sarean adibide gehiago dauzkazu -Googleko Irudiak atazan kontzeptu mapa idatzi eta gai desberdinetakoak aurkituko dituzu-.
Hezkuntzan kontzeptu mapak modu askotan erabil daitezke. Edutekak baditu horretaz artikulu interesgarri bi, astiro irakurtzea gomendatzen dizuedana: “Lo visual en el aprendizaje” eta “Reseña de software para aprendizaje visual disponible en la red”.
Erabiltzeko eta instalatzeko orduan hona hemen zenbait tutorial eta bideo interesgarri, Extremadurako Unibertsitateko Orion Ikertaldeak sarean jarrita, edo Edutekak jarritakoa, CmapTools programa zer den eta nola erabiltzen den azaltzen duena; programa zure ordenadoreara jaisteko, berriz, IHMC CmapTools sakatu.

2009-03-18

Aplikapen batzuen USBrako bertsio eramangarria

Gero eta sarriago ikusten ditugu aplikapen askoren bertsio eramangarria.
USB batean kargatuta eta edozein ordenagailutan erabil daiteke baina ordenagailuak duen konfigurazioa aldatu gabe.
Gune askotan aurkituko dituzue horrelako bertsioak. Nik hasera baterako honako hirurak gomendatzen dizkizut:
1) DigiZen blogean aurkituko duzuna “Aplicaciones portátiles en un dispositivo USB” izenpekoa;
3) App-Stick Portable Freeware Directory webgunean “Audio eta Multimedia” atalean datozenak.

2009-03-17

Musikari buruzko data baseak

Musika arloan zenbait data base aurkitu daitezke sarean. Euskal musikaz soinu mapa izeneko orria aurkitu dut. Horrez gain “Aplicaciones Gratuitas en Internet” webgunean musikari buruzko ezagutu beharko genituzkeen lau webgune aipatzen dira: Allmusic, Fabchannel, Songza, eta Yamelo. Iturri berean aurkitu dut musikaren dataren araberako kronograma, bilaketa lana urtearen arabera egin nahi den kasurako.

2009-03-16

Scribus, kode askeko maketazio programa



Zuetariko batzuek idazteko eta irudikatzeko zaletasuna duzue eta inoiz suertatu zaizue aldizkariren bat, kartel edo triptikoren bat egitea. Honelako lanak burutzeko software egokiena da apropos maketatzeko sortu dena. Scribus da horietariko bat baina kode askekoa (opensource). Horrez gain, baduzu "Portable Scribus" bertsioa, hau da, USB-en eramateko bertsio eramangarria, programasportables.com orritik jaisteko modukoa, adibidez. Scribus programaren zehaztasun gehiago eta berau erabiltzeko tutorialak Taringa.net webgunean aurkituko dituzu.
Scribus erabiltzeko tutorial idatzia, pdf formatuan, Manuales.com webgunean aurki dezakezue.

2009-03-07

Web 2.0ren eromenean gure burua antolatzen



Web 2.0 filosofiaren inguruan zenbait tresna eta aplikapen didaktiko sortzen ari dira etengabe. Askotan erotzeko beste izaten da dagoen sakabanaketa. Zentzu horretan guztiz baliagarria da Vigoko Unibertsitateko informatitako Cuesta irakasleak egin duen bilketa lana.
Kontsulta ezazu bere "Recopilación de enlaces: "Aplicaciones educativas de la Web 2.0" izeneko weborria eta bertan goiko linketan sakatuz eskaintzen dizkigun sailkapenak oso baliotsuak egingo zaizkizu. Hasteko, kontsulta dezakezu web 2.0-ari dagokiona eta "hezkuntza errekurtsoak" deiturikoa, azken honek hezkuntzan aplikatzeko zenbait programa eta aplikapen aurkezten baititu. Hezkuntza aplikapen gehiago ere baduzu blog honetako "Hezkuntzarako ikasmateriala egiteko" sarreran.
Horrez gain, irakasle honek "El blog de Pedro Cuesta" blogean web 2.0-k etengabe sortzen dituen aldaketek direla eta zenbait iradokizun eta gogoeta eginak ditu.

2009-03-02

Komunikazioaren alorreko terminologia

Web 2.0 filosofian sartuz batera zenbait kontzeptu, akronimo, ingelesezko hitzak, eta abar etengabe aipatzen dira eta askotan ez dakigu zertaz ari garen. Euren euskarazko esanahia wikipedian aurkitu daitezke, baina azalpen egokiak eta agian xumeagoak “Glosategia Komunikazioaren gainean” izeneko wikian aurki ditzakegu.

Euskal Herriko unibertsitate, erakunde, eta elkarte askotako komunikazion alorreko aditu euskaltzale batzuek osatu dute glosategia. Eskertzekoa da horrelako egitasmoa, honen moduko tresnei esker euskal ziberkomunitatearen beharrizan batzuk asetzen hasi baitira.

Hala ere, komunikazioari buruzko hiztegi gehiago badaude. Ikus, blog honetako “Telekomunikazio hiztegia” sarreran datorrena.

2009-03-01

PodCast-a dela eta

BERRIA egunkariak asteazkenero argitaratzen du atal dibulgatibo bat informatikari buruz. Egunkarian argitaratzen diren artikulu horiek sarean jartzen ditu “Zibergela” izeneko blogean. Ibon Aizpuruak -Epiola ezizena- idazten ditu bertan eta aste honetan, “Podcast, audio eta RSS uztartzen” izenburupeko sarrera oso interesgarria idatzi duela iruditu zait.
Bere artikuluan, batetik, audio eta podcasta egiteko programak azaltzen ditu eta audio horiek sarera igotzeko eta ostatatzeko hosting dohainak aholkatzen ditu; bestetik, audio horien RSS sindikazioa egiteko azalpen argigarriak ematen ditu. Kontsultatu, ez zara damutuko!

2009-02-28

Norberaren soinu grabaketak egiteko


Blog askotan soinua sartu duzuela ikusten dut, baina gehienetan besteen soinuak erreproduzitu dituzue, zeuen ahotsa edo zeuen musika sarera igo barik. Odeo-k hasiera batean harpidetu zirenei grabaketa egiteko oso tresna erraza eskaintzen zuen; gaur egun, zoritxarrez, ez. Hala ere, badago inoiz baino tresna gehiago norberaren soinua sortzeko eta blogean sartzeko.
Soinuaren gainean eta soinuak eskoletan izan dezakeen erabilera kontuan harturik Celestino Arteta irakasleak informazio ugari eskainiz joan da etengabe, bere “Educación Tecnologica” blogean. Aste honetan, sindikazioaren bidetik eskura etorri zait “Las grabaciones sonoras: actividades didácticas TIC” izeneko post-a. Batetik, podcast-a blogean nola sartu azaltzen digu; bestetik, podcasting egiteko zenbait errekurtsoen berri ematen digu. Errekurtso horien artean grabaketak sarean egiteko softwarea agertzen da, soinu fitxategiak gordetzeko webguneak eta 70 tresna gehiago podcast-a egiteko. Irakurri eta aztertu zure kontura, eta egokiena erabili!

Euskararen esparrutik ikusita lan estimagarria egin dute Ordiziako Jakintza Ikastolakoek, euskaljakintza izeneko blogean. Beste gauza askoren artean eskaintzen dizkigute eurek eginiko soinu grabaketak. Azalpen zehatzak ematen dizkigute grabaketak Wavepad programa erabiltzekotan. Horrez gain, soinu adibide interesgarriak entzun ditzakezue bertan: ipuinak, narrazio laburrak, poesia, liburuak, euren ekoizpenak eta audiogune desberdinak.

2009-02-26

Gizarte Hezkuntzazko ikasleen notak

Notak argitaraturik daude baina ezin ditut inprimitu. Zeuen etxeetan arazorik gabe ikusiko dituzuelakoan nago. Horrela ez bada, jarri zaitezte nirekin harremanetan.

2009-02-19

Emigrazioa mundu globalizatuan


Emigrazioa gure gizartean pilpilean dugun gaia da. Mundu globalizatu honetan arazo asko sortu dira horren inguruan; horietariko bat lanarena da. Gai hori jorratzen du ederki Euskaltube-n aurkitu dudan "Hegoari begira" 8. kap. Emigrazioa" bideoak, Jose Manzanedak eginikoak. Euskaltuben bertan "Hegoari begira" esaldia idatzi eta kapitulu gehiago aurkituko dituzu gai horri buruz. Argitalpen eta bideo gehiago aurkituko duzu "Globalizazioaren lanaren behatokia" izeneko webgunean, ezkerreko aldean "Baliabideak" sakatuz gero.

2009-01-16

Gizarte Hezkuntzako ikasleen multimediak

Atzo ikasgelan Gizarte Hezkuntzako 2. mailako aurkeztu zituzten lauhilabete hauen zehar taldeta egin dituzten multimediak. Bigarren txandako Idoia Mtz., Jon Martin, Aritz Uriarte eta Andoni Sarasola taldekideek eginiko MoviMaker proiektu gisa ekarri zuten, baina pelikula gisa gordeta ez. Hori zela eta, arazoak izan genituen osorik ikusteko. Arazo zein zen jakinik berehala konpondu zuten (etxera heldu orduko konpondu zuten) eta dagoneko Youtubera igonda dago, klaseko kideek osorik ikus dezaten. Hau bai diligentzia! Eskerrik asko.
Emailez azaldu zidan Jon-ek nola begistastu bideoa: "klasean izandako arazoak direla eta, multimedia "Youtube"n sartu dut eta ondoren nire blogean. Beraz, osorik ikusi nahi baduzu pasa zaitez; http://zorotxoko.blogspot.com/. Zeozer hobetu behar badugu esaidazu". Horrela eskatzen didatenez, azken bideoa norena den jartzea komenigarria dela uste dut; norberarena ez den materialaren egilea nor den edo nondik hartua dagoen jartzea bidezkoa da, nire iritziz.
Dena den, pozgarria da ikustea ikasgaia bukatu ondoren web 2.0-k ematen dizkigun aukera batzuk erabiltzeko gai zaretela! Gizarte Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiei, zorionak!

2008-12-11

III. Hezkuntaren Gaineko Berbaldiak





Aurten, berriro ere, Araka Ikertaldeak antolatu ditu EHUko Bilboko Irakasleen Eskolan III. Hezkuntzaren Gaineko Jardunaldiak: "Eskolaren erronka berriak" lemapean. Hiru hitzaldi eskainiko dira, 2008ko abenduaren 17an, egueztenean, 9.30etatik 13:30etara. Hizlariek landuko dituzten gaiek lotura zuzena dute Gizarte Hezkuntzazko zein Magisteriokozko ikasleen profilaz. Honako hauek izango dira eskainiko diren hitzaldiak:

  • Ikasketa prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean: Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
  • Eskola eta immigrazio berria: zer aldatzen ari da hezkuntza sisteman?: Amalia Barquín
  • Euskal hezkuntza globalizazioaren aurrean: Patxi Juaristi

Interesaturik bazaude egitarauaren zehaztasunak Jardunaldietako orrian kontsulta ditzakezu.

2008-10-23

Metodologia eta teknologia

IKTak hezkuntzan etengabe sartzen ari dira hezkuntzaren esparru gehienetan. Irakaskuntzan ere aspaldidanik erabiliak izan dira baina burura dakorkigun kezka da ia soilik itxurazko aldaketa den. Ezequiel Menta irakaslearen ondorengo “Metodologia ou tecnologia” bideoak erakusten duen erabilera baina haratago joan behar da. Tresna berri hauek irakaskuntzan sartu behar ditugu metodologia berriak badakartzate. Zein izan behar da gure helburua, irakaskuntzaren bidez teknologoak egitea ala teknologiaz baliatuz hezkuntza hobegotzea?

2008-10-02

Blogger erabiltzeko bideo-tutoriala

Blogger erabiliz blog bat nola egiten den ez badakizu, lagungarri egingo zaizu 2007-08 ikasturtean Bilboko Irakasleen Eskolan Haur Hezkuntzako euskerazko taldeko Olga Izagirre eta Doltza Arronategi ikasleek egin zuten honako bideo tutoriala.

2008-09-25

Gizarte Hezkuntzazko ikasleentzako oharra


Dagoeneko ekasi plataforman jarri dizuet lehenego ekitaldiko zenbait material. Bestalde, iazko Haur Hezkuntzako ikasleen tutorialen DVDa uzteko arazoak izan ditut. Beraz, itxaron asteartera arte!

2008-05-30

Arbel digitala eskoletako etorkizunean


Agian zeuen praktikaldiak eginiko ikastegian arbel digitala erabiltzen hasita daude Haur Hezkuntzan. Peré Marques-ek bere weborrian aspalditik idatzi du luze arbel digitalaz. Bost ataletan banatu du bere ekarpena: 1) erabilera didaktikoa; 2) metodologia; 3) proposamen didaktikoak; 4) arbela digitalaren gaineko kontakizunak; eta 5) 2004ko ikastegiko praktika eredugarri. Eskola batzuetan tresna digitalek irabazi dituzte gelaren eginkizun asko CNN-eko "pizarra digital" bideoan ikusten denez, edo "Escola do futuro" izenekoan. Teruelgo Ariño herriko eskolako eredua da kasu garbia, Informe Semaneleko "Ariño, el pueblo interactivo" dokumentuak erakusten duenez. Argitaletxeak ere ikasmaterial egokia prestatzen hasi dira, adibidez, Edebé digitalak horrelakoak diseinatu ditu Haur, Lehen zein DBHerako. Horrez gain, "ZirIKTteroak" blogean “Flash jokuak Haur Hezkuntzan” izenaz zenbait argibide irakur daitezke Haur Hezkuntzan arbel digital interaktiboa erabiltzeko.

2008-03-04

Elkarrekin: irakasleen ataria


Oraingoan Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak zabalduta duen elkarrekin.org hezkuntza guneaz arituko natzaizue. "Elkarrekin" irakasleen ataria duzue. Bertan ikasmaterial ugari duzue eta interesaturik egonez gero harpidetu zintezketete. Atal garrantzitsuenak honako hauek dira: loturak, liburutegia, blogak eta webquestak izenekoak. Bilaketa lana egiteko aukera ere baduzue. Dena den gune osoaren eduki guztia gainbegiratu dezakezue Mapa web botoia sakatuz gero. Ikusiko duzuenez, gai bakoitzaren aldamenean feed egiteko ikonoa duzue, hots, interesaturik zaudeten atalaz informazioa sortu bezain laster zure bitakora jasotzeko aukera duzue. Ikono horien gainean sakatu eta pantalairen beheko partean agertuko zaizue atal horri dagokion feed helbidea.

2008-03-03

"Jolas Gaitezen" izeneko CD-a


Baloreen heziketa. Nire eskola eta mundua izeneko webgunean ikusi dugu “Jolas Gaitezen” ikasmaterialaren berri ematen dela. 2006ko azaroan Hezkuntza Sailak argitaratu zuen Jose Manuel Beltran y Angela Fernandez irakasleak prestatutako CD-a. Zuetariko askok ezagutzen duzue, baina beste askorentzat berria izango da. Orain ikasmaterial hau deskargatzeko aukera duzu webgune horretatik. Erdarazko bertsioan –euskarazkoan ez bezala- deskargatzeko aukera duzu: bilduma honek dituen 43 jolas eta bideo bat -Haur Hezkuntzako hezkuntza premiak dituzten haurrak ordenagailuan aritzen diren bitartean-. Materiala ikasgelako gainontzeko haurrek erabiltzeko ere prestatua dago. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztitara CD-aren ale bana bidali bada ere, gomendatzen dizut deskargatzea eta eskaintzen dituen aukera aztertzea.

Bidez batez, aprobetxatu unea webgune honen edukia arakatzeko. Gauza interesgarriak aurkituko dituzu!

2008-02-19

HHko 32ko taldeko notak direla eta


Haur Hezkuntzako ikasleen notak jadanik jarrita daude.

2008-02-18

31ko kalifikazioa eta ebaluazioa


Haur Hezkuntzako 31. taldeko kalifikazioak jarrita daude bai sarean bai tabloian.
Argazkia Robby Garbett-ena Flickr-etik hartua.

2008-02-17

Iruzkinak idazterakoarena

Bitakora batean zerbait berezgarria badago RSS sindikazioarekin batera da sarrera batean idatzitakoari berehala erantzuteko aukera izatea. Hori oso aproposa izan daiteke bitakoreen zuzenketen berri ematerakoan. Zuzenketak egiten ari naizela kasu askotan ezin dizuet bidali zer zuzendu (ortografia, lotura…) sarrera bakoitzean. Hori gertatzen da iruzkinak idazterakoarena aktibaturik ez duzuelako. Nola konpondu? Erraza da:

  • Batetik, sartu zaitez Konfigurazioan/Oinarrizkoa/Erakutsi sarrerari bidalitako loturak (Bai) eta Erakutsi loturak sarrerak bidaltzeko (Bai).
  • Bestetik, sartu zaitez Diseinuan/ Bloga-ren sarreran Edit sakatu/ eta bertan aktibatu bai “iruzkinak”, bai “erakutsi edizio arina”, bai “erakutsi loturak sarrerak bidaltzeko” eta gorde aldaketak. Hemen ere goiko partean agertzen dira zenbat sarrera agertu nahi duzu pantaila nagusian –nik 500 gomendatzen dizuet-. Koadro horretan ere euskeratzen dira zure bitakoraren osagai komunak.
  • Dena den, zure bitakorara heltzen diren iruzkinak zure kontrolpean utzi nahi badituzu joan Konfigurazioara eta Komentarioak atalean hautatu nahi duzun era.

2008-02-16

Koldo Amestoy kontu kontari

Zuetariko batzuek ipuinen mundua gogokoa duzue edo aztergai hartu duzue zeuen bitakoran idazteko. Beste batzuek, berriz, horrekin lotua agertzen den euskal mitologia edo musika eta kantak hartu dituzue ikergai. Zuentzat, horregatik, ezaguna da Koldo Amestoy. Bere bitakoran sartu naiz eta dakarrena irakurri ondoren ezkerrekoa aldean agertzen den “Koldomultimedia” sakatu dut eta bideoz grabatuta “Zazpi izarrak” (2min30) izeneko ipuina kontatzen Koldo ikusi dut. Ez dakit ipuina zoragarria den ala berak ipuinak kontatzeko duen manera zoragarria den. Agian, multimediaren munduan gertatzen den moduan ahotsa eta gorputza bat eginik esperientzia bakartzat jasotzen dugu ikuskizun horren mezua, bihotzetik hasita burmuineraino joaten dena. Entzun eta ikusi, gozagarria da benetan! Aldamenean Euskal kulturaren ataritik Eke.org-tik hartutako Michael Eche-ren argazkian Koldo Amestoy ikus dezakezu kontu kontari.

2008-02-15

Zuzenketa lana errazteko

Biziki eskertuko nizueke zeuen bitakoren sarrera guztiak orri bakar batean jarriko bazenituzkete. Hori egitea ez da bat ere zaila. Niri horrek berriz zuzenketa lana erreztuko lidake. Irudia Merzmail web orritik hartuta dago.