Egunokaz Lehen Hezkuntako curriculum ofizialetan aritu izan gara, ikasleek eskolaldi hori bukatzerako lortu behar dituzten gaitasunetaz, hain zuzen. Hegoaldeko curriculum ofizial bietan aipatzen den gaiatsun digitala arakatu dugu batikbat, eta horri buruzko kontzeptu-mapa egin ere. Dena den, ikastexeetan modu praktikoan gaitasun digitala nola gauza daitekeen ezagutu nahi baduzu, hurbil hurbiletik ezagutzeko parada izango duze, bihar bertan, gure Eskolako Areto nagusian goizeko 11:00etatik 13:00etara, bertara etorriko baitira Ikastoletan burutzen den Ikasys proiektuko arduradunak. Hitzaldira etorri baino lehen proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi baduzu Ikasys-era jotzea gomendatzen dizut.
berrikuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
berrikuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2010-03-24
IKASYS proiektuaren hildo nagusiak
etiketak:
berrikuntza
,
gaitasun digitala
,
ikastola
,
IKT
,
LH
,
proiektu
2009-04-01
Eskola blogak
Teknologia digitalek eskoletan sarbide arina izan dute, gero eta bizkorragoa.Hezkuntzaren esparruan, batez ere, eskoletan, teknologia horiek zertan erabiltzen ari diren ezagutzeko hona hemen beste bi erreferentzia:
- Bata, Tecnología Educativa blogean aipatutako “Encuentro de Experiencias Escuela 2.0” sarreratik hartutakoa da. Bertatik jasotzen dugunez, ISFTIC-ek (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado-k) Madrilen antolatu ditu web 2.0 filosofian murgildurik egin diren eskola esperientziak. Extremadurakoen berri agertzen zaigu, Fco. Muñoz de la Peña irakasleak aurkeztutako Biblioteca 2.0. multimediaren bidez.
- Bestea, III. Edublogs 09 Espiral Sarira aurkeztu diren blogen zerrenda da. Webgune horretan hezkuntza blogak bost azpiateletan sailkaturik agertzen dira: ikasgela-blogak, ikastetxe-blogak, irakasle-blogak, formakuntzarako blogak eta talde-blogak.
etiketak:
berrikuntza
,
blog
,
digital
,
eskola
,
web 2.0
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)
