2010-05-18

Etxegiroan moldatutako soinuak

EHU-k badu bere blog zerbitzua: Ehusfera. Blog asko daude jarrita eta horietariko batzuk hezkuntzari loturik daude. Horien artean Internet, hezkuntza eta gizarteratze gaiak uztartzen dituen bloga aurkitu dut. Bertan hainbat lotura aurki daitezke hezkuntza munduarekin zerikusia dutenak. Horien barnean arakatzen ibili naiz eta Etxegiroan izeneko weborriaren erreferentziarekin topo egin dut.

Etxegiroan, hitzak esaten duenez, etxeko estudioan grabatutako narrazio laburrak, olerkiak, liburu-pasarteak, eta ipuinak aurki litezke. Weborriaren sarreran datorrenez "Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu".
Kontsultatu ahal baduzu, gauza interesgarri aurki daitezke eta!

iruzkinik ez :