2010-11-25

Aplikapen eramangarri batzuk

Zertarako Apps Portablea? (bertsio eramangarri)

Aspaldi honetan Notebook moduko ordenagailu txikitxuak erabiltzen dituzula ikusi dut.

Horietan, normalean, interneta baino ez dago, eta noiz edo noiz programaren bat. Horregatik, zeuen lanak (testu, aurkezpen, bideo, argazki…) eta abar notebook-en ikusteko eta eraldatzeko bi aukera emango dizkuzuet oraingoan:

1) Google Docs moduko plataforma erabili eta bertan zure bulegotxo on-line izatea, eta horrela, bertatik, zure dolumentuak aldatu eta gorde…. edo bestela,

2) Zure USBn eramatea normalean erabiltzen ditugun programen “bertsio eramangarria”.

Helbide honetan baduzue sailkaturik horrelako bertsio eramangarri eta dohain batzuk. Zure USB-en eramateko horietariko bat eskuratu nahi baduzu honako hau egin behar duzu:

1) Helbide horretan aukeratu hartu nahi duzun programa

2) Klik egin bere gainean eta agertuko zaizu honako ikonoa:

3) Ikono horren gainean sakatuz gero, programa zure USBean gordetzeko agindu!. Batzutan honoko pantailara eramaten zaitu:

4) Pantailean zaudela sakatu “direct link” eta orduntxe hasiko da programa gordetzen.

Nola erabili:
Zure USB-n agertzen den ikonoaren gainean klik egin eta abiarazi egingo da programa, baina programa honek ez du ukutu lanean ari zaren ordenagailuaren konfigurazioa, zeren programa zure USBetik abiaraziko da, ez ordea, darabilzun ordengailuaren disko gogorretik.


- Open Office.org (osoa) portable: Microsoft Officen software askeko bertsioa

- XnView portable: ikusteko, antolatzeko eta argazkien formatua aldatzeko

- Mozilla Firefox portable: sareko nabigatzaile askea

- Google Chrome portable: Googleren nabigatzaile arina

- Gimp portable: Irudiak eta argazkiak editatzeko

- Audacity portable: soinua editatzeko eta grabatzeko

- VCL Media Player Portable: bideo-player bat bideo-formtu asko ikusteko.

- VirtualDub portable: bideo prozesatzeko eta bideo kapturatzeko aplikapena

- FreeCompresor portable: Fitxategiak konprimitzeko eta deskonprimetzeko

- Skype portable: bideokonferentzia egiteko

- ClamWin portable: antibirusa

- Nero Wave Editor

iruzkinik ez :