2010eko urtarrilean EAEko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetan "2.0 eskola programa" martxan jartzeko zen. Hilabete batzuk atzeraturik egun hauetan materiala ikastetxeetara heltzen hasi dela jaikin dugu. Hezkuntzan ari garenok programa zertan datzan jakitea oinarrizkoa ikusten dut. Horregatik hona hemen zenbait lotura interesgarri gai honi buruz. Batetik, EAEko Hezkuntza Saileko webguena ikus dezakezu 2.0 eskola programa, non sarreraren ondoren, ekipamendu, ikastresnak eta irakasleek izango duten prestakuntza azaltzen zaigun aurrekoatuarekin batera.
Webgune horren ezkerreko zutabean lotura gehiago dauzkazu, astiragoa irakurtzeko: Aurkezpena, 2.0 Ibilbidea, Proiektu Telematikoak, Praktika onak, Baliabideak, Foroak, Mediateka, Planetaki Blogak, Loturak, Ikasleak, Familiak eta Hemeroteka. Lotura horien barnean murgiltzea gomendatzen dizut IKTaren hezkuntza arlora hurbiltzeko.

Informazioa osatzeko gomendatzen dizut Berria-k 2009-10-06an argitaratu zuen artikulua, Hego Euskal Herriko familien interneteko sarbideaz. Dena den, 2.0 eskola programari buruz kritikarik ez da falta, horra hor, adibidez, H. Rodriguez-ena, GAUR8 blogean idatzi zuena.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina