
Blogaren erabilera didaktikoa irakaskuntzan modu askotakoa izan daiteke. Hona hemen, adibidez, Bizkaiko Eguzkibegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako
5A eta
5B taldeetako ikasle-irakaslek egin dituzten ikasgela-blogak.
Ikasgelan "Txanela" Proiektuan oinarritzen dira lan asko burutzeko eta Ingurunearen arloan landutako gaiez grabaketa batzuk egin dituzte, euren blogetan sartuta dutenez.
Grabaketak Goear aplikapena erabiliz egin dituzte. Soinu playerren gainean
Goear hitzaren gainean sakatuz gero ikasleek eginiko gainontzeko grabaketen zerrenda agertuko zaizu. Ikus eta entzun!
Dena den, kontuan izan blogaren bidez ikasle horiek teknologia berrietan oinarrizko gaitasun digitalak lantzen dituztela, eguneroko lanak egiteko hain zuzen. Horra hor, adibidez, ortografia, sare-bilatzaileak, hiztegiak etabar. Ikasleek aplikapen horiek parra-parra erabiltzen dituzte.