globalizazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
globalizazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-02-15

Eta zuk, ba al dakizu?

Ezagutzaren gizartean tresna teknologikoen erabilerak izugarrizko abidura daramala ez du inork dudatan jartzen. Baina, ba al dago egoera hori azaltzeko daturik? 
Ba al zenekien? (Did you now?) izeneko bideoak modu oso dinamikoan eta didaktikoan erakusten digu nazioarteko mailan egiten den erabilera zenbatekoa den.
Bideoaren lehen bertsioa 2006eko abuztuan argitartu zen, eta honek 5 milio inguru bisitari izan zituen. Harrezkero beste hiru bertsio argitaratu dira: 2007an Did You Know? 2.0, 2008an Did You Know? 3.0 eta 2009an  Did You Know? 4.0 (gaztelaniazko bertsioa) izenez ezagutzen direnak. Ikus ezazu edukia!

2010-05-19

Google: enpresa erraldoia

Gaurko klasean aipatu dugu Google enpresa erraldoiak sarean duen hedakuntza. Guk ere bere menpean aurkitzen gara sarri askotan, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen digulako berarekin on-line kontu bat dugulako. Adibidez, bilatzaile lana egitetik aparte honako zerbitzu bereziatuagoak eskaintzen dizkigu: Académico, Analytics, Alertas, Google Chrome, Desktop, Earth, iGoogle, Blogger, Calendar, Docs, Gmail, Grupos, Libros, Maps, Mobile Noticias, Pack, Picasa, Google Reader, Sidewiki, Sites, SketchUp, Talk, Traductor, YouTube…
Dena den, ez litzateke txarto egon jakitea gutaz enpresa horrek zer informazio duen. Horretarako sakatu Google-tresnen mapa ematen duen helbidera eta zure datuak agertuko dira.
Gure datuak ez daude bakarrik enpresa honen esku. Facebook-eko erabiltzailea bazara, La cara oculta de Facebook bideoa ikustea gomendatzen dizut. Laburra da baina bai esanguratsua. Gai honi buruz gehiago sakondu nahi baduzu irakur ezazu Sthepen Baker-en “The numerati” liburua.

Irudiaren jatorria: Marketing en Internet

2009-02-19

Emigrazioa mundu globalizatuan


Emigrazioa gure gizartean pilpilean dugun gaia da. Mundu globalizatu honetan arazo asko sortu dira horren inguruan; horietariko bat lanarena da. Gai hori jorratzen du ederki Euskaltube-n aurkitu dudan "Hegoari begira" 8. kap. Emigrazioa" bideoak, Jose Manzanedak eginikoak. Euskaltuben bertan "Hegoari begira" esaldia idatzi eta kapitulu gehiago aurkituko dituzu gai horri buruz. Argitalpen eta bideo gehiago aurkituko duzu "Globalizazioaren lanaren behatokia" izeneko webgunean, ezkerreko aldean "Baliabideak" sakatuz gero.

2008-12-11

III. Hezkuntaren Gaineko Berbaldiak





Aurten, berriro ere, Araka Ikertaldeak antolatu ditu EHUko Bilboko Irakasleen Eskolan III. Hezkuntzaren Gaineko Jardunaldiak: "Eskolaren erronka berriak" lemapean. Hiru hitzaldi eskainiko dira, 2008ko abenduaren 17an, egueztenean, 9.30etatik 13:30etara. Hizlariek landuko dituzten gaiek lotura zuzena dute Gizarte Hezkuntzazko zein Magisteriokozko ikasleen profilaz. Honako hauek izango dira eskainiko diren hitzaldiak:

  • Ikasketa prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean: Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
  • Eskola eta immigrazio berria: zer aldatzen ari da hezkuntza sisteman?: Amalia Barquín
  • Euskal hezkuntza globalizazioaren aurrean: Patxi Juaristi

Interesaturik bazaude egitarauaren zehaztasunak Jardunaldietako orrian kontsulta ditzakezu.