
2007-12-21
2007-12-19
Zure bitakoraren RSS ikonoa
Nola lortu zure bitakoraren RSSaren ikonoa? Klaseko gehienek Atom-etik Feedburner-era pasatu zinetenez sartu Feedburner aplikapenean. Horretan “sign up” sakatu, erabiltzailea eta pasahitza idazteko; segi aurrera goi ezkerrean “Nire kontuak” ikusi arte. Bere gainean klik egin eta aukeratu Publize. Honen ezkerrean zure bitakoran jartzeko zenbait aplikapen dauzkazu. Zuk “Chiklet Chooser” aukeratu ondoren “Suscribe to a reader” hautatu -nahi duzun tamainakoa- eta beheko partean “use as a widget in” agertzen den tokian “blogger” hautatu. Honen ostean “go” sakatu eta zure bitakoran bazaude “añadir artilugio” linkaren gainean sakatu, eta zure bitakoran sartuko da zure RSSaren ikonoa. Horrela ez bada, aurreneko pantailan eman dizuten kodea kopiatu eta zure bitakoran sartu HTML/Javascript modura. Konturatu zarenez Publize pantailan zure bitakoran jartzeko aukera gehiago ere badaude. Aztertu zure kontura horiek zer diren!
Dena den baten batek bere bitakoeraren RSSa eman nahi ez badu, kentzeko aukera ere badago. Horretarako prozesura azalduta dator “Blog and Web” bitakoran, 2007-5-1ean argitaratu zen “Ocultar el link a suscribirse en las entradas (atom) en Blogger” izeneko artikuluan, hain zuzen.
etiketak:
RSS
,
sindikazioa
,
trikimailua
,
web 2.0
2007-12-18
RSS sindikazioa
etiketak:
bitakora
,
feed
,
RSS
,
sindikazioa
2007-12-14
Google Blackle
Epostaz jaso dut Google Blackle-ren berri. Antza denez Google erabiltzen dugunon kopurua ikaragarria da eta Googleren pantaila zuria erabili beharreann beltza erabiliko bagenu 750 megawatios/ordu urtero aurreztuko genuke. Energia aurrezteko helburuaz Googlek Blackle bertsioa atara du.
etiketak:
aplikapena
,
bilatzaile
,
Google
2007-12-12
Tutorialak egiteko programak
Pantailan gertatzen den oro -edo zati bat- bideoz jaso daiteke zenbait programei esker. Programa horiek erabiliz tutorial erraz batzuk egin daitezke ikasle zein ikastetxeetako irakasleen artean zabaltzeko. Horietariko batzuk sarean dohainik dauzkazu; beste batzuk "demo" modura egun batzutarako on-line jarrita; beste batzu 30 egunetan erabiltzeko baimenaz...Tutorialari buruzko lana egiteko askok CamStudio programa jaitsi duzue saretik. Konturatu bazarete 15 egunetako triala (probatzeko bertsio murriztua) da. Murriztua da, adibidez, egiten duen bideoa ez duelako gordetzen flash (swf) formatuan, avi formatuan baino, eta honek memoria gehiago okupatzen du. Triala denez gero, nahiz eta exekutablea gordeta izan ezin dezakezu berriro kargatu ordenagailu berean –bai, beste batean nahi baduzu-. Horregatik, epea agortu bazaizu horren modukoa baina osatuagoa duzu Camtasia (Studio 5). Sarean dagoen bertsioa 30 eguneko triala da. Funtzionamendua antzekoa da. Pantaila osoa edo grabatzea nahi duzun zatia aukeratu eta “capture” edo botoi gorria sakatuz gero grabatzen hasten da. Gustukoa duzunean, “file, save as”… eta beti bezala. Programa osatuagoa dela esan daiteke. “Import media” sakatuz bideo formatu arruntenak ere ekartzen dizkizu pantailara. Horrez gain, behin gordeta duzun fitxategiaren gainean sakatuz gero eta “file, project setting eta, gero, produce video as” eginez aurreko grabaketa beste formatu desberdinetan gordetzeko aukera duzu, hots, memoria gutxiagoz bitakoan jartzeko, sarean, e-postan bidaltzeko edo…. Tutorialak egiteko programa bi horiez gain honakoak ere badaude: FastStone Capture, Wink, Hypercam, Jing Project, Flash Video Recorder, … eta abar luze bat.
etiketak:
aplikapena
,
bideoa
,
software
,
tutorial
2007-12-11
Nola begistatu Ardorarekin eginikoa?
Behin Ardora instalatuta egonik eta jardueraren bat burutu ondoren honako hau egin behar duzu:
a) Batetik, eginikoa galdu baino lehen komeni da gordetzea. Horretarako "gorde honela" sakatu eta izendatu artxiboa -sortzen den artxiboak .ard luzpena izango du-.
b) Orain sakatu "Begia" ikonoaren gainean/ Artxibo/Editar como Front Page/ Vista Previa (pantailaren beheko partean). Horrela ikusiko duzu nola gelditzen den eta nola agertuko den ikasleen aurrean.
c) Egin duzuna gustokoa baduzu, Klik egin "Lurra" ikonoaren gainean (argitaratzeko). Orain programak bi fitxategi sortu ditu aldi berean: batak .html luzapena izango du eta besteak, berriz, .jar luzapena.
Oharra: Egindako jarduera hori edo beste batzuk beste ordenadore batean ikusi ahal izateko hiru fitxategi (.jar, ard. eta .html) horiek kargatu beharko dituzu, bestela ez dituzu ikusiko.
DENA DEN, zehaztasun gehiago aurkituko duzue hemen Berrikari-n eta Ekasi plataforman Ardorari buruz jarritakoan.
etiketak:
Ardora
,
haur hezkuntza
,
software
,
trikimailua
EHUko zaindegi zerbitzuan jarritakoa

Ekasi-n jarri dizut EHuko zaindegian jarri dizuedan soinu-materiala eskuratzeko behar duzuen pasahitza. Materiala solik 48 ordutan egongo da zaindegian, aplikapenak automatikoki ezabatzen baititu fitxategiak.
etiketak:
aplikapena
,
apunteak
,
bideoa
,
soinua
Unibertsitarien jokaera informazioa bilatzerakoan
El Pais-Educación idazten diren berriak egunero jasotzen ditut nire bitakoaran eta bertan 2007-12-10ean Elena Sevillano-k idatzitako "Los 'clicantes' compulsivos" artikuluaren berri izan dut. Oso interesgarria dela iruditu zait gure ikasgeleetan dauzkagun zenbait ikasleren jokaera erretratatuta ikusi baitut. Irakurri, gustatuko zaizue eta!
etiketak:
ikaslea
,
informazioa
,
jokaera
,
oinarrizko gaitasuna
,
ordenadore
2007-12-10
Odeoren azken bertsioan zenbait muga dauzkagu

Odeo-ren azken bertsioan harpidetu ondoren eta gure kontuan gaudelarik ondorengo bi mugekin topo egin dugu: batetik, Odeo Studio-n zerbait grabatu nahi badugu grabaketa egin egiten da baina gero "save" sakatzerakoan ez da aktibatzen. Bestetik, zure ordenadorean dagoen musika ezin da igo "upload to Odeo" ez baita inondik inora agertzen. Hala ere, Odeo-n aurkizten diren soinuekin zure soinu zerrenda osatu dezakezu eta zure bitakora-n sartu ematen dizun kodea hartuz gero. Beraz, ez eutsi ezin denari!
2007-12-07
Gaitasun digitala derrigorrezko irakaskuntzan
etiketak:
curriculum ofiziala
,
gaitasun digitala
,
IKT
,
oinarrizko gaitasuna
2007-12-03
2007-11-24
II. Hezkuntzaren gaineko berbaldiak

Datorren astean, azaroaren 28 eta 29an EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako Magisterio Eskolan “II. Hezkuntzaren gaineko berbaldiak” egingo dira. “Irakaslearen prestakuntzarako curriculuma” lemapean batetik Europako Irakasleen formaziorako ibilbideak ezagutuko ditugu; bestetik Bizkaiko zenbait eskolaren esperientzia testuinguratuen berri ezagutzeko parada izango dugu. Azken honen atalean, gure irakasgaiaren izaera kontuan harturik bi dauzkagu aipagarri: Lemoako ikastetxearen CDaren aurkezpena eta gure eskolako Haur Hezkuntza materialaren lantegiaren esperientzia, ikasgelako kide batzuek partaide direla. Klikatu egitarauan zehaztasun gehiago ezagutu nahi baduzu!
etiketak:
curriculuma
,
haur hezkuntza
,
ikasmateriala
,
ingurune hurbila
,
teknologia berriak
2007-11-19
Ardoraz egiten diren jarduerak nola ikusi
Egiten ari zareten talde-lanari begira, zuetariko batzuek haurren parte hartzea areagotzeko ariketa osagarri batzuk egingo dituzu Clic edo Ardora erabiliz. Bietatik erabiltzeko aukera egonik, nire iritziz errazagoa egin zaizu Ardora programa. Ardorak irudiak eta soinuak sartzerakoan formatu gehiago onartzen ditu Clic programak baino. Dagoeneko batzuek frogak egiten hasi zarate zein ariketa egin eta abar ikusteko baina eginikoa nola begistatu ez dakizue. Horretarako, zeuen kontura ibili nahi baduzue hona hemen kontsultatzeko baliabide arin batzuk: Batetik, Ardora taldeak slideshare-an jarrita duen Power Point-eko Ardora –Creación de actividades escolares- izeneko tutoriala; bigarrenetik, Ardora webguneko “laguntzan” sakatuz agertzen den Los diez primeros minutos con Ardora V.3.0. -gainontzekoak ere ikus dezakezu-; eta, azkenik Ardoraren erabileran oinarrituak, Aplicación Informática Educativa "ARDORA" blog-ean agertzen diren aplikapenak eta bideoak. Hortik aparte, astiroago irakur dezazuen ekasi-n Ardora programari buruzko zenbait dokumentu jarri dizkizuet.
etiketak:
Ardora
,
ikasmateriala
,
software
,
tutorial
2007-11-14
Apunte sorta bat ekasi-n

Azaroaren 12tik 20ra bitartean klasean lantzeko denaz bai fotokopistegian bai ekasi plataforman zenbait apunte jarri dizkizuet.
etiketak:
apunteak
2007-11-12
Elebila: euskaldunon webgune bilatzailea

Joan zen hilabetan abian jarri da Elebila izeneko euskerazko bilatzailea. Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailetzat hartzen da, baina honek euskeraz bilatu arren beste hizkuntetan datorrena ere bilatzen du. Gakoa hor dago: bera erabiltzea ala ez. Non dago bere abantaila euskaldunontzat?. Hori argituko duzu "Honi buruz" loturan klikatuz gero, bertan Elebila sortzearen zergatia ederki azaltzen baita.
etiketak:
bilatzaile
,
euskara
,
sarea
2007-11-09
Software eta aplikapen dohain anitz sarean
Horrelako orriak ugari izan arren, Juan Diego Polok etengabe osatzen ari duen “200 aplicaciones gratuitas para la Web 2.0 (… y 1.0 también)” izenekoa da aipatu beharrekoa. Wwwhat´snew?-Aplicaciones web gratuitas bilduma horretan 2000tik gorako aplikapenen berri ematen da eta, berrikuntzaren bat ezarri ahala ezagutu nahi baduzu harpidetu zaitez bere orriaren bukaeran agertzen den RSSean. Freewarebank edo software askearen bankutxean ere antzeko aipamenak agertzen dira. Horrez gain, cdlibre.org gunean Windows-erako software eta aplikapen dohainak aurki daitezke bere katalogoa-n. Baliagarria ere bada Genbeta. Bitakora kolektiboa da Interneten bitartezko software eta zerbitzuen informazio gaurkotua ematen duena, zenbait trikimailuen azalpenekin batera.
etiketak:
aplikapena
,
software aske
,
trikimailua
,
web 2.0
2007-11-07
Apunteak fotokopistegian

Ikasle batzuek ekasi-n jarritakoa fotopistegian jartzeko eskatu didatenez orain arte plataforma horretan jarri izan ditudan apunte guztiak fotokopistegian dauzkazue.
etiketak:
apunteak
Tagzania: tokiak etiketatzeko tresna
Klaseko ikasle batek bere bitakoran kokagune baten erreferentzia zehatza jarriko du. Leku erreferentziak modu askotan egin daitezke sarean baina badugu horretarako tresna informatiko aproposa. Tagzania-z ari gara. Codesyntax euskal enpresak sortutako proiektu honen bidez sarean partekatzeko lekuen etiketak oso errez egiten dira. Erregistratzen bazara, lekuak gehitu ahal izango dituzu, zure gustuko tokiak edo mapak gordetzeko. Puntu bat gehitzen duzunean, etiketak (gako-hitzak) jartzeko aukera duzu. Horrela, Tagzania ez da bakarrik zure mapen bilgunea: lurralde partekatuak ere sortzen dira etengabe tresna honen bidez.
etiketak:
euskara
,
software
,
software aske
,
trikimailua
,
web 2.0
2007-11-06
Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea gure artean

Euskal Herriko hiri batzuetan aste honen zehar zenbait ekitaldi emango dira “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astea” dela eta. Ekitaldi harrera Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileak eman zuen Arabako Miñaoko teknologia zentruan. Hitzaldi horren berrietaz bi ideia azpimarraturik ikusi ditugu sare-egunkarietan: Wikipediaren arrakastaren funtsa pertsonez fidatzea” dela Jimmy Wales sortzaileak (Berrian), eta “Informazioa kontrolatzea gero eta zailagoa da” (Gara). Badago zer pentsa!
2007-11-05
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)