2010-05-26

"IKTetan trebatu eta deskribatu" aplikazio didaktikoa

IKTetan trebatu eta deskribatu (Formación en TIC) plataforman eskolan erabiltzeko material oso interesgarria aurkituko duzu.
Plataformaren bideo aurkezpenean azaltzen da gunearen helburua: material batzuk eskaintzea hezkuntza-maila guztietako irakasleei, IKTen koordinatzaileei eta prestakuntzako aholkulariei, hain zuzen ere, IKTen erabileran treba daitezen eta beren curriculum alorretan aplika ditzaten proposamen didaktiko zehatzen bidez. Proiektu honen bidez “alderdi pedagogikoak eta metodologikoak nabarmenzten dira eta, gainera, IKTak erabiltzeko prestakuntza teknikoa eskaintzen zaie”.
Katalogoan, irakasle profilaren arabera eta ikasmailaka sailkaturik baliabide didaktiko eta informatika aplikapen batzuren tutorialak agertzen dira. Euskeraz sakatuz gero, tutoriala modu bakarrean agertzen da; gaztelaniazkoa aukeratuz gero, berriz, hiru modutara.
Horrez gain, Sortu atalean, zure esku jartzen dituzte materialak, eta, horrez gaian, aldatu eta berriak sortzeko aukera ematen dizute bertan agertzen den tresnaren bidez.

2010-05-21

Bideoa on-line Livestream plataformaren bidez


Euskaltube plataformaren kazetari sortzailea den Harkaitz Rodriguez-ek Teknopolis saioan erakutsi digu Livestream plataforma nola erabili bideoak une errealean ikusi ahal izateko.
Bere azalpena Zuzeneko emisioak Internet bidez izeneko bideoan daukazu.
Animatu zaitez zu zeu ere bideogintza sozialaren euskal sustatzilea izaten!

2010-05-19

Google: enpresa erraldoia

Gaurko klasean aipatu dugu Google enpresa erraldoiak sarean duen hedakuntza. Guk ere bere menpean aurkitzen gara sarri askotan, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen digulako berarekin on-line kontu bat dugulako. Adibidez, bilatzaile lana egitetik aparte honako zerbitzu bereziatuagoak eskaintzen dizkigu: Académico, Analytics, Alertas, Google Chrome, Desktop, Earth, iGoogle, Blogger, Calendar, Docs, Gmail, Grupos, Libros, Maps, Mobile Noticias, Pack, Picasa, Google Reader, Sidewiki, Sites, SketchUp, Talk, Traductor, YouTube
Dena den, ez litzateke txarto egon jakitea gutaz enpresa horrek zer informazio duen. Horretarako sakatu Google-tresnen mapa ematen duen helbidera eta zure datuak agertuko dira.
Gure datuak ez daude bakarrik enpresa honen esku. Facebook-eko erabiltzailea bazara, La cara oculta de Facebook bideoa ikustea gomendatzen dizut. Laburra da baina bai esanguratsua. Gai honi buruz gehiago sakondu nahi baduzu irakur ezazu Sthepen Baker-en “The numerati” liburua.

Irudiaren jatorria: Marketing en Internet

2010-05-18

Etxegiroan moldatutako soinuak

EHU-k badu bere blog zerbitzua: Ehusfera. Blog asko daude jarrita eta horietariko batzuk hezkuntzari loturik daude. Horien artean Internet, hezkuntza eta gizarteratze gaiak uztartzen dituen bloga aurkitu dut. Bertan hainbat lotura aurki daitezke hezkuntza munduarekin zerikusia dutenak. Horien barnean arakatzen ibili naiz eta Etxegiroan izeneko weborriaren erreferentziarekin topo egin dut.

Etxegiroan, hitzak esaten duenez, etxeko estudioan grabatutako narrazio laburrak, olerkiak, liburu-pasarteak, eta ipuinak aurki litezke. Weborriaren sarreran datorrenez "Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu".
Kontsultatu ahal baduzu, gauza interesgarri aurki daitezke eta!

2010-05-05

Mendebaldearen XIV Jardunaldiak: Bilbon mundua ikusi

Egunokaz, Bilboko Magisterio Eskolan egon diren hitzaldietan, aukera izan dugu jakiteko euskeraren etorkizunean Bilbok izan dezakeen garrantzia.
Oraingo asteburuan horretaz sakontzeko aukera paregabea duzue. Mendebalde Kultur Alkarteak XIV jardunaldiak antolatu ditu "Bilbon mundua ikusi" izenburupean eta bertan Bilbok euskararekin eta euskal kulturarekin izan duen harremana erakutsiko zaigu.
Hizlariek Bilbo euskaldunari esparru desberdinetatik helduko diote, ondorengo triptikoak erakusten duenez. Bertan irakurtzen dugunez, Magisterio eskolako ikaslea denak matrikularekin batera hitzaldiak biltzen dituen liburua eta aukera askeko kreditu bat jasotzeko aukera du. Jardunaldiak Bilbon bertan izango dira,bariku arratsaldean eta larunbat goizean, Alde Zaharreko Plaza Berrian Euskaltzaindiak duen egoitzan.
Erne unibertsitaria! animatu zaitezte bertara joateko Bilbok ez batio inoiz euskarari eutsi!