2005-11-15

Bitakorak hezkuntzan eta irakaskuntzan


Bitakorak sarean albisteak eta berriak komentatzeko tresna ahaltsu bihurtzen ari dira etengabe. Interenetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean kolaboratiboena, agian, nire iritziz. Elkarrekintza ikaskuntzan bultzatzen duen hezkuntza joeraren ikuspuntutik begiratuta etorkizun laburrean tresna honek zer esanik izango du. Gure aurretik, EHUko Leioako Kazetaritzako Gorka Palazios katedradunak -euskal bitakoragintzaren aintzindaritzan ibilia- idatzia du tresna honen irakaskuntza-balioaz. Bere ustez, bitakorak irakaskuntzan erabiliz gero honako sei ekintza sustatzen dira: idatzi, gogoeta egin, kritikatu, elkarri eragin, antolatu, galdetu. Arrazoi horrexegatik, bereziki gomendatzen dizuet berak idatzitako “Bitakoren onurak irakaskuntzan eta” artikulua irakurtzea, ekintza horietaz esaten duenaz mantsoago hausnartu dezazuen! Gai honetaz eta euskal bitakoragintzan sakontzeko hona hemen beste bi artikulu: batetik, berea den “Edublogak, irakaskuntzako erreminta aurreratuak”, eta, bestetik, “Blogen buztan luzea eta harpidetza motza” Luis Fernandezena.

27 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi da gero eta aurrerapausu handiagoak ematen ari direla "Teknologia Berriak" izendatzen dugun esparru horretan. Gaur eguneko haurrek guk baino askoz esperientzia aberasgarriagoak dituzte besteekin komunikatzen teknologia hauekdirela medio, eta hori egokia da, baina bestekalde gaur egun zaila egiten zaigu hezkuntza munduan murgilduta gaudenoei guztiz eguneratuta ibiltzea. Nire ustez, gero eta bide gehiago eta aukera gehiago zabaltzen ari dira (bitakora barne) eta gu horietaz jakiteko ahalegina egin behar dugu. Helduko da une bat non ezinezkoa egingo zaigu "teknologia berri" hauen jabe izatea, ezagutzen ditugun teknologiak zaharkituak gelditu direlako hilabete batzuen poderioz? Eta zer egin dezakegu, orduan, eguneratuta egon ahal izateko?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Primeran iruditzen zait Blog hauek hezkuntza munduan erabiltzea eta ikasleek eskuragarri duten tresna bat izatea. Uste dut, une honetan, ikasleei kritikoago izaten erakutsi behar diegula eta honi esker, agian lor dezakegu. Gaur eguneko gazteek ez dakite haien buruei galderak egiten eta ikusten duten guztia sinesten dute. Ez dute ezer kuestionatzen eta hori ez da bat ere ona.
Beraz, Gorka Palazios katedradunak diona ez dago bat ere gaizki eta lortu behar dugu gure ikasleek haien buruei galderak egiten ikastea, antolatzea, elkarri eragitea, kritikatzea, gogoetak egitea eta idaztea.
Hauen bitartez horrelako zerbait lortzen badugu, tresna positibo gisa ikusiko nituzke teknologia berriak deritzogun horri.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut gizarte hezitzaileentzat, zein, irakasleentzat oso baliogarriak izan daitezkeela. Baina, askotan baliabide hauek ezezagunak dira, horregatik, nire ustetan ezinbestekoa da hauen ezagutzara zuzenduta dauden irakasgaiak egotea. Etorkuzinean halako baliabieak oso baliogarriak izan daitezkeelako kolektibo anitzekin lan egiteko orduan,aplikagarritasun handia baitute. Beraz,irakasgai hauen bidez bereganatutako ezagutzak praktikan jartzea ezinbestekoa dela uste dut. Batez ere, kontutan hartzen baldin badugu teknologia eta baliabide teknologikoen presentzia eta indarra gero eta handiago dela hezkuntzan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da bitakorak oso aberasgarriak izan daitezkeela hezkuntza mailan. Alde batetik, motibatzaileak izan daitezke, hau da, hezkuntza metodologia tradizionaletik at, aukera berriak aurkezten dituen tresna da eta lan egitera motibatu eta bultzatu dezakeela uste dut.

Beste alde batetik, gogoeta/hausnarketara bultzatzen du eta hau oso alde garrantzitsua da ikasleentzako, edukietatik harago joan ahal izatea; kritikoak izaten ere ikasten dute, kritikotasuna lantzen da, beste ikaskide batek idazten duenari buruz komentatu dezakete, galderak egin,... Besteen hausnarketak kuestionatu eta hausnartu, eta hau bizitza errealean ere oso garrantzitsua dela iruditzen zait.

Baina ikasle batek besteen maila berbera ez daukanean... arazoak sortu daitezke?
Agian bai. Blog edo bitakorak erabiltzean, bakoitzaren hausnarketa eta ideiak publikoak bihurtzen dira eta honek, hezkuntza mailan arazoak edo ezintasunak dauzken ikasleetan, asko suposatu dezake.

Dena den, alde oso positiboak dauzkala iruditzen zait eta pena merezi duela ere.

Aro teknologiko/digitalean barneratzen gabiltza eta honek izan ditzakeen alde positiboak probetxatzen jakin behar da.

ESTI LANDABURU AGIRRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak ikasgaia hasi arte, hau da unibertsitateko bigarren urterarte, ez dut jakin izan ez blog baten funtzionamendua zein den, eta ez berau egitea edozeinen eskutara dagoenik ere. Gorkaren artikulua irakurri ostean, ados nator berarekin, blog-ek irakaskuntzan duten balioaz. Irakasle nahiz ikasleoi, gai batzuen inguruan idatzi, hausnartu, kritikatu, elkarri eragin, antolatu eta galdetzeko parada ematen digu. Gure lan mundurako nahiz bizitza pertsonalerako interesgarriak diren berri askotaz enteratu gaitezke. Eta adierazpen askatasuna hain zigortuta dagoen gizarte "demokrata" honetan, gure iritzia lasai eta askatasunez zabaltzeko lekua dugu berau. Hori bai, gaur egun horren gutxi daukagun denbora preziatua behar da, behar bezala hausnartzeko, gai sakonak izan ohi baitira, denbora eskatzen dutenak, eta guk azalean geratzeko joera daukagu, mamia atera gabe. Joera honen arrazoia ez dakit zein den. Bost axola zaigulako gure inguruan pasatzen dena? Agintariei horrelako pertsonak komeni zaizkielako, eta ondorioz horrela jokatzera bultzatu gaituztelako? Auskalo.
Bestalde, pena da txikitatik ez irakastea bitakora bezalako tresna garrantzitsu bat erabiltzen. Nire kasuan ez da posible izan, bertako alkateak eta udalak jarritako mila oztopoak gaindituz sortutako ikastola xume bateko ikaslea izan bai naiz, eta diru aldetik beti ibili izan baigara justu xamar gure ikastolan. Baina behin EHU-ra iritsita, gustatuko litzaidake teknologia berriei buruz gehiago ikastea, eta ez lau hilabete batean bakarrik. Izan ere oso baliagarriak dira gure lanerako. Hor doa beraz nire pena proposamen bilakaturik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Blog-en kontu berri hau, izugarrizko aurrepausua iruditzen zait, eta ez soilik eskola munduan baita gizarteko beste hainbat arlotan ere. Hausnarketa pertsonalerako aukera zuzena ematen duen tresna iruditzen zait, eta hausnarketa hauen bidez, jarrera kritikoa lantzeko aukera ere eskaintzen digula uste dut.
Hezkuntza munduan oso beharrezkoa den sistema iruditzen zait blog-en kontu berri hau, lan egiteko, eta hausnartzeko batez ere.
Hezkuntzaren bitartez, oiko gizarte sistema sakralizatu hau erreproduzitu besterik ez da egiten, eta noski, zertarako hezten ditu pertsonak estatuak? Estatu eta sistema ekonomikoa bideratzeko. Beraz, hezkuntza sistema diseinaturik dago estatuaren mesedetan, estatuak hautatzen baitu zer irakatsi estatu eta sistema ekonomikoa bideratzeko. Honen ondorioz esan daiteke gaur egungo hezkuntza sistemak gizarte demokratiko honetan bizitzera erakusten gaituela, gizakiak teknifikatuz, geroz eta konpetitiboagoak hobe.
Horregatik iruditzen zait hain garrantzitsua blog-en agerpena, hezkuntzatik datorkigun informazioa kritikoki hausnartzeko aukera paregabea eskaintzen digulako. Freirek dioen moduan ikuspegi kritikoarekin jaso behar dugu hezkuntzatik datorkigun ezagutza. Gure iritzi edo ikuspuntu propioa sortzeko hezkuntzatik datorkigun guztia egi absolutua izango balitz moduan hartzen baldin badugu, gure iritzia sortzeko erabili dugun informazioa ideologikoki hautatua( Lehen azaldu dudan moduan estatuak erabakitzen du zer ikasi zer ez...) eta ez konpletua dagoenez, hau da, partziala denez, estatuak nahi duen moduan maneiatuko gaitu. Horregatik jaso behar dugu informazioa ikuspegi kritikoarekin , Askeago izateko. Horrela izango gara askeago eta gizaki kontziente honek bere buruaren jabe izatea lortuko du, estatuarekiko, bizitzarekiko, gizartearekiko, menpekotasunik ez izatea, manipulatu ezin izatea. Beraz, espero dut benetan blog-en erabilpen hezitzailea, eskola, eta heziketa zentru danetatik zabaltzea, beharrezkoa dela uste dudalako.
Sara Allende Markixana.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Blog-en kontu berri hau, izugarrizko aurrepausua iruditzen zait, eta ez soilik eskola munduan baita gizarteko beste hainbat arlotan ere. Hausnarketa pertsonalerako aukera zuzena ematen duen tresna iruditzen zait, eta hausnarketa hauen bidez, jarrera kritikoa lantzeko aukera ere eskaintzen digula uste dut.
Hezkuntza munduan oso beharrezkoa den sistema iruditzen zait blog-en kontu berri hau, lan egiteko, eta hausnartzeko batez ere.
Hezkuntzaren bitartez, oiko gizarte sistema sakralizatu hau erreproduzitu besterik ez da egiten, eta noski, zertarako hezten ditu pertsonak estatuak? Estatu eta sistema ekonomikoa bideratzeko. Beraz, hezkuntza sistema diseinaturik dago estatuaren mesedetan, estatuak hautatzen baitu zer irakatsi estatu eta sistema ekonomikoa bideratzeko. Honen ondorioz esan daiteke gaur egungo hezkuntza sistemak gizarte demokratiko honetan bizitzera erakusten gaituela, gizakiak teknifikatuz, geroz eta konpetitiboagoak hobe.
Horregatik iruditzen zait hain garrantzitsua blog-en agerpena, hezkuntzatik datorkigun informazioa kritikoki hausnartzeko aukera paregabea eskaintzen digulako. Freirek dioen moduan ikuspegi kritikoarekin jaso behar dugu hezkuntzatik datorkigun ezagutza. Gure iritzi edo ikuspuntu propioa sortzeko hezkuntzatik datorkigun guztia egi absolutua izango balitz moduan hartzen baldin badugu, gure iritzia sortzeko erabili dugun informazioa ideologikoki hautatua( Lehen azaldu dudan moduan estatuak erabakitzen du zer ikasi zer ez...) eta ez konpletua dagoenez, hau da, partziala denez, estatuak nahi duen moduan maneiatuko gaitu. Horregatik jaso behar dugu informazioa ikuspegi kritikoarekin , Askeago izateko. Horrela izango gara askeago eta gizaki kontziente honek bere buruaren jabe izatea lortuko du, estatuarekiko, bizitzarekiko, gizartearekiko, menpekotasunik ez izatea, manipulatu ezin izatea. Beraz, espero dut benetan blog-en erabilpen hezitzailea, eskola, eta heziketa zentru danetatik zabaltzea, beharrezkoa dela uste dudalako.
Sara Allende Markixana.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso erabilgarria den tresna iruditzen zait bitakora, hezkuntza eta irakaskuntza munduan ikasleok gure iritziak, gogoetak eta kritikak emateko oso aproposa da. Berriak eta albisteak komentatzeko tresna honek ezezaguna zen niretzako urte honetaraino arte, eta nire ustez oso ondo dago, baina teknologi berri bat denez hasieran erabiltzeko orduan zailtasunak izan ditzakezula uste dut. Alde batetik, hezkuntzan ezagutzera eman behar den tresna bat dela uste dut oso baliagarria izan ahal delako, ikasleen artean komunikatzeko, idaztearen eta gogoeta egitearen ohitura hartzeko eta gai ezberdinei buruz galderak egiteko. Bitakora oso praktikoa iruditzen zait, nolabait ikaslearen partehartzea bultzatzen duelako eta bere iritzia emateko aukera duelako, eta gainera ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa egon ahal delako. Beste aldetik, egia da Gorka Palazios-ek esaten duen moduan bitakoragintza gogorra izan daitekeela, pausaldia eta gogoetarako denbora eskatzen duelako, horrexegatik nire ustez gustuko hartu behar den tresna da bitakora.

IRATXE ARRIBAS (G.H. 2.maila)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

bitakorak gaur egunerarte nire kasuan guztiz ezezagunak ziren. baina jadanik hauetaz zertxobait jakinda, esan dezaket guztiz erabilgarriak izan daitezkeela. kasu honetan moduan, bitakora ikasle eta irakasleen arteko komunikazio modu desberdin eta egoki bat dela uste dut. bestalde, bitakorari esker, idazten, kritikatzen (errespetuz noski),... milaka gauza egiten ikas daiteke, eta horrek irakaskuntzarako onurak ekartzen ditu, ikasleek blog bat izaterakoan haien idazkera, azalpenak, komentarioak,... modu bateko lanaren bidez egiten dituzte, beti ere burua erabiliz. horregaitik blog edo bitakoraren kontu hau, oso erabilgarria eta aldi berean pertsona guztiek jakinaren gainean izan beharko luketen gauza bat dela uste dut, elkarlana hemen ere lantzen delako.

Naia Baliño Zamalloa
(gizarte hezkuntza 2.maila)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nire ustetan bitakora nahiko erabilgarria da. bertan zure iritziak jarri dezakezulako, bain garrantzitsuena da besteen iritziak ezagutu dezkezula. orain arte ez nekien zer zen bitakora edo blog bat, baina ikasgai honekin ikasi dut eta oso interesgarria iruditu zait, benetan. hezkuntzarako oso garrantzistua den tresna dela pentzatsen dut.

marta ballesteros
g.h. 2.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aurten arte teknologia berrien aurrean dudan ezjakintasuna medio, bitakoren inguruan ezer gitxi nekien. Hasieran gaiak behartuta, beldur horri aurre egin eta blog-en munduan barneratu nintzen. Inondik ere ez nuke esango horrenbesteko interesa sortuko zidanik.

Benetan trenza garrantzitsua iruditzen zait elkarlana eta elkarekintza bultzatzeko. Hurbileko eztabida, hausnarketa, galdeketa, erantzun cunea deritzot. Arina eta erraza erabiltzeko.

Hori bai duen publikotasun hau, pertsonalki, muga bihurtu zait abantaila baino gehiago.

Itsaso Saizar

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berrien kontu hau ez dut oso ondo ezagutzen. Hala ere, aurten gauza asko ikasi ditudala iruditzen zait. Horietako bat, interneten horrelako guneak zeudela izan da. Blog-a Gorka Palaziosek bere artikuluan “Bitakoren onurak irakaskuntzan eta” dioen bezala irakaskuntzan sei ekintza bultzatzen ditu. Gogoeta egitera, kritikatzera, elkarri eragitera, antolatzera eta galdetzera. Honekin bat nator blog-aren bitartez sei ekintza horiek egin ahal baituzu.
Blog-a hezkuntzan ibiltzeaz gain, modu pertsonalean ere ibili dezakezu. Bertan zuk nahi duzuna idatzi dezakezu eta zuk nahi duzunak bakarrik irakurri dezakete eta beraien iritziak eman zuk idatzitakoari buruz. Interneten horri normal batean ipintzen baduzu zure kritika edo iritzi bat, edozeinek ikusi, irakurri eta kritikatu dezake, baina zure blog-a duzunean zuk nahi dituzun pertsonek bakarrik dute eskubidea sartzeko. Pribatua eta publikoa da aldabatera.
Gorka Palaziosek bere artikuluan dio blog-ak denbora eskatzen duela, testua irakurri, horretaz pentsatu eta idatzi egin behar baituzu. Gaur egun daramagun bizitzarekin hori zaila da, ez baikara geldirik egoten. Dena azkar egin nahi dugu, gauza guztietara iritsi nahi dugu, baina hori oso zaila da. Blog-a aurrera eramatea ere zaila dela iruditzen zait, baina nahi izanez gero, lortu daiteke.

Amaia Odriozola

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan nik ez nuen ideiarik ere ez bitakorak zeudela interneten, oraingo urtean konturatu baitnaiz onetaz ikazgai honetan. Nire uztez oso egokiak dira hezkuntzarako bitakorak haimbat berri interesgarri aurkitu ahal dituzulako eta irakurri eta gero zure iritzi librea emateko aukera duzulako eta nire uztez hori naiz emaolearentzat edota artzailearentzat gauza berriak ikasteko eta gai batez edo azkotaz jendearen iritzia ikusteko balio duelako. Nire uztez boto positiboa dituzte bitakorak hezkuntzan

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urteak aurrera doazen heinean, teknologia ere aurrera doa. Beharbada alderantziz hobwto litzake, hau da, teknologia berriak sortzen dira eta urteak aurrera doaz.
Gizarteak, teknologia berriei aurre egin behar die eta kasu askotan ikastaro bereziak ematen dira. Hasteko, internet-a da adibide egokiena. Hainbat ikastaro sortu dira internet-a erabiltzeko.
Bitakorarekin antzeko zeozer gertatzen ari da orain. Ikastaroak beharbada oraindik ez dira sortu baina klaseko ikasgai batzuetan blog-a erabiltzeko bidea azaltzen dizute bertan zure iritzia argitaratzeko. Bestalde, bestten iritziak ere irakurtzeko aukera dago bitakora honen bitartez.
OSANE LEARRA 2. GIZARTE HEZKUNTZA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bitakora orain arte ezagutzen ez nuen tresna bat da, baina ikasgai honekin eta lan bat honen inguruan lantzean konturatu egin naiz hezkuntzarako erabilgarria dela, bertan zure iritziak plasmatu ahal ditzakezulako eta besteen iritziak irakur ditzakezulako,horrela gai bati buruz informazio eta iritzi ezberdinetaz jabetzeko aukera daukagu.

Maria Fernandez

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Blog-a, zer ete da?? galdera bera egin nion neure buruari,lehenengoz entzun nuenean. Ez nekien zer zen, zertarako zen, zein funtzio zeukan...baina bueno azalpen batzuekin eta zenbait galdera eginda, laster izan nuen, honi buruzko ezagutza.

honen erabilera ondo ikusten dot. motibagarria den metodo bat da, izan ere, gai ezberdinen inguruan irakurri, hausnartu, hitz egin ...dezakezu. Horrek, azken finean, gauza askotan eta egoera desberdinetan kritikoa izatera eramaten zaitu, eta hori, dudarik gabe gizarte "moderno" honetan falta den ezaugarri klabe bat da, nire ustez behintzat.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Irakaskuntza arloan,bitakoraren garrantzia azpimarratzea oso garrantzitsua da.Alde batetik,beste pertsonekin harremanetan jartzeko pertsona bakoitzak bere iritzia emanez eta bestetik,gai baten inguruan hausnarketa egiteko.Honekin batera,gai ezberdinetan kritikoak izateko aukera ematen digu.Bitakorak sarean albisteak eta berriak komentatzeko tresna ahaltsu bihurtzen ari da etengabe.Horrela jarraituz,teknologia berriak izeneko ikasgaia egiten ari garen moduan,ikasgai askotan tresna hau erabiliko da.Leire trenado

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez nekien bitakorak existitzen zirenik. Egia esan oso baliogarria da, bertan zure iritziak, komentarioak idatzi ditzazkezu eta pertsona ezberdinen komentarioak jaso ere.Komenigarria izango litzateke honeri buruzko ikastaro berriak ateratzea jendea ere erabiltzen ikasteko.
Gure kasuan ere, irakaslearekin komunikatzeko modu ezberdin bat da ere eta agian erosoagoa.
Arene Urrutia Gizarte Hezkuntza 2.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo zientziaren aurrerakada izugarrizkoa izan da. Lehen, informazioa jasotzeko liburutegietara bakarrik joan behar zinen. Liburuetatik kopiatu eta gero lana egin behar zenuen. Baina gaur egun, gauzak asko aldatu dira zientzia modernoaren bitartez. Oraingo gazteak ia ez doazte liburutegietara informazioa bilatzera, interneten sartu, laguntzaileen bidez informazioa jaso. Laguntzaile hauek, izena esaten duen moduan, oso lagungarriak dira. Adibidez, laguntzaile bat "Google da". Oso erabilgarria da. Adibidez, teknologia berriei buruzko informazioa bilatzeko, laguntzailean izena ipini, eta berak hainbat artikulu, informazio… topatzen ditu momentu batetan.
Blog-ak ere oso lagungarriak dira hezkuntzan, izan ere informazioa bilatzeko erraztasun handia ematen duelako. Kurtso hau hasi genuenean, ez nekien blog-a zer zen. Gorka Palazioren artikulua irakurri ondoren ados nago idatzi duenarekin uste dudalako blog-ak irakaskuntzan balio handia dutelako, hezkuntzan orokorrean. Hezitzaileentzako, gai batzuen inguruan irakurtzeko, idazteko… lagungarriak delako. Gizarte hezitzaile batentzako, interesgarriak edo hausnartzeko gaiei buruz topatu. "Sarea argitaratutako artikulua asko gustatu zait. Irakurri ez duzuenok, irakurri, uste dut merezi duela.

ITZIAR URRUTIA (gizarte hezkuntza2)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan nik ez duut uste inoiz bitakoren mundu honetan sartuko naizenik; baina uste dut Gorka Palaziosek bere artikuluan esandakoa egia dela. Bitakorak balio dutela guk pentsatzeko, besteei kritikak egiteko baita haiek guri, gure arteko dudak galdetzeko... Baina bitakorak irakaskuntzan ahuskalo! Niri beti gehien gustatu zaidana da aurrez aurre hitz egitea, beraz bitakorak erabiltzea hizketak zapaltzen ditu. Niretzako gogoeta egitea, kritikak egitea, galderak... eta artikuluan aipatutakoak hobeto egiten dira zuk nahi duzun pertsonekin kafetxo bero bat hartuz. Baina dena den agian bitakorak irakaskuntzan ipiniz gero erantzun ona izango dute eta oso produktiboak izango dira.
Argi ikusten da internet eta kontu hauek eta nik ez garela oso afinak. Dena den adoz nago Gorkaren bitakoreei buruzko iritziarekin.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, onartu behar dut teknologia berrietan ez naizela oso aditua. Blog-ei buruz lehenengo informazioa zure klasean entzun nuen. Iritziak eta gogoetak erabateko askatasunarekin aurrera eramateko leku aproposena iruditzen zait eta gainera elkarkidetza bat sortzen da, baten eta bestearen iritziak idatziz eta iritzi desberdinen artean eztabaidak sortuz. Edozein pertsonak parte hartu dezake inongo baldintzarik kontutan hartu gabe eta horrek iritziak aberasten ditu eta pertsona desberdin gehiagoren pentsamenduetara zabalduz. Ianire Narbaiza

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Weblock sistema oso tresna egokia iruditu zait hezkuntzaren ikuspuntutik. Block-en bitartez irakasle-ikasleen arteko harremana ahalbideratzen da, eta ikasleari askatasunez hausnartzeko aukera ematen dio.Honetaz gain ikasleen arteko interakzioa bilatzen da eta honela jakintzak guztion artean osatzen dira. Kideen hausnarketei esker aberasten gara baina betiere gure errealitatea ezagutuz eta kontutan hartuz.
Jarrera kritikoa aurrera eramateko balio duen heinean gure gizarte honek bonbardeatzen dizkigun albisteen inguruko hausnarketa egiteko oso aproposa iruditzen zait, honen bidez ,errealitatea era zabalagoan uler dezakegu.
Teknologia berriek ematen dituzten hezkuntza aukerak aprobetxatu behar direla iruditzen zait eta sistema honek hezkuntza prozesuan alde onak izan ditzakeela.

Ion Ponce Piñeiro

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Duela gutxi arte bitakorak ezezagunak zitzaizkidan. Baina denbora epe oso laburrean, eskoletan bakarrik ez, baizik eta komunikabide, erakunde eta hainbat tailerretan, eztabaida anitzen erdigune bihurtu dela komunikaziorako erreminta hau, nire ingurunean bada bederen. Orain dela pare bat hilabete, beraz, estraineko aldiz entzun nuen bitakorak GKEen artean komunikazio-sareak eraikitzeko duen botere handiaren ideia. Orduan, oraindik banuen bitakoraren esanahi nahiko etereoa eta , horregatik, uste dut ez nintzela jabetzen ari benetan esaten ari zenaren inportantziaz.

Iazko azaroaren 28an, “Emakumea, Sare-Lana eta Teknologia Berriak” deitutako tailer batean parte hartu nuen PTM-Mundubat Fundazioarekin batera (tailerra antolatu zuen entitatea), zeinean boluntario nagoen. Bitakora toki nabaria hartu zuen hitzaldi gehienetan zehar. TELOSeko 65. zenbakian argitaratutako Olga Berriosen artikuluan, “Bitakoren papera gizarte ekintzan. Bitakorak GKEetan, gutxi ezagututako aukera”, adierazten diren ideia asko eta joera edo ikuspuntu nagusia nik 28ko tailer hartan entzundakoekin bat datoz eta orain hasia naiz ohartzen erakundeen artean komunikazio horizontala ezartzeko tresna honek eskaintzen dizkigun posibilitateetaz.

Bitakoraren abantailarik nagusienak nire ustez hurrengo hauek dira, GKEen lanaren ikuspuntutik begiratuta beti ere:

 Ezagupen informatiko zabalak ez dira beharrezkoak
 Doan da webgune honen diseinua eta erabilpena
 Eguneratzen errazak dira
 Harreman horizontalean, galdera-erantzunaren abiadura azkarra izaten da

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak ikasgaia eman arte ez neban oso argi blogaren erabilera ezta onurak.Egia da hainbatetan entzun dudala "blog" hitza,baina lana egin ondoren,oso tresna erabilgarria dela esan dezaket.Bai gaur egungo(edo nahi dituzun) gaiak jartzeko eta haiei buruz eztabaidatzeko,bai informazioa jasotzeko,...(etb luze bat) erabili dezakegu bloga.Hasiera batean erabiltzeko zaila izan leike baina ez da horrela.
Nire ustez,blog honen bitartez hainbat proiektu,albiste... ezagutu ditugu,on-line dauden mila blogekin berdina gertatuko da eta izugarrizko gauzak aurkitu ditugu,beraz gure blog propioa eginez helburu hauek baita lortu ditzazkegu.
"Jen" izenarekin agertzen dena,Jennifer Gomez da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bitakorak oso erabilgarriak izan daitezke irakaskuntza munduan. Gaur egungo mundu globalizatu honetan oso inportantea da bakoitzak bere iritzi pertsonalak adieraztea eta besteekin elkartrukatzea. Tresna berri hauekin besteek zure iritzia irakur dezakete eta interneten bidez debate bat egin.
Baita informazio asko aurkitu dezakegu eta informazio horri buruz dugun iritzia publikatu. Nik ez nuen blogen mundu hau ezagutzen baina hemendik aurrera gehiago ikasiko dudala uste dut.

Julen Albizuribe http://julen-albi.blogspot.com/

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bitakoren funtzioak dituzten helburuak oso interesgarriak iruditzen zaizkit hezkuntzan eta beste haibat arlotan erabiltzeko, hauek, sei ekintza bultzatzen bait dituzte: idatzi, gogoeta egin, kritikatu, elkarri eragin, antolatu eta galdetzea. Hortaz, tresna egokia iruditzen zait, ikasle-irakasleen arteko harremana ahalbidetzeaz aparte, hausnarketak askatasunez egitea ahalbidetzen duelako. Baina tresna eraginkorra izateko, ikuspuntu kritikoa izateaz aparte, konzienteak izan behar gara benetako hausnarketak egin ahal izateko.

ARIANE ODRIOZOLA LASKURAIN

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bitakora hitza lehen aldiz zure irakasgaia hasterakoan entzun nuela esan beharra daukat. Gure talde lanak, hain zuzen ere, bitakorek irakaskuntzan duten garrantziaz hitz egiten zuen. Gaiaren inguruan informazioa jasotzen hasi nintzenean, oso tresna interesgarriak direla ikusi nuen. Irakaskuntza munduan ere oso erabilgarriak izan daitezkeela uste dut. Alde batetik, teknologia berriekin kontaktuan jartzen gaituzte, eta hau ikasleentzako motibagarria edo erakargarria izan daitekeela uste dut. Gainera, erabiltzeko arinak eta nahiko errazak direla uste dut. Iritziak eta artikuluak dohainik idazteko eta publikatzeko toki aproposa da. Bertan ere, argazkiak, bideoak beste web orrialdeekin loturak eta beste hainbat gauza ipini daitezke. Soilik, irudimen eta denbora pixka edukita oso blog interesgarriak sor daitezke. Hona hemen Granadako institutu bateko ikasleek egingako bloga. Klik egin eta ikus ezazue gazte hauek sortutako bloga

"http://2dmanjon.blogia.com/temas/noticias.php">bitakorakhezkuntzan