2005-11-09

Baliabide teknologikoen izaera didaktiko eta ideologikoa


Baliabide teknologikoen izaera didaktiko eta ideologikoa
Teknologia berrien euskarrietan oinarrituriko eskola baliabideak tresnak izatetik gain kode berezituaz baliatzen diren tresnak dira. Tresna didaktiko eta ideologikoak dira, eta haien erabilerak egungo eskoletako benetako curriculuma baldintzatuko du. Eskoletako bizitza -non teknologia berriak tresna bereziak diren- baldintzatuta dago gizarte eragile (familia, eskola eta giza-talde) desberdinen jarrera aktiboagatik, eta horregatik, ikastetxea testuinguru eta kanpoko erakuntzazko indarren menpekoa da, haien eragina jasotzen duelarik; eta, aldi berean, ikastetxeak berak testuinguru horretan eragiten du. Onartzen badugu eskolaren zeregina konplexua dela ezin da ulertu ikasleen garapenerako sortutako erakunde neutroa denik eta gizartetik zein gizabanakoengandik at dagoenik. Hezkuntzaren Soziologia kritikoak berak erakusten duenez, ikuspegi sozial, kultural eta estrukturaletik abiatu behar da eskolaz eta bere elementuetaz egiten den edozein begirada kritikorik.

3 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

XXI.Mendearen ateetan gaude, eta dirudienez iraultza baten buru-belarri sartuta: Teknologia berriek ( informatika, multimedia, telematika, bioteknologia, e.a ) zibilizazio berri batera garamatzate, gizarte eta ingurunearen eredu berriak ekarriko dituenera, oraingoz ozta-ozta begiztatzen baditugu ere.
Urteetan eta urteetan, ordenadoreak adituentzako tresna exotikotzat hartu izan dira. Baina gaur egun makina horiek asko aldatu dira, eta betekizun sozialetarako erabiltzen dira ere.
Duten baliorik handiena, egun gizarteak sortzen duen prozesatu gabeko datu ugaritasun eskerga ordenatzeko lagungarri gisa duten gaitasunean datza, eta arazoak konponbidean jartzeko moduan erabiltzeo, hau da, informazioa ezagutza bihurtzeko gaitasunean.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aratz bassterretxea lutxi bezala publikatu dut ,

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut bizitza honetan guztia daukala izaera ideologikoa; izan ere, ia ez dago ezer objektiboki sortua ezta erabilita. Beraz, teknologiaren izaera ideologikoari dagokionez guztiz adoz nago baina izaera didaktikoerari dagokionez eztabaidatzekoa da. Izan ere guk teknologiak gure aisialdirako erabiltzen ditugu, baina eskoletan baita izaera didaktikoerekin erabiltzen dutela. Batez ere, erabiltzen dute didaktiko moduan haien ideologia barneratzeko. Ekola eta dena guztiz baldintzatuta daude kanpoko izaeragatik eta ideologiagatik. Baina hau ez dauka zertan txarra izan behar, depende nork eta zer asmoekin erabiltzen duen.