2005-11-09

Informazioa sarean aurkitzeko bideak


Informazioaren gizarteaz gehien sakondu duen Manuel Castell soziologoak esaten duenez gaur egungo gizartea ez dago banaturik klasetan zentzu klasikoan ulertua, hots, langileak eta burgesak; oraingoa bestelakoa da:

Mundua klasetan banaturik dago: desinformatuak, hauek irudiak baino ez
dituzte; gaininformatuak —planetaren jende gehiena— zurrunbiloan bizi
direnak eta, informatuak, informazioa hautatu, sailkatu eta ordain
dezakeetenak.

Horregatik, gaur inoiz baino beharrezkoa da informazio hori sarean non dagoen jakitea, eskuratzen trebatzea eta gordetzeko prozesurak ezagutzea. Modu asko daude, baina gure iritsiz honako hauek dira erosoenak: Google, eta honek dituen gainontzeko Scholar Google eta Print Google.

34 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Informazioaren gizarte honetan oso garrantzitsua da teknologia berriak erabiltzen ikastea. Interneten informazioa bilatzea ez da erreza eta horregatik primeran etortzen zaigu google erabiltzea. Ni, behintzat googlea gutxi gora behera kontrolatzen dut baina testuan aipatzen diren googleak ez nituen ezagutzen.Kuriositateagatik sartu naiz eta bat liburuak bilatzeko da eta bestea hezkuntza iguruan dauden gaiei buruz informazioa eskaintzen du. Niretzako google berri hauek oso langugarriak izan ahal dira lanak egierako orduan informazioa bilatzeko. Ni ez naiz oso trebea ordenagailu kontuekin eta gauza guzti hauek asko laguntzen naute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun teknologia berriak, gizartean garrantsi handia dute.Duela urte batzuk hasi nintzen internet-a erabiltzen, lehen, guztiz ez-ezagun egiten zitzaidan arlo bat zen.Orain denetarako erabiltzen dut, batez ere klaseko lanei buruzko informazioa begiratzeko,batez ere Google,erabiltzen dut, errezena iruditzen zait eta nahi duzuna aurkitu dezakezu.Hala ere testuan agertzen diren Scholar Google eta Print Google ez nituen ezagutzen.Oraindik gauza asko geratzen zaigu jakiteko.
itziar zubieta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Testuak estaen duen bezala eta denok dakigunez, gizartean klase sozialak daude beti egon diren bezala. Baina informazio hau denok dakigun arren, informazio hori askorentzako bertan bukatzen da. Hau ez gertatzeko, tresna desberdinak ditugu eta interneteko kasuan, nire ustez testuak esaten duen moduan google-en bilatzea nahiko erraza da eta informazio pilo lortu daiteke horren bitartez. Ni behintzat beti erabiltzen dudana da. Oihane Mencia Garcia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizarteak hainbat klase sozialen araberan eraikituta dago testuan esaten den bezala eta, informazioren arabera ere banaketak egoten dira. Gaur egun, informazioari dagokionez, internet da tresnarik erabiligarriena, baina badago erabiltzen ez dakitenek.
Beste alde batetik, internet-a erabiltzen dakigunon artean, testuan agertzen diren hiru web orri horiek informazioa topatzeko gehien erabiltzen ditugunak dira. Nik informazioa topatzeko beste web orrialderik ez ditut erabiltzen. Txikitan, eskolan, beste web orriak informazioa topatzeko erakutsi zizkidaten, baina beti Google iruditu zait errezena. Nik ez nituen Print Google eta Sholar Google ezagutzen eta uste dut, lan bat egin beharko dudan hurrengo batean oso lagungarriak izango zaizkidala.

VERONICA MENDEZ.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, informazioaren gizartean bizi gara eta horregatik informazioa izatea eta kontrolatzea oso garrantzitsua bilakatu da, baina informazioa bilatzea ez da berez zaila baina bai informazio baliagarria eta egokia aurkitzea.

Interneta oso tresna egokia da lan honetarako, bertan denetik aurki daiteke, edozen gairi buruzko datuak, ondorioak, hausnarketak,... aurki daitezke baina informazioa klasifikatzea eta "filtratzea" benetan garrantzitsua da.

Aurkikuntza prozesu horretan, kontu handia izan behar da, informazio iturriak ongi ezagutu behar dira fidagarriak diren ala ez jakiteko eta aurkitutakoa kontrastatu behar dela ere jakin behar da.

Batzuetan oso azaleko informazioa aurkitzen da, beste batzuetan alde konkretu batean posizionatzen diren datuak,...

Beraz, zentzu apur batekin eta interesa jarriz gero oso tresna baliogarri eta aberasgarria izan daiteke interneta.

ESTI LANDABURU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Interneten sorrerarekin edozein gairen inguruan informazioa bilatzeko ateak ikaragarri zabaldu ziren.
Oraindik ere gogoratzen dut duela urte batzuk informazioa topatzeko baliabideak askoz ere murritzagoak zirela. Aldizkariak, liburuak eta abar kontsulta zenezake, baina askotan hau ez zen nahikoa.
Gaur egun interneten bidez bilaketa hori ikaragarri zabaldu da. Dena den, honek ere arazoren bat dakar; askotan informazio guzti horren artean guretzat erabilgarria dena topatzea zaila izaten da eta hau aurkitu aurretik baliagarriak ez zaizkigun orrialde asko kontsultatu beharko ditugu.
Nik beti google erabiltzen dut nere bilaketetarako eta pazientzia pixka bat eduki behar bada ere gehienetan lortu nahi dudan informazioa aukitzen dut.
Jaione Ramirez

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

XXI.mendean gaude, hau da; informazioaren gizartean, non ordegailu bat erabiltzen jakitea ezinbestekoa bihurtu den.
Erabilera egokia izateko, premiazkoa da formakuntza haur hezkuntzan hastea.
Nire kasuan aitortu behar dut, orainarte teknologi berrien inguruko interesa eskasa izateagatik, ez ditudala adibidez, informazioa sarean aurkitzeko bide askorik ezagutzen.
Google menperatzen dut, erabiltzen dudan bilatzaile bakarra baita, baina harrituta utzi naute "Scholar Google" eta "Print Google", bai klaseko gauzak egiteko eta bai ezagutza zabaltzeko, oso baliagarriak direla uste dudalako.

Maitane Aranaga.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nik uste dut beti egon direla klase sozialak eta beti egongo direla, era ezberdinetan agian, baina badaude.Horretaz gain, uste dut inor ez baztertzeko google eta antzeko programak oso ondo daudela oso erraza baita bertan, nahi duzun informazioa eskuratzea. Gainera, gure moduan ikasten ari diren ikasleentzat ere lanak egiteko denbora gutxiago eman behar dugu, google-en oso azkar aurkitzen baita informazioa eta horrek prozesua arintzen laguntzen du.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizi garen informazioaren gizarte honetan, guk nahi ez dugun informazio ugari jasotzen dugu: telebistaren bitartez, interneteko posta elektronikoan, iragarkietan, aldizkari zein egunkarietan... eta helarazten diguten informazioaren gehiengoa ez dugu ulertzen, bakarrik informazioaren sortzaileek dakite zer den lortu nahi dutena informazio horrekin (eta lortzen dute, gu lelotzea alegia). Modu honetan, eta Manuel Castells-ek dioen bezala, mundua bi zatitan banatzen da: alde batetik informatuak daude (gutxi batzuk direnak, eta boteretsuenak) eta desinformatuak (gizartearen gehiengoa, erabakietan eskuhartzerik ez dugunok). Hala ere, interneta bezalako teknologia berriek guri interesatzen zaigun informazioa bilatzeko eta aukeratzeko aukera ematen digute. Eta, "google" bilatzailea da nire ustez erosoena, azkarrena eta informazio gehien dakarrena. Hala ere, Print Google eta Scholar Google bilatzaileak ez nituen ezagutzen, eta egia esan oso interesgarriak iruditu zaizkit!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

gaur egun informazioa bilatzen jakitea oso garrantzitsua dela pentsatzen dut. eta horretarako internet erabiltzen jakitea komenigarria da; gaur egun interneten bidez informazio asko lortu dezakegulako eta gainera azkarrago. gainera informazioa bilatzeko google primeran etortzen zaigu. niri asko gustatzen zait eta erabiltzerako orduan nahiko erreza dela pentsatzen dut. horrez gain, print google oso erabilgarria dela pentsatzen dut. bertan edozein motatako liburu bilatu dezakezulako.
marta ballesteros garcia
g.h. 2. maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Internetek eskaintzen dituen abantaila eta zerbitzu guztietatik, argi dago informazio iturri bilakatzearena dela aipagarrienetarikoa.
Edozer gauza edo pertsonari buruz zerbait jakitea behar izanez gero, seguru internet-en agertuko dela nonbait eta, bilatzaile onak ezagutuz gero, informazio hau eskuratu ahal izango dugu arazo handirik gabe.
Hau guztiak Castell-ek aurkezten digun munduaren banaketari aurre egiten lagun diezaguke. Internet-ari esker behintzat, ez dugu entzuten dugun guztia sinestu behar eta, ematen diguten informazioren bat kontrastatu nahi izanez gero, sarean bila dezakegu egia den ala ez jakiteko.
Hala ere, sarean ere kontuz ibili beharko gara, hemen ere, denetarik baitago, adibidez: iragarkiak, informazio kutxatua...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Internetetik pilo bat gauza atera ditzakezuz eta askotan benetan interesgarriak izan daitezke, besteetan ordea erabiltzen ez badakizkizu arriskutzuak izan daitezke.
Informazioa garaia den honetan, lehen esan dudan bezala erabiltzen jakin behar da eta informatikan abila izanik egunean zaude eta esz zaude gizartetik kanpo. Garai honetan zerbait ez dakizunean zelan egiten den GOOGLE sartzen zara eta nahi duzun hori topatzen jarri eta dagoeneko ez duzu auzokoaren gana joan beharrik zerbait galdetzen eta noski gizarteko parte zara eta ez zaude kanpoan baina jakin inkominukazio garai honen garapena suspertzen dugula. Ez dugu klaseen arteko desberdintasunik edukiko, baina laster ez dugu ezertarako beharko bestelako nbaliabideak;egunkaria, telebista,..., dena interneten aurkituko dugu eta nahiz eta gizarte barnean egon informazioa kontrolatzeko gai garelako, inkomunikazioaren errege izango gara.

IDOIA COLLADOS
GIZARTE HEZKUNTZA 2.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Internet XX - XXI. mendeetan garatzen hasten da. Honekin batera informazio askatasuna bultzatzen da.

Sarean denetararik ikas dezakezu, edozein gauza inguruan informazio daukagulako. Ikasketak osatzeko oso erabilgarria, lanak eta egiteko haimbat gauza topatu dezakezu, bliblioteka, hiztegia...denetarik dago. Egunkariak, albisteak, biografiak, historia... Eta zeozer ez baduzu topatzen oso erreza GOOGLE edo horrelako orri baten sartu eta bilatuko dizu momentuan.

Argi dago guztiok ez daukagu ordenagailua eta gutxiago internet erabiltzeko posibilitatea. Horregaitik ematen da klase banaketa.

Guztioak ez daukagu trebezi berdina ordenagailuekin eta interneten ibiltzeko, hala ere, ez da batere zaila.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizartea gero eta aurreratuago dago eta zorionez informazio iturri asko ditugu, hau da, informazioa bilatu ahal izateko aukera pila daukagu.Internet adibide oso ona da,bertan danetarik aurkitu dezakegu, baina gauza ez da non aurkitu edukitzea, baizik eta nola aurkitu jakitea.
Beraz,oso garrantzitsua da internet eta beste iturri batzuk erabiltzen jakitea, bilatu nahi duguna bilatu ahal izateko.

(Karmele,batzuetan "eguzkia" ezizenarekin agertzen naiz eta beste batzuetan Maider Larrea izenarekin)

MAIDER LARREA MANZARRAGA
Gizarte h. 2. maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gogoan izango duzue, hainbat alditan, irakasleak gai bati buruzko informazioa aurkitzeko esan eta arratsalde osoa liburu tartean pasatu izana. Izan ere, gaur egun teknologia berri hauei esker, denbora faltaren aitzakiarik ez dugu.
Baina horretarako interneten ibiltzen jakin behar duzu, inoiz ez bazara ibili, galduta ibiliko baitzara lehenengo egunetan. Gehienetan interneta ez da arazo bilakatzen, beti baituzu ingurukoren bat laguntza eskeintzeko prest dagoena.
Nik adibidez, askotan erabili izan dut google. Hasiera batean ez nekien erabiltzen, baina denborarekin eta laguntza apur batekin, orain, hainbat informazio aurkitzen dut.
Beraz, azpimarratu beharra dago interneta trena baliagarria eta erabilgarria dela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bat nator soziologoak esandakoarekin. Gainera 3 talde hauen artean gero eta desberdintasun handiagoa dago. Informazio gabekoak eta gaininformatuak gero eta gehiago izango gara, batzuk ez dutelako informazio eskuratzeko aukerarik izango eta beste batzuk jasotzen dugun informazioa erabiltzen ez dakigulako. Gainera informazio bide eta informaziaren erabilera egokia egiten ez digute irakasten eta ez dugu ikasteko aukerarik edo ikasteko aukera hauek urriak dira.

Gainera kontuan hartu behar da gaininformatuak, informatuak gaudela uste dugula baina egia esan desinformaturik gaude. Izan ere, gaur egun informazio bide,modu eta egoera desberdinetatik jaso dezakegu eta zuzenean edo zeharka.

Egia da teknologia berriek informazioa hurbildu diguten heinean urrundu ere egin digutela, ez baitdigute hau lortzeko bidea erakutsi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologiaren aurrerapenei esker, gaur egun , edozein motatako informazioa aurkitzeko aukera dugu. Gainera, gaur egun teknologia hauek erabiltzen laguntzen digute, ikastoletan ... gure esku usten dizkigute ordenagailuak guk pixkanaka-pixkanaka ordenagailuak maneiatzen jakiteko. Nere ustetan, aurrera pauso asko egiten ari dira urteak pasa ahala. Modu errez eta azkar baten informazioa bilatzeko tresna izanik, oso erabilgarria dela uste det.
Denek erabiltzen jakin beharko genuke, gauza baliagarria eta erabilgarria delako , bai ikaskuntzarako eta baita gure egunerokotasunean ( egunkariak, albisteak ... ere irakurri daitezkeelako).

Aitziber Rodriguez Cavia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut Google bezalako bilatzaileak ikasleoi egin diguten faborerik handienetarikoa dela, nik behintzat oso eroso ikusten dut.
Lehen liburutegira joan beharra neukan eta horain den-dena egin dezaket etxean, oso erraza da bilatzea. Hasieran dena bezala pixkat kostatzen da martxa hartzea baina ohitutakoan erreztasuna baino ez da.
Gainera etengabe berriztatzen da informazioa entziklopedietan ez bezala.Aurrerakuntza izugarria izan da.
Hala ere oraindik herrialde garatuen zerbait da, nahiz eta zer den jakin munduko ia gehienek ezin dezakete erabili, garestia da oraindik.
Maria Berasaluze

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pixkanaka-pixkanaka informazio gizarte honetan murgilduz joan behar gara, gizartea geroz eta aurreratuagoa baitago, hau da, informazioa lortzeko baliabideak anitzak dira. Interneten sorrerak aurrerakuntza handia ekarri du. Teknologia berri hauei esker informazioa arinago bilatu daiteke, adbz: google-ren bidez;orain arte liburutegietara joan izan gara informazioa aurkitzera.Neu,google zegoela jakin nuenetik , beti googleren bitartez bilatu dut informazioa, denbora gutxi galtzen dudalako eta egokia iruditzen zaidalako.
Esan beharra dago internet-ek aurrerakuntza handia ekarri duela informazio gizarte honetan.

ARATZ BASTERRETXEA
GIZARTE HEZKUNTZA 2.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun bizitzarekin batera teknologiak doaz pare parean. Batzuk,paraleloan jarraitzen dute; eta gehienok, teknologien atzetik goaz. Hau da, internet-en bidez gero eta gauza gehiago egin eta lortu daitezke.
Gizartean, mailaketak jarraitzen du eta seguraski urte askotan horrela jarraituko duela. Manuel Castell-ek arrazoia duela uste dut baina mailaketa hori bigarren maila batetan jarriko nuke nik, hots, klasetan sailkaturik baitago oraindik gizartea.
Soziologoak egiten dituen mailaketetan, gaininformatuak gara gehienak,(egia da) eta gehienok google programa dugu erabiltzaile erabilgarriena. Nire kasuan, ezagutzen dudan bakarrenetarikoa baita.
OSANE LEARRA 2.Gizarte Hezkuntza

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Manuel Castell-ekin ados aurkitzen naiz. Gaur egungo sailkaketa sozialaren eta aintzinakoaren artean izenak baino ez dira aldatu. Beti berdinak egongo dira goian eta guztia nahi duten moduan manipulatzen. Lehen burges, konde-duke, monarkia, markes izenez ezagutzen ziren eta gaur egunerarte izena baino ez da aldatu.
Hauek dira informazioa bere nahira manipulatzen dituzte.
Informazioa azken urteotan interneten bidez bultzada handia izan du, eta honen bidez baliatu dira informatuak (Manuel Castellen sailkapenean goian daudenak) indartzuagoak bilkatzeko.
Zer ikuste, entzeten, edota irakurtzen dugunaren kontziente izan behar gara.

Xabier Campo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sarean informazioa topatzeko bide ugari daude. Nik gehien erabiltzen dudana google da, bilatzaile hau erabilita askoz ere errazgoa egiten zaidalako nahi edo behar dudan informazioa topatzea. Gainera, infromazioa euskaraz bilatzeko aukera ematen dizu eta hau euskaraz ikasten ari garenontzat oso baliagarria da. Nahiz eta, euskaraz dagoen informazioa gutxi izan. Beraz, ezagutzen ditudan bideetatik bilatzaileak aukera egokiena direla esango nuke. Beti ere kontutan hartuz, sarean publikatuta dagoen informazio guztia ez dela zertan zilegia izan behar. Horregatik, kontuz ibili behar gara informazioa aukeratzeko orduan, batez ere, hezitzaileak izanda. Gure eskuetan baitago, transmititu nahi ditugun balioak, ideiak, jarrerak aukeratzea. Noski, ez bakarrik sarean lantzen duguna. Edozein material barne hartzen duen informazioa aztertzea ezinbestekoa dela uste du. Gure lana era egokian egin ahal izateko. Azkenik, aipatu nahiko nuke oso garrantzitsua dela kontziente izatea gure lanak beste pertsonekiko izan dezakeen eraginaz, pertsona horientzako guk askotan erreferentzia ereduak izango garelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago Manuel Castell-ek esandakoarekin. Asko dira gaininformatuak daudenak eta baita ez informatuak. Gauza da ez daudela aukera asko denek internet edukitzeko, oraindik ere nahiko garestia baita.Eta eduki ahal dugunok eta erabiltzen dugunok ez dakigu informazioa behar bezala erabiltzen.Hala ere, ikastoletan eta unibertsitatean gero eta gehiago erabiltzeko aukera ematen digute. Lehen informazioa bilatzeko liburutegietara joan behar zinen, orain internetekin etxean bilatzeko aukera daukagu eta egia esan askoz erosoagoa da.
Arene Urrutia Gizarte Hezkuntza 2.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiz ados nago Castells-ekin. Gizarte honetan daudelako desinformatuak daudenak, eta hauek ezer ez jakiteaz gain ez zaie askotan batere asola ze pasatzen den. Gero gaininformatuak, hauek Castellsek dioen moduan ia guztiok gara, guretzako arazoa da informatzen gaituztela hainbeste gauzaz gainetik ze azkenean ia ez dakigun zer dakigun benetan, ez dugu gaietan sakontzen. Amaitzeko informauak daudenak, hauek oso gutxi dira eta egia da hauek bakarrik direla benetan jakitunak bere iritzia eman ahal duten bakarrak nire ustez.
Horregaitik zurekin adoz nago aipatzen duzun moduan beharrezkoa dela informazioa sarean egotea guztion eskura egoteko, honela gaiininformatuak nahi badute informatuak bihurtu ahal dira. Amaitzeko, nik baita uste dut google bilatzaile egokia dela informazioa bilatzeko; baina beti adi ibili behar zara informazio asko ez baitelako egokia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Duela urte batzuk informazioa jasotzeko mila buelta eman behar zenuen: liburutegira, lagun baten etxera,zure etxean bertan begiratzen liburu bat, beste bat...
Orain ordenagailu aurrean jesartzen zara eta nahi duzun informazioa aurkitzen duzu.Nik asko erabiltzen dut interneta, batez ere Google-a, ez nahiz aditu bat baina defendatzen naiz.Esan behar dut School Google eta Print Google-ak ez nituen ezagutzen.
Testua dioenez klase sozialak daude, baina nahiz eta klase sozialetan mundua banatutan egon danok informazioa bilatzeko beharra dugu, beintzat nire ustea da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiz ados nago Manuel Castell soziologoak egiten duen sailkaketarekin. Gaur egungo informazio gizarteak banaketa hori ematera bultzatzen gaitu, hau da informatikako alfabetatuak alde batetik, eta ez-alfabetatuak bestetik. Guzti hau, gizartean ematen den desberdintasunen ondorio da, eta guk, gure ikuspuntu kritikotik egoera hau aldatzeko borrokatu behar dugu, beti ere berdintasunaren alde. Berdintasuna ematen denean, orduan izango dugu guztiok informazioa(interneten noski) eskuratzeko aukera, nahiz eta orain arte izan ditugun baliabideak (liburutegiak, aldizkariak, etab.) hor eduki. Baina noski, askoz errazagoa da informazio hori bilatzaile batek aurkitzea ezta...? Horrela, garena baino nagiagoak bihurtuko gara (nahiz eta denbora aurreztu)!!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Informazioaren gizarte honetan, argi dago, teknologioa berriek asko laguntzen dutela. Esaterako, sarean aurkitzen dugun informazio zabalarekin inoiz baino hobeto informatuak egon gaitezke. Egia esan behar badut, aukera eskurago dago. Ordenagailu bat edukita eta mugitzen jakinez gero haimaika gauza bila ditzazkezu gero bertatik etekina ateratzeko. Dena dela, dena ez da dena hain positiboa. Kanta batek dioen moduan, "garapen ezin ase, beti jan eta beti gose".Honekin esan nahi dudana da, etorkizuna ordenagailua dela eta honek badituela bere gauza txarrak. Egunerokotasuna aldatuko baita, egunkaririk ezta irakurriko, liburutegiak desagertu daitezke, harreman pertsonalak gutxitu apurka- apurka... horregatik, teknologia berriak ondo daude baina bere neurrian. Bestalde, klaseetan banatuta gauden arazoiarengatik, edozeinek ezin du ordenagailu bat etxean eduki, zoritxarrez etxerik ez daukaten pertsonak ere badaudelako.Pertsona hauek gizartetik at geratuko dira?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Informazioaren gizarte honetan, argi dago, teknologioa berriek asko laguntzen dutela. Esaterako, sarean aurkitzen dugun informazio zabalarekin inoiz baino hobeto informatuak egon gaitezke. Egia esan behar badut, aukera eskurago dago. Ordenagailu bat edukita eta mugitzen jakinez gero haimaika gauza bila ditzazkezu gero bertatik etekina ateratzeko. Dena dela, dena ez da dena hain positiboa. Kanta batek dioen moduan, "garapen ezin ase, beti jan eta beti gose".Honekin esan nahi dudana da, etorkizuna ordenagailua dela eta honek badituela bere gauza txarrak. Egunerokotasuna aldatuko baita, egunkaririk ezta irakurriko, liburutegiak desagertu daitezke, harreman pertsonalak gutxitu apurka- apurka... horregatik, teknologia berriak ondo daude baina bere neurrian. Bestalde, klaseetan banatuta gauden arazoiarengatik, edozeinek ezin du ordenagailu bat etxean eduki, zoritxarrez etxerik ez daukaten pertsonak ere badaudelako.Pertsona hauek gizartetik at geratuko dira?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun teknologia berriak gure gizartearen oinarriak dira askotan, eta nire ustez gauza guztiak bezala bere alde positiboak eta alde negatiboak ditu. Guztiz ados nago Manuel Castell-ek aipatzen duenarekin, informatuak direnak ondo, baina besteek zer?
Gizarte garapenaren kanpo gelditzen dira?
Sarean informazioa aurkitzeko bideak, Google hain zuzen ere, oso erabilgarriak eta aproposak direla uste dut, baina batzutan liburuetara jo behar dugu ere, sarean informazio nahikorik ez dagoelako edo informazio desegokia aurkitzen dugulako. Scholar Google eta Print Google ezezagunak ziren niretzako, baina informazioa topatzeko bide lagungarriak izan ahal dira ere, liburuak bilatzeko,...
Google bilatzaileak dituen gauza positiboen artean, informazioa bilatzeko erraza eta arina dela uste dut, informazio ugari aurki dezakezu eta hori ikasleontzako oso ona da, nahiz eta informazio asko euskaraz ez egon. Baina errealitatea da mundu guztia ez duela ordenagailua izateko eta erabiltzen jakiteko aukerarik, eta hor bazterketa soziala sortzen dela, hau alde negatiboa izango zen.
Batzutan konkretuki nahi duzun informazioa ez duzu aurkitzen edota azaleko informazioa aurkitzen duzu soilik, baina askotan Google-k oso tresna baliagarria eta erabilgarria dela uste dut.

IRATXE ARRIBAS (G.H. 2.maila)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizartearen klase banaketa beste irizpide batzuekin egiten dela dio Manuel Castell-ek. Hiru maila bereizten ditu: desinformatuak, gaininformatuak eta informatuak.
Argi ondorioztatu daiteke, informazioaren gizartean informazioak berak bakarrik ez duela boterea ematen, honen erabilerak ematen du benetako boterea.
Informazio asko eta oso anitza jasotzen dugu uneoro. Gure burmuinak automatikoki, garrantzitsua den informazioa gorde eta bestea errefusatzen du. Gaur egungo gizartean trebetasun hau garatuta duten pertsonak, arrakastatsuenak izango dira. Baina hau ez da berezko dohaina bakarrik, ikasi ere egin behar da. Informazio egokia hautatzen eta balio ez duena botatzen ikasi behar dugu.
Internet informazio pilla izugarria duen sarea da. Informazio zurrunbilo horretan bilatzaileak ditugu informazio bilaketan laguntzeko: Google, Yahoo, Lycos,.... Tresna hauek denbora asko aurrezten digute eta oso erabilgarriak dira.
Baina kontutan izan behar dugu beraiei interesatzen zaien informazioa lehenesten dutela. Beraiek nahi dituzten atariak jarriko dituzte lehenengo postuetan. Gizarte hezitzaile lanean oso garrantzitsua izango da dugun informazioa eta beraren erabilpena. Baina kontutan izan behar dugu informazioa manipulatua izan daitekela.

Aiora Azagirre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan gaur egun informazio gure eskuetan edukitzea inoiz baino errezagoa da sarearen bitartez baina baita informazio manipulatutza aurkitzea ere erraza izaten da goian daudenak kontrolatzen dutelako, horrexegaitik garrantzitsua da zenbait leku ezberdinetan bilatzea eta nolabait ezer ez sinistea gure iritzi propioa eraikitzeko. Ez dugu ahaztu behar teknologia berriak ezagutzen ez dituzten pertsonak daudela eta hauek ere informazio eskuratzeko eskubidea daukatela. Teknologia berrien abantailak denon esku egon behar dira!

Leire Gonzalez Tato

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Alde batetik ados nago Castell-ekin mundua horrela banatu daiteke baina horren arrazoia langile eta burgesen banaketatik dator, hau da, langileak adibidez egun osoan jotake daude eta etxera heltzean ez dute denbora bere burua elikatzeko baizik eta denbora librea familiarekin egoteko. Kontraz burgesek kontrolatu eta menperatzen dute informazioa, kapitalaren arabera.

Markel Medina Revuelta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Alde batetik ados nago Castellek egindako banaketarekin, baina honek zerikusi handia betiko banaketarekin, adibidez langileak egun osoan jotake daude eta etxera heltzerakoan soilik egon nahi dute bai familiarekin, bai lagunekin, beraien burua informatzeko denborarik gabe. Kontra burgesek izaten dira informazioa kontrolatzen dutenak.

Markel Medina Revuelta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo gizartean informazio pila bat iristen da gugana telebista, egunkari, internet bidez...eta askotan inkontzienteki horietaz jabetzen gara, ezer zalantzan jarri barik. Alfabetakuntza informazionalak, aparatu elektroniko zein konbentzionalen bidez informazioa lortu, ebaluatu,erabili eta komunikatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.Gizartearen gehiengoa informazioan alfabetatugabea dela esan dezakegu, gehienek ez baitituzte heltzen zaizkien informazioak kontrastatzen, eta horri esker manipulatzeko errezagoak egiten gaituztela uste dut. Honetaz gain inguruarekiko harreman txikia dutenak manipulagarriagoak direla esango nuke, gaur egungo bizitzak ez du harreman sozialerako denbora askorik usten eta jende askok ez ditu ezta haien auzokoak ezagutzen lanetik etxera,zentru komertzialetara... baitoa eta beraz ez dute inguruarekiko harreman sozialik mantentzen, ez dute ingurukoen ezagutzarik. Informazioren erabilera egoki bat egiteko hurrengo puntuak bete behar direla uste dut:
1-Behar dugun informazioa bilatzen jakin behar dugu.
2-Horretarako ditugun errekurtsoak argi izan.
3-Informazioa ebaluatu.
4-Informazioarekin nola lan egin jakin.
5-Informazioa etikoki erabiltzea
6-trasmititzen jakitea.


Ion Ponce Piñeiro