2010-03-24

IKASYS proiektuaren hildo nagusiak

Egunokaz Lehen Hezkuntako curriculum ofizialetan aritu izan gara, ikasleek eskolaldi hori bukatzerako lortu behar dituzten gaitasunetaz, hain zuzen. Hegoaldeko curriculum ofizial bietan aipatzen den gaiatsun digitala arakatu dugu batikbat, eta horri buruzko kontzeptu-mapa egin ere. Dena den, ikastexeetan modu praktikoan gaitasun digitala nola gauza daitekeen ezagutu nahi baduzu, hurbil hurbiletik ezagutzeko parada izango duze, bihar bertan, gure Eskolako Areto nagusian goizeko 11:00etatik 13:00etara, bertara etorriko baitira Ikastoletan burutzen den Ikasys proiektuko arduradunak. Hitzaldira etorri baino lehen proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi baduzu Ikasys-era jotzea gomendatzen dizut.

2010-03-09

2.0 eskola programa: EAEko Lehen Hezkuntzako eskoletan

2010eko urtarrilean EAEko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetan "2.0 eskola programa" martxan jartzeko zen. Hilabete batzuk atzeraturik egun hauetan materiala ikastetxeetara heltzen hasi dela jaikin dugu. Hezkuntzan ari garenok programa zertan datzan jakitea oinarrizkoa ikusten dut. Horregatik hona hemen zenbait lotura interesgarri gai honi buruz. Batetik, EAEko Hezkuntza Saileko webguena ikus dezakezu 2.0 eskola programa, non sarreraren ondoren, ekipamendu, ikastresnak eta irakasleek izango duten prestakuntza azaltzen zaigun aurrekoatuarekin batera.
Webgune horren ezkerreko zutabean lotura gehiago dauzkazu, astiragoa irakurtzeko: Aurkezpena, 2.0 Ibilbidea, Proiektu Telematikoak, Praktika onak, Baliabideak, Foroak, Mediateka, Planetaki Blogak, Loturak, Ikasleak, Familiak eta Hemeroteka. Lotura horien barnean murgiltzea gomendatzen dizut IKTaren hezkuntza arlora hurbiltzeko.
Informazioa osatzeko gomendatzen dizut Berria-k 2009-10-06an argitaratu zuen artikulua, Hego Euskal Herriko familien interneteko sarbideaz. Dena den, 2.0 eskola programari buruz kritikarik ez da falta, horra hor, adibidez, H. Rodriguez-ena, GAUR8  blogean idatzi zuena.