2009-01-16
Gizarte Hezkuntzako ikasleen multimediak
2008-12-11
III. Hezkuntaren Gaineko Berbaldiak

Aurten, berriro ere, Araka Ikertaldeak antolatu ditu EHUko Bilboko Irakasleen Eskolan III. Hezkuntzaren Gaineko Jardunaldiak: "Eskolaren erronka berriak" lemapean. Hiru hitzaldi eskainiko dira, 2008ko abenduaren 17an, egueztenean, 9.30etatik 13:30etara. Hizlariek landuko dituzten gaiek lotura zuzena dute Gizarte Hezkuntzazko zein Magisteriokozko ikasleen profilaz. Honako hauek izango dira eskainiko diren hitzaldiak:
- Ikasketa prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean: Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
- Eskola eta immigrazio berria: zer aldatzen ari da hezkuntza sisteman?: Amalia Barquín
- Euskal hezkuntza globalizazioaren aurrean: Patxi Juaristi
Interesaturik bazaude egitarauaren zehaztasunak Jardunaldietako orrian kontsulta ditzakezu.
2008-10-23
Metodologia eta teknologia
2008-10-02
Blogger erabiltzeko bideo-tutoriala
2008-09-25
Gizarte Hezkuntzazko ikasleentzako oharra

2008-05-30
Arbel digitala eskoletako etorkizunean

2008-03-04
Elkarrekin: irakasleen ataria

2008-03-03
"Jolas Gaitezen" izeneko CD-a

2008-02-19
2008-02-18
31ko kalifikazioa eta ebaluazioa

2008-02-17
Iruzkinak idazterakoarena
Bitakora batean zerbait berezgarria badago RSS sindikazioarekin batera da sarrera batean idatzitakoari berehala erantzuteko aukera izatea. Hori oso aproposa izan daiteke bitakoreen zuzenketen berri ematerakoan. Zuzenketak egiten ari naizela kasu askotan ezin dizuet bidali zer zuzendu (ortografia, lotura…) sarrera bakoitzean. Hori gertatzen da iruzkinak idazterakoarena aktibaturik ez duzuelako. Nola konpondu? Erraza da:
- Batetik, sartu zaitez Konfigurazioan/Oinarrizkoa/Erakutsi sarrerari bidalitako loturak (Bai) eta Erakutsi loturak sarrerak bidaltzeko (Bai).
- Bestetik, sartu zaitez Diseinuan/ Bloga-ren sarreran Edit sakatu/ eta bertan aktibatu bai “iruzkinak”, bai “erakutsi edizio arina”, bai “erakutsi loturak sarrerak bidaltzeko” eta gorde aldaketak. Hemen ere goiko partean agertzen dira zenbat sarrera agertu nahi duzu pantaila nagusian –nik 500 gomendatzen dizuet-. Koadro horretan ere euskeratzen dira zure bitakoraren osagai komunak.
- Dena den, zure bitakorara heltzen diren iruzkinak zure kontrolpean utzi nahi badituzu joan Konfigurazioara eta Komentarioak atalean hautatu nahi duzun era.
2008-02-16
Koldo Amestoy kontu kontari
Zuetariko batzuek ipuinen mundua gogokoa duzue edo aztergai hartu duzue zeuen bitakoran idazteko. Beste batzuek, berriz, horrekin lotua agertzen den euskal mitologia edo musika eta kantak hartu dituzue ikergai. Zuentzat, horregatik, ezaguna da Koldo Amestoy. Bere bitakoran sartu naiz eta dakarrena irakurri ondoren ezkerrekoa aldean agertzen den “Koldomultimedia” sakatu dut eta bideoz grabatuta “Zazpi izarrak” (2min30) izeneko ipuina kontatzen Koldo ikusi dut. Ez dakit ipuina zoragarria den ala berak ipuinak kontatzeko duen manera zoragarria den. Agian, multimediaren munduan gertatzen den moduan ahotsa eta gorputza bat eginik esperientzia bakartzat jasotzen dugu ikuskizun horren mezua, bihotzetik hasita burmuineraino joaten dena. Entzun eta ikusi, gozagarria da benetan! Aldamenean Euskal kulturaren ataritik Eke.org-tik hartutako Michael Eche-ren argazkian Koldo Amestoy ikus dezakezu kontu kontari.2008-02-15
Zuzenketa lana errazteko
Biziki eskertuko nizueke zeuen bitakoren sarrera guztiak orri bakar batean jarriko bazenituzkete. Hori egitea ez da bat ere zaila. Niri horrek berriz zuzenketa lana erreztuko lidake. Irudia Merzmail web orritik hartuta dago.
2008-01-21
Zertarako sare laster-markak?
Zure del.icio.us-ean shared jartzen duzuna beste edozeinek ikusten duen moduan zuk ere kontsulta dezakezu Unibertsitatean edo sarera konektatuta dagoen edozein ordenadoretan. Horrez gain, zure kontuan sartzen bazara zure zerrenda osoa ikusiko duzu (shared duzuna eta no shared duzuna). Bestalde, zure del.icio.us-en berri agertu nahi baduzu zure bitakoran sartu zure kontuan, setting hautatu eta blogging atalean aukeratu nahi duzuna.
Dena den gomendatzen dizuet ikustea edublogki bitakoran ¿Qué son los marcadores sociales? post-ean agertzen diren bi bideoak. Lehenak ingeleraz -gaztelaniara egokitua- didaktikoki ederki azaltzen du sere laster-marken kontzeptua. Bigarrena, berriz, Lourdes Barrosoren bideo-tutoriala duzu –argia eta lagungarria, benetan!-. Ingelerarekin arazoak dauzkanak orri berean beheratxogo kontsulta dezake “Un sencillo pero util tutorial de Olga Barrios” loturan agertzen den artikulua.
2008-01-16
Creative Commons-en leloa euskaraz
Idatzitako sarrera guztiak batera ikusteko
2008-01-10
Ardoraz eginiko jardueraren izendapena
2008-01-09
CamStudio Open Source eta swf convertor

Dena den bergogoratzen dizut Camstudio edo Camtasia konparatuz gero azken hau hobegaoa da.

