2005-11-16

Blogosferari buruzko gogoetarako


Telefonikak argitaratzen duen TELOS, Cuadernos de tecnología, comunicación y sociedad aldizkariko, 65. zenbakian, 2005eko urria-abenduko alean, erdiko atalean, bitakoragintzari trataera monografikoa eskaintzen zaio. Zenbait artikulu agertzen dira blogosferari buruz. Horietatik, irakaskuntzarekin eta gizarte-hezitzailearekin duten loturagatik, nik bereziki gomendatzen dizuet honako biak irakurtzea: 1) Blogs para educar. Usos de los blogs en una pedagogía constructivista, Tíscar Lara-k idatzia, eta, 2) El papel de los blogs en la acción social. Blogs en ONG, una oportunidad poco conocida , Olga Berrios-ek idatzia.
Zigur aski, artikuluak irakurri ondoren gauzak ez dituzu berdin ikusiko!

2 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin dira irakurri zuk gomendatutako bi artiku horiek. Hiperbinkulua sakatzen duzu eta ez da sartzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ukaezina da Gorka Palaziosek, EHUko Leioako Kazetaritzako katedradunak, azaltzen dituen sei aditz gakoen garrantiza irakaskuntzan eta, orobat, bizitzan. Eskola akademiko hutsez kanpo edo esandako “orobat bizitzan” ere jakin behar da idazten, gogoeta egiten, kritikatzen, elkarri eragiten, antolatzen eta galderak egiten, gizabanako heldu erantzunle eta zuhurrean baitaudelakoan gizarte garatu eta herritartasun hezitu baterako baldintza batzuk. Hizpide dugun gaia “Bitakorak hezkuntzan eta irakaskuntzan” denez gero, horretara mugatzea jotzen nuen onena idazki hau izkiriatzen hasi nintzenean baina amaitutakoan konturatu nintzen nola hezkuntza, irakaskuntza eta bizitza nahastu zitzaizkidan eta hurrena da, braz, atera zitzaidana.

Niri neuri iruditzen zait “gogoeta egitea” inportantzia handiagoa hartzen duela beste bost aditzen artean edo behintzat bost ekintza horien oinarrian dagoela “pentsatzea”. Izanez ere, ekintza guztiak, zeinahi direla ere, gure buruan ernetzen dira aurrena eta geroago izaten da zeregin horiek kanporatzen ditugunean. Hortaz, bada, “gogoeta” beste aditzen hazia, jatorria edo erroa delako ustea.

Ados nago erabat Palaziosek “Bitakoren onurak irakaskuntzan-eta” artikuluan adierazitako honako bi esaldiekin: “Gogoetaren kontra horren azkar doan gizarte azalezko honetan gogoetarako gune bakanetarikoa bilaka daiteke bitakora.” eta, azkenengo lerroaldian agertzen den “Horrenbeste estresa sortzen duen gizarte honetan estakuruak edo atxakiak bilazten ditugu, bitakoragintzan arrakasta edukitzeko hobby bezala hartu behar dugula konturatu gabe”. Gero eta gauza gehiago egitea saritu edo goraipatzen duen gizarte honetan, egunero bokazioz, norberak hala aukeratutako, eta ondorioz, gustura egin beharko genituzkeen lanak betebehar nekoso bihurtzen zaizkigu helburu lehena bukatzea delako eta ekintza beraz gozatzeko nahiko lasaitasuna ezin aurkiturik edo sortzerik ibiltzen garelako, desiratzen dugun benetako helburuaz ahantzita. Gainera, “Gogoetaren kontra horren azkar” goaz daukagu. Estresa badagoela onartzen dut eta areagotze horren kausa hausnarketarako paradarik ez izatea ere. Baina bada niri estresa bezainbeste kezkatzen nauen beste gertakari bat: beldurra.

Neronek aitortzen dut maiz ez pentsatzeko aitzakiak bilatzen ditudala. Beste egoera batzuetan ere, ni baino pertsona helduago batzuei antzeman diet beste edonoren iritzia ezagutu arte bere kabuz pentsatzeko izu hori. Baina gizartean bizi garen neurrian “ez pentsatzea” ez da onargarria. Horrela guztia, espero bitakora bezalako tresnak lagungarri izan gaitzan gure ikarak eta nerbioak uxatzeko.

(www.blogaituzu.blogspot.com)