2005-11-23

Bazterketa soziala

Askatasuna, elkarkidetza, berdintasuna... eta antzeko balioak goraipatzen dituen gizarte honek baditu bere alde ilunak: pobrezia eta bazterketa soziala. Teknologia berriak egoera horiei aurre egiteko aukerak ematen dituzten neurrian, askorentzat teknologia berrien sarbide basatiak bazterketa soziala aregaotuko du. Hauen ustez, indarrean dagoen eredu ekonomikoak malgutasun handia eskatzen dio gizabanakoari etengabe ari den gizarte eskabideetara egoki moldatu nahi bada. Oinarrizko prestakuntza teknologikoa ez duen gizabanakoak -zein gutxiengo taldeak- arazo handiak izan ditzeke gizartean parte hartzeko besteen maila berberean. Hezitzaileen eskuetan gelditzen da, horregatik, tresna horien irakaspenari esker lor daitekeena: parametro ekonomikoetarako egokitzeko tresna soila izatea, ala berdintasun sozialerako tresna bihurtzea. Ikuspuntu honetatik begiratu oso interesgarria iruditu zait Francisca Munuera Giner-ek PIXEL-BITeko 2005eko uztailako 26. zenbakiko NUEVAS TECNOLOGÍAS Y EXCLUSIÓN: HAY VIDA MÁS ALLA DE INTERNET izeneko artikuluan egiten duen gogoeta.

60 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, teknologia berriak analfabetatuak edo ia analfabetatuak diren pertsonei beraien analfabetakuntza areagotzea lagunduko die; gizartean bazter batean geratuz eta gizarteratzeko zailtasunak izanez. Gizarteratzeko zailtasunak, izan ere, analfabetatu mailarik ez duenarentzat ere izan daiteke. Hau da, lanetarako, adibidez, gero eta gehiago eskatzen baita ordenagailu baten erabilera hain zuzen ere. Eta hortaz, hitz egingo genuke pertsona heldu bati buruz ziur aski.
Are gehiago, hainbat alde txar atera genitzake komunikabideak erakusten dutenagatik; baina hori beste kontu bat da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehendik ere gizarte aurreratu honetan dauden desberdintasunak (maila ekonomikoa,kultura gutxituak,...) gutxi balira, orain badira "Teknologia Berriak" izenean sortuko diren beste hainbat ere; izan ere pertsona asko dira arlo honetan alfabetatu gabeak eta bestalde asko ere, alfabetatzeko aukerarik ez dutenak ere eta ondorioz ados nago testuak aipatzen duen bazterketa sozialarekin, arlo hau dela eta, nahiz eta egoera honek gizarteko arlo guztietan eragin.
Horregatik, uste dut irakaskuntzak zeregin garrantzitsu bat duela Teknologia Berrien alfabetatze lanetan, orainarte egin ez duena, orain egiteko, inoiz baino garrantzitsuagoak direnean Teknologia hauek. Izan ere gizartearen beharrei erantzun bat eman behar zaie, ahal den neurrian desberdintasun sozial txikienak pairatzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ferres, Joan -en ekarpen kritikoak interesgarri bezain beldurgarri egiten zaizkit.Berak diozku:Herri industrializatuetan, pertsona helduei denbora gehien hartzen dien ekintza telebista da, lanaren eta loaren ostean.ikasleei dagokionez, berriz,bigarrena,loaren ostean.
Hau entzun eta azala ohio narrutan jartzen zait, esan daiteke, telebistatik proiektatutako bizitza sinistera heldu garela.Orain etxeko egoera zail edo zoriontsu baten berri baino azkarrago dakigu gran hermanoko edozeinen goraberez, ez dut ezer ulertzen pertsonok berotasun, maitasun unea bilatzen dugunean zer egingo dugu telebista besarkatu?
Zeren bere aisia soilik teknologia berriaz konpartitzen duenak giza isolapen erreal batera iristen da eta horren ordain latzak jada agerian geratzen hasiak dira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

jhfghdcgh

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

hjgjgh

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriek eragin izugarria zabalduko dute oraindik ere informazio gizarte hontan. Kontua da onerako edo txarrerako? Hasteko, eta mundu mailako ikuspegi batean kokatzen saiatuz, populazioaren ehuneko ikaragarria alfabetatu gabea da eta horreri teknologia berrietan alfabetatu gabekoak gehitu behar zaizkio ondorengo irakurketa egiteko.Esan nahi dudana da alfabetakuntza garatu ez den herrialdeetan, (oinarrizko gauzetaz ari naiz)horretarako baliabideak jarri ez direnean zail ikusten dudala maila berdintasun edo alfabnetatu bat lortzea eta hurbilago ikusten dut bazterketa sozial basatia. Izan ere, teknologia berrien ikaskuntzarako baliabide ekonomikoak beharrezkoak dira horregatik, edo baliadide guztiak guztientzat egotea bermatzen da edo talde alfabetatu gabeak gero eta baztertuagoak bihurtuko dira.
Bestalde oinarrizko prestakuntza teknologikoa ez duten gizabanakoen formakuntza oinarrizko irakaskuntzan txertatua egon behar dela ikusten dut maila bateko berdintasun soziala bermatzeko.
Baina nire duda aurrekora itzultzen, beste bat da: zer gertatukoa Hegoan orindik oinarrizko hezkuntza bermatua ez duten talde marginatuekin?
Saiatu naiz hausnarketa egiten baina hala ere gai honen inguruan zalantza asko ditut...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizi garen garai honetan, ezinbestekoa da "teknologia beriak" deituriko gai hau hezkuntza kurrikulunean sartzea. Modu honetan, gizartearen gai garrantzitsu batean berdintasuna lortu eta gaur egungo alfabetakuntza prozesuan pertsona gehiago txertatzeko ahalmena izango genuke.
Orain arte jorratu ez den gai baten aurrean gaude eta honen ondorioak jasotzen ari gara. Adibidez, unibertsitatean ikus dezakegun arazo bat da: Lanak egin ahal izateko ordenagailuen beharra daukagu eta haien erabilera ez jakitekotan, argi daramazu.
Egoera hau, eta honelako beste kasu direla eta; hezkuntzak "teknologia berrien" alorrean zeregin handia daukala uste dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizarte hezitzaile moduan, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak eskaintzen dizkiguten aukerak eta baliabideak, orain arte nirentzat erabat ezezagunak ziren. Baina,orain honen inguruan hausnartu ondoren, uste dut, geure lana bide desberdinetatik zabaltzea ahalbidetzen digutela. Era berean, profesional bezala berdintasunean eta balio moraletan ionarritzen den benetako gizartea lortzea baita nire helmuga.Artikuluan aipatzen diren egoerekin bukatu ahal izateko!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gero eta indartsuagoa den metodo bat agertzen ari zaigu gure bizitzako hainbat esparrutan, teknologia berria izenekoa. Gutariko azkorentzat arrotza dena.
Urteetan zehar gure kabuz ikasi behar izan dugu teknologia hauek erabiltzen. Horregatik teknologia berri hauei aurre egiteko ezinbestekoa iruditzen zait kurrikulumean gai hau lantzea etorkizunean beharrezkoa izango dugulako, bai eskoletarako, bai lanerako...
Teknologia berriak bizitza hobetzeko eta errazteko sortu dituzte baina hau egia ahal da?
Jende asko dago tramankulu hauek erabiltzen ez dakiena,orduan erraztu edo saihestu egiten gaituzte? Bazterketa soziala besterik ez dakarte, analfabeto sentiarazten gaituztelako.Horregatik ere ezinbestekoa iruditzen zait gai hau asko landu behar dela gizarteratze on bat lortzeko, denok alfabetatuak izan gaitezen eta bazterketa soziala gutxiagotuz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gero eta GKE gehiagok haien erabiltzaileei teknologia berriak erakusten diete; eskolan, berriz, gero eta gaztetxoago hasten dira gauza hauek ikasten. Hauxe guztia egiten da Ipar hemisferioan desberdintasunik ez egoteko. Baina... zer gertatzen da hego hemisferioan? Guztiz kontrakoa, gero eta ezberdintasun gehiago eta bazterketa gehiago ematen da teknologia berriak erabiltzen dituztenen eta erabiltzen ez dituztenen artean. Kasu askotan, hezitzaileok ezin dugu ezertxo ere egin, haien arazoa argi elektrikorik ez izatea da eta.
Beraz, zertarako balio dute teknologia berriak? Egia da mundu guztiari behar duen askatasuna eta berdintasuna ematen diotela?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, teknologia berriek desberdintasuna eta bazterketa soziala eragiten dute edo hobeto esanda areagotzen dute. Guztiok dakigun moduan desberdintasuna eta bazterketa soziala betidanik existitu den fenomeno bat izan da.
Tamalez ematen diren berrikuntza gehienekin egoera hau ez da onerako aldatzen edo egia esanda aldatzen da gehiengo batentzako baina sistematik at dagoen jendearentzat egoera larritzen da. Teknologia berriaK ekar ditzakeen ondorioak oso larriak izan ahal dira eta guk hezitzaile moduan guzti hau ekiditu beharko dugu.Sistemak imposatzen gaituen berrikuntza hauen kontra egin beharko dugu eta nire ustez hau izan daiteke hezitzaile moduan izango dugun atazarik zailena eta gogorrena baina aldi berean hunkigarriena. Gauzak horrela jarraituz gero pertsona programatuak izango gara roboten moduan eta ez gara izango pertsona askeak eta zoriontsuak.Hau da lortu nahi duguna berrikuntza hauekin? Ni teknologia berriek gorrotatzen ditut baina batzutan hauek erabiltzera behartzen naute eta oso gaizki eramaten dut. Espero dut ni erratuta egotea eta berrikuntza hauen ondorioak positiboak izatea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain arte "Teknologia Berriak" zer ziren ez nuen bat ere argi, eta ni bezala zeuden pertsona ugari aurkitu ditut. Eta nire galdera da: Teknologia Berriak alfabetatze prozesu bat garatzen du, edo Teknologia Berriek baztertu egiten gaituzte?
Agian ez digute teknologia berri horiekin "saritu" soilik behar, baizik eta horri buruz informazio gehiago eman, denon esku egon daitekeena egoera horiekin bukatu ahal izateko.

VERONICA MENDEZ.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun gero eta berrikuntza gehiago daude, batez ere ordenagailuen munduan.
Ezinbestekoa bihurtu da interneten erabilera. Baina arazoa da, internet erabiltzeko eta teknologi berriak ikasi ahal izateko, baliabide sozioekonomiko egonkorrak behar direla.
Zoritxarrez hau ez dago pertsona guztien esku, horregaitik, guk gizarte hezitzaile bezala sistema honen kontra borrokatu behar dugu. Francisca Munuera-ren artikulua irakurri baino lehen, teknologi berriak positiboki ikusten nituen, pertsonen alfabetakuntza prozesua garatzen zutela pentsatzen nuen, baina orain nire iritzia guztiz aldatu da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

gaur egunean teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira, bestela eskoletan ikustea baino ez dago; haurrak txikitatik hasten dira programak ikasten eta ondo dator gaur egunean teknologia berriak erabiltzen ez badakizu tontotzat hartzen bait zaituzte eta.Baina nire ustez honek ondorio larri batzuk ditu hain zuzen ere bazterketa soziala.Horretaz gain gizabanakoen arteko desberdintasunak handitu egin dira eta benetan nik ez dut jendea baloratu nahi teknologia berriak erabiltzen jakitearren baizik eta pertsona moduan baloratu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak hitza entzutean, garapena terminoa etortzen zait burura, baina noren garapena? Gutxi batzuena. Teknologia berriak gizarte mota bateri zuzenduta daude, hau ez zen horrela izan behar, denok izan beharko genuke eskubidea horiek ibiltzeko eta haietatik ikasteko.
Teknologia berriekin bazterketa soziala areagotu egiten da, lehen pobre zirenak, orain pobreago baitira eta ez badiegu aldatzeko aukerarik ematen berdin jarraituko dute. Hala ere, egoera hau ez da aldatuko gure sistema ekonomiko honek abian jarraitzen badu. Gizarte hezitzaileok ezin dugu mundua aldatu, baina saiatu gaitezke gauza txikietatik hasita. Beraz, teknologia berriak gutxi batzuei baino mundu guztiari zuzenduta izan dadila lortu behar dugu, guztion garapena zihurtatuz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, argi dago, mundu teknologiko/digital honek, gure herrialdetan argi ikus daitekeen moduan, arrisku ugari ekar ditzakeela halanola; bazterketa soziala, bideojokoek azken aldi honetan umeengan edukitzen ari diren ondorio negatiboak etab... Aldi berean, hezkuntzarako aukera ugari dakartzala uste dut, batez ere makinarekin elkarrekintzarako aukeretan.Adibidez, aukera izatea testu tradizionaletatik baino arago joateko, hipertestuko eraikuntzako jolasetara igarotzeko. Honek, teknologiaren iraultza bat suposatzen du, baita honen ondorioz sortzen diren ikaskuntza prozesu era posibleen iraultza ere.
Hala ere, argi izan behar dugu beharrezkoa dela beti, bitarte/bitartekotasun pedagogiko bat izatea, ez soilik ikasketa prozesua eragiteko, baita hau errazteko ere. Kontutan izan behar dugun beste faktore bat zera da, teknologia berri hauen eskuragarritasuna. Eliteko teknologiari teknologiaren demokratizazioak jarraitzen dio. Teknologia, ezarrita dagoen zerbait bezala ulertzen da, biztanleria osoari luzatu behar zaiona, kultura, erosotasun, modernotasun maila handiagotzeko helburuarekin.
Hau, izugarrizko kontraesana dela uste dut, sistema, kontraesan hauetan mugitzen delako, biztanleria osoari luzatu behar zaio, baina biztanleria osoak eskuratu ditzake tresneria hau? Argi dago ezetz. Informazio gizarte honetan asko handitu daiteke gizakiaren isolamendu, marginazioa, unibertsitate, ikastaro, gizarteko erakundeek etab...(publiko zein pribatuek) ez baldin badute lortzen beraien funtzioak inguru berrira egokitzea.
Arazo ekonomikoengatik, familia askok ezin dituzte gutxienez 800 euro ordaindu ordenagailu multimedia batengatik. Honen ondorioz, marginazio edo isolamendu hau ekiditzeko asmoz, garrantzitsua iruditzen zait gobernu, diputazio edo dana dalakoak biztanleria osoari (eskola, unibertsitate, erakunde...(publiko zein pribatuei)) multimediaren eskuraketa erraztea.
Honetarako ere, beharrezkoa da aipaturiko zentru hauek denak ekipatu/hornitzea. multimedia errekurtsoen erabilpen erraztasunak hobetzea eta zentru hauetan lan egiten duten jendea irakatsi eta informatzea, tresna berri hauek praktika hezitzailean integratu /moldatu ahal izateko.
Beraz, nire ustez, ezer ez da txuri edo baltza, hau da, ezer ez da guztiz ona edo txarra, beraz, teknologia berriek dana bezala bere alde on eta txarrak dauzka, eta gizakiak egin behar duguna zera da, teknologia hauen alderdi positiboetaz baliatu, aberastu, eta alderdi negatiboak ekiditu, baztertu.


SARA ALLENDE MARKIXANA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kontutan hartu behar dugu, edo konturatu behar gara gaur egun gero eta kontraesan haundiagoak daudela gure gizarte honetan.Honen kasu argi bat teknologia berriei lotuta agertzen da, hau da, bazterketa sozialari aurre egiten ari den gizartea teknologia berriarekin oztopatzen ari da. Honekin argi utzi nahi dut teknologia berriek gizartearen banaketa ahalbidetzen duela.Ados nago teknologia berriak ate asko irekiko dituztela esaten denean eta hori ezin da eztabaidatu. Arazoa da ate horiek gente konkretu bati zabaltzen zaizkiola zeren eta gaur egun denek ezin dugu hauen erabilera eduki. Hala ere eta kontraesana badirudi ere, ados nago teknologia berrien erabileran eta uste dut adibidez hezkuntzaren arloan oso egokia eta erabilgarria izan daitekela edo dela, hala ere informazio gehiagoren eskuraketa egon beharko dela pentsatzen dut, hau da, gero eta teknoligia berriagoak daude eta gero eta informazio gutxiagoa dago hauei buruz: erabilera, programa ezberdinak...
Bukatzeko esan nahiko nuke ados nagoela teknologia berrien aurrean eta hauen erabilera, modu egoki batean, oso baliogarria dela, hala ere goian aipatutako arazoaren aurrean gogor egin behar da lan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago teknologia berriek izugarrizko erraztasunak ekartzen dituztela geure gizarterako,honen eskaera(demanda) urtez urte handituz doa eta gero eta tailer edo ikasketak ematen dira teknologien erabilera irakasteko.
Hau ikusi ta gero denok pentsa dezakegu gauze ona dela,baina ados nago bazterketa soziala ekartzen dutela esaten denean.Are gehiago,langabezia suspertzen dute,ordenagailu nahiz makina askoren bidez,eskuz egiten ziren lan askoei indarra kentzen dizkie,eta horri gehitzen badiogu lan asko galtzen direla ordenagailu edo beste teknologien erabilera eskasaren erruz....ondorio nahiko txarrak atera ditzazkegu.
Francisca Munueraren artikulua asko gustatu zait,arrazoia deko eta beharbada,hasi behar gara pentsetan teknologia berriak beste bazterketa modu bat direla eta hezitzaile bezala,aldatzen saiatu behar dugun errealitate bat dela.
JENNIFER GOMEZ

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak indarrez sartu dira gure gizartean, bat aipatzearren interneta esango nuke, nola ez, hau baita zabalduena.

Nork ez du nozbait fenomeno honi buruzko zerbait entzun? Erabiltzen ez dakienak ere, ziur entzuna duela.

Gizarte industriletik informazioaren gizartera pasatu gara, hautatzeko aukera gehiago dauzkagu eta zenbait arlo, soziala, pertsonala,... hobe daitezke informazio eta teknologiei esker.

Baina, denok al ditugu baliabide hauek erabiltzeko aukera berdinak?

Ez tamalez, pertsona batzuek, zailtasunak aurkitzen dituzte tresna hauek erabiltzeko orduan; landa eremuetakoek, orain arte, ez zituzten hiri guneetakoek zeuzkaten aukera berdinak, ezta adineko pertsonek gaztean aldean eta nola ez egoera ekonomiko baxua edo/eta bazterketa soziala pairatzen dutenek.

Teknologia berriek abantail ugari dauzkatela egia da, hezkuntza mailan adibidez, tresna hauek oso aberasgarri eta motibatzaileak izan daitezke, baina, zer gertatzen da tresna hauek eskuratzeko baliabide urriak daudenean? Zer gertatzen da ekonomikoki hauetara heltzea ezinezkoa denean? Bada, sarritan, ondorioa eskola porrota izaten da.

Baina honek bazterketa edo marjinazioa ekar al dezake? Nire aburuz erantzuna, baietz da.

Marjinazioa sistemikoa da, eskola porrotak, hau da, bazterketa kulturalak, bazterketa ekonomikoa/ekologikoa ekar dezake, honek aldi berean, bazterketa soziala, harremanetan, elkarbizitzan, lankidetzan,... eta honek bazterketa psikologikoa, osasunean, afektibotasunean, autoestimuan,... Guztiak elkarinterakzionatzen dira.

Teknologia berriak beraz, aberasgarriak izan daitezke, askatasuna, elkarkidetza, berdintasuna sustatzeko tresna egokiak izan daitezke baina baztertzaileak ere bihur daitezke. Hezkuntza, bazterketa egoeretatik irteteko tresna garrantzitsua kontsideratzen da, baina noraino ez da hezkuntza errealitate honen erantzule?

ESTI LANDABURU AGIRRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Komunikazio digitalaren mundu honetan bazterketa mota berriak sortzen ari dira, eta dagoeneko arazo ekonomikoak dituztenak ez dira baztertuak diren bakarrak. Gizarte honek exijentzia berriak eskatzen dizkio gizabanakoari, eta jende askok ez dauka teknologia berriei aurre egiteko formakuntza nahikorik. Teknologia berrien presentzia lan merkatuan jende askorentzako oztopo bihurtzen ari da, eta ondorioz hainbat pertsona langabezian aurkitzen da. Politika globalizatu honen eraginez, orain arte baztertuak zirenei lana aurkitzeko arazoak korapilatzen ari zaizkie. Lehen, baldintza latzetan bizi zirenak baziren arazo gehien zeukatenak gizartean integratzeko, orain hauen integrazioa lortzea ia ezinezkoa bihurtzen da. Orain, esan genezake bazterketa bi maila ezberdin dagoela, bata bestea baino gogorragoa dena. Beraz, formakuntza digitalik ez duenak, baina klase ertainekoa dena, formakuntza digitala lortzeko aukera gehiago izango ditu bigarren mailako baztertuak baino. Batak barrera bat apurtu beharra badauka, besteak bi barrera gainditu beharko ditu; beraz, bigarrenak gizarteratzeko zailtasun askoz gehiago izango ditu, lehenengo mailako baztertuak baino.

Egia da, teknologia berriek balioen aldaketa ekarri dutela, eta konpetibitatea eta desberdintasun sozialak areagotu dituztela. Baina, nire ustez arazoa politikoa da. Politika neoliberal eta globalizatu honek ematen diete teknologia berriei definizioa, baina beraien interesen arabera, noski. Eta mezu hau gizarte guztiari helarazten zaio. Horrekin da apurtu behar dena. Tresna digital hauek egoten beti jarraituko dute, eta ezin dezakeguna da haien aurka joan, gauza positibo asko ere eskaintzen dizkigutelako. Nire ustez, hori da gizarteari helarazi behar zaion mezua, hau da, teknologia berriek erraztasunak ematen dituztela, ezagutza handitzen dutela, informazioa eskaini, hausnarketaren bidea zabaldu dezaketela,... Sistema berak nahi balu inguru desegokietan ordenagailuak eta, ezarriko lituzke, eta doako formakuntza emango lieke bertakoei, beraien ingurunea autonomikoki kudeatu ahal izan dezaten,...

Eta, sistema bera aldatzea oso zaila denez, norbanakoak hartu beharko luke erantzunkizuna teknologia berriei nolako zentzua eta erabilera ematen dien. Oso zaila delako, agintariak aldaketa bat ematea, gizartean ez bada aldaketarik ematen; eta gizartean aldaketa bat emateko, norbanakoa da hasi behar dena aldatzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo gizarte modernoan, teknologi berriak gero eta botere haundiagoa bereganatzen ari dira.
Argi dago maila ekonomiko egonkor bat duen edonorentzat, teknologiek abantaila hagitz ekarriko dizkiotela, bizitzako hainbat aspektuetarako oso baliagarriak baitira.
Baina zein iritzi izango du langabezian murgilduta dagoen pertsona batek adibidez?
Ez dut uste horrentzat abantailak ekarriko dituztenik.
Egia da teknologi berriak garapenerako tresna indartsuak direla baina esan beharra dago ere, modu batera edo bestera, bazterketa soziala eragiten dutela, kolektibo edota pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak areagotzen dituztelako.
Bukatzeko, beharrezkoa ikusten dut aipatzea, gizarte hezitzaileak izango garen neurrian, alternatiba desberdinak proposatu beharko genituzkela, bai teknologien eraginez sortutako ezberdintasun sozialak gutxitzeko eta bai, teknologi hauen erabilera egokia izateko.

Maitane Aranaga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak, bazterketa soziala areagotzen duen fenomeno bat da. Betidanik existitu den fenomenoa izanik, denbora pasa ahala, gero eta indartsuagoa da gure bizitzaren esparru batzutan.
Gaur egun, oinarrizko prestakuntza bat ez daukan pertsona bat, gizartearekiko bazterkeria suposa dezake.
Teknologia berriak, langabezia dakarrela esan genezake. Urteak pasa ahala, langabetuen tasa handituz doa. Teknologiak badu honekiko zerikusi zuzen bat. Lehen, gizakiak , eskuz manejatzen zituzten makinak... oin, ordenagailuen bidez makinak martxan jartzen dituzte ... Horrela langileei,beraien lanbideetatik kaleratuz eta lan barik utziz.
Irakaskuntzan, teknologiak ere ekarri ditu aldaketa ugari. Pixkanaka-pixkanaka influentzia handia sortzen ari da. Irakaskuntza arloan, asignatura moduan, informatika sartuz, dudak ordenagailuen bitartez konpondu, informazioa bildu teknologi berri hauen bidez etc.
Hau da, guk gizarte hezitzaile moduan, giza bazterketa honen kontra jo behar dugu. Errealitate bat dela jakinda, pixkanaka arazo honi konponbide bat ematen saiatu beharko ginateke.

Aitziber Rodriguez Cavia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da gaur egun eta etorkizunean teknologia berriak menperatzen ez dituenak, bizitzan ez ditu aukera asko izango eta jadanik diskriminatuta dauden talde minorietan: ijitoak, adineko pertsonak, atzerritarrak... hau larriago izango da. Horregatik pentsatzen dut herrietako udaletxeetatik sustatu beharko zela teknologia berrien ikasketak, ezberdintasunak handitu beharrean murrizteko.

Idoia Terra

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

azken urteotan bazterketa soziala deituriko fenomeno bat dago gure gizartean. fenomeno hau bizi kalitatearekin eta bakoitzaren egoerarekin dago erlazionatuta, adibidez, bazterketa inguru oso pobrretako jendeari ematen zaio baita ikastolan arraro xamarra den umeari. baina egia da, esandakoa justifikazio hutsa da, hau da, bazterketa edozeinei eman al zaio baita sekula espero duzun pertsonari. Honekin esan nahi dudana da ezin dela pertsona bat baztertu bere testuinguruagaitik eta gutxiago ere bere egoera sozialarengaitik justifikatzea baztertua dagoela. hori da gizarteak erakutsi diguna, pobrea zarelako zara marginatu bat eta hau geszur hutsa da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

karmele orain dela gutzi bidalitako mezua eider ajuria naizela esan nahi nizun.ahaztu egin zait

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

gaur egungo gizartea teknologiaren gizartea dela esan genezake. zer suposatzen du horrek? ba nire ustetan eta jende askoren ustetan bazterketa baterako ahalbidea esan nahi du. honekin esan nahi dut, teknologia berriarekin aurrerapausoez beste, atzera pausoak ere ematen direla. gizarte aurreratu batean ordenagailuek, makinek,... onurak ekartzen dituzte (gauza txarrak ere, langabezia, diru gastua,...), baina gizarte atzeratu batean non teknologia berria oraindik heldu ez diren, teknologiak ez du ezer esaterik. eta beraz, nire ustetan gizarte garatu baten eta hainbeste garatu ez den gizarte batean arteko desberdintasunak areagotu egiten dira. eta hori al da benetan nahi duguna? gu guztiz aurreratuta egotea beste toki batzuetan oraindik argia edota ura heldu ez den bitartean ?? pentsatzeko gauza bat dela uste dut !!!!
Naia Baliño Zamalloa
( gizarte hezkuntza 2.maila )

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berria apurka apurka gure bizitzan sartzen joan da eta guk onartu izan dugu, azkenerako gizartearen elementu garrantzitsu bat bihurtuz.
Baina onuragarria izan al da guztientzat? Bistan dago ez dela izan horrela.
Batzuentzat ordenagailuen munduak abantailak ditu: informazioa aurkitzeko erraztasunak, erosotasuna, denbora...baina beste jende batentzat, aldiz, arazo bat gehiago izan da beraien bizitzan; lanbideetan adibidez, teknologia berriak jende askoren lanpostuak kolokan jarri ditu, ez baitira gai ordenagailuak erabiltzeko, ezta ulertzeko ere.
Horregatik uste dut eskoletan, unibertsitatean... tresna honen erabilerarako prestatu behar gaituztela, gure burua gizartetik diskriminatuta ez sentitzeko eta guztion garapena ziurtatzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak eta bazterketa soziala elkarren eskutik joaten diren bi hitz dira asken denboraldian. Informaziozko garaian gaudela diote baina, nork dago prest formakuntza aldetik honekin batera garatzeko?. Honi esker termino berri bat agertu da "analfabeto teknikoa" (baliabide teknikoetaz baliatzen ez dena edo ez dakiena) eta honetan gehienak zarturik gaude izan ere oso jende gutxi gai da ordenagilu edo mugikor bati errendimendu guztia ateratzen. Hamar urte baino gutxiago dituzten umeak dira garai teknologiko honen lehenngo belaunaldia eta hemen sortzen da arazoa nono irakatziko die? izan ere nahiz eta lehenengo belahunaldia izan ez dira jaiotzen dena jakinda izaten orduan hezitzaileek haien ezaguntzak anpliatu behar dituzte eta umeekin ia batera ikasi.
Nire ustez, hau gustia sortzen du basterketa soziala jakiten eta ez dutenak jakiten artean beraz gizarte hezitzaile bezela bazterketa hauen kontran lan egin beharko dugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bazterketa soziala gero eta gehiago ematen da gure gizartean, eta hori oso gaizki iruditzen zait.Zergatik baztertu behar dugu pertsona bat?pobrea delako? edo arazoren bat duelako?Beste guztiok bezala eskubide berdina dauka zoriontsua izateko eta jendearekin erlazionatzeko.Teknologi berriek ere puntu batetan ematen dute bazterketa soziala,adibidez, jende asko dago etxean interneten sartzen dena eta orduak ematen dituena bertan,bizitza soziala alde batera utziz.Bizi dezagun bizitza eta ez dezagun inor baztertu bere egoeragatik.

MAIDER LARREA MANZARRAGA
Gizarte h. 2. maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da teknologia gure etorkizuna dela; esan dezakegu egun ere gure bizitzaren parte dela,3G mugikorra ez duena atzeraturik dago eta ordenagailua ez duena prehistorikoa dirudi.
Baina teknologia berrien berriztapenak etengabeak dira eta oso bizkor gelditzen dira atzeraturik, ea nork nahi hori bere buruarentzat?, azken finean gauza horiek guztiak kontsumismora bultzatzen gaituzte.
Herrialdeen arteko ezberdintasunak areagotzen dituzte, batez ere ekonomikoak,azken finean danak biratzen du botere ekonomikoaren inguruan.
Hau irakurrita badirudi dena dela txarra tekologia berrien inguruan baina ez da horrela,ondo erabiltzen jakin ezkero oso ondo dago. Baina momentuz gauzak ez daude hain ondo; hor daukagu gizarte hezitzaileok lan mordoa.
Maria Berasaluze

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriek gero eta indar handiagoa daukate gure gizartean. Lortu den aurrerapen honekin goi mailako gizarterentzat abantaila ugari sortu dira, hau da, ordenagailuak, mugikorrak, internet, …. Laburbilduz gure egunerokotasuna gero eta errazagoa bihurtu dela esan dezaket.

Baina ze pasatzen de ezta argia ez daukaten herrialdeekin??? Herrialde askotan oraindik analfabetoen tasa ikaragarriak dira. Beraz, irakurtzen eta idazten ez dakitenentzat ordenagailuak edota interneta mila kilometrotara ikusten dute. Nire ustetan teknologia berriek gaur egungo gizartean hainbat arrazoiengatik dagoen bazterketa soziala areagotzen dute.
Bestalde, gure gizartean teknologia berriek gero eta prestakuntza handiagoa eskatzen digute. Eta hau pertsona askorentzat ezinezkoa da. Hau da, teknologia berriak langabezia dakarrela ezan dezaket.

Beraz arazo honi konponbide bat bilatzea ezinbestekoa dela argi dago, eta gu gizarte hezitzaile moduan kontutan izan behar dugula pentsatzen dut.

marta ballesteros garcia
g.h. 2.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun bizi garen gizartean, teknologiak berebiziko garrantzia dauka.Internet erabiltzen ez dakiena analfabeto funtzional bat da eta ordenadorea erabiltzen ez badakizu akabo!!!Iada denek daukagu mugikorren bat eta gainera punta-puntakoa. Gizarte honen arazoa ez dira teknologia berriak izan ere, hauek aurrerakada handiak dira. Baizik eta, gizarte honen partaideok teknologia huen gainean daukan joekaera kontsumista, nahiz eta, erabiltzen ez jakin erosi egiten baititugu.

Argi dago bazterketa badagoela baina nik bi motatako bazterketak daudela esango nuke: alde batetik teknologia hauek eros ezin ditzazketen pertsonak; bere egoera edonolako izanik. Eta bestetik hauen erabileraren hezkuntzan. Izan ere, pertsona gutxik dakite (dakigu) teknologia berrien erabilera egoki bat egiten.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bazterketa sozialari buruzko hausnarketa asko idatzi dituzte. Berria egunakaria "Bazterketa soziala hazten ari dan" hausnarketa kritiko bat topatu dut. Berria egunakaria "Bazterketa soziala hazten ari dan" hausnarketa kritiko bat topatu dut.

Espero dut artikulua hausnarketa pertsonal bat egiteko baliogarria izatea.

ITZIAR URRUTIA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nire uztez teknologia berrietaz gosatzen hari garen bitartean beste mundu erdian goses hiltzen hari dira eta esplotasioa dago guk dena edukitzeko. hau dena gizarte materialista baten bizi garelako da eta importa zaigun bakarra ordenagailua, mobila,... dukitzea da. Baina gizarte hezitzaile bezala teknologia berri hauek haimbat gauza berri egiteko balio dute hezkuntza arloan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun teknologi berriek gero eta indar handiagoa hartzen ari dira gure gizartean ordenagailuak, mobilak... Pertsona askok edozein arrazoigaitik ez dituzte erabiltzen ikasi, errekurtso faltagaitik...eta pertsona hauek baztertu egiten dira gure gizartetik. Beraz komenigarria izango litzateke teknologia berri hauek bereganatzeko dohaineko kurtsoak edo ipintzea.
Arene Urrutia 2.Gizarte Hezkuntza

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun, gure gizarteak, teknologia berriak gero eta eragin gehiago daukate gugan, Egia da, teknologi berri hauek, oso erabilgarriak direla, probetsus erabili daiteken teknologiak dira, gure bizitzak errazagoak bihurtzen dituztelarik.
Bai, oso ondo daude teknologi berri hauek, baina kontua da, guztion eskuetara ez daudela, hau da, teknologi hauek dirua balio dute, eta gizabanako guztiak ez daukagu diru berdina, beraz, gizabanako batzuk ezin dezakegu teknologi hauek ordaindu, beraz, beste gizabanako batzuekin konparatuz, baztertuta gaudela esan genezake. Modu batera edo bestera,teknologi hauek bazterketa sozial bat eragiten dute, kolektibo edo pertsonen arteko ezberdintasun sozioekonomikoak areagotzen dituztelako.

maria Fernandez

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez teknologia berriak bazterketa soziala areagotzen du.Gizarte materialista honetan,ordenagailua (adibidez) ez dutenek hezkuntza maila baztertutak sentitu ahal dira:irakasle askok,lanak egiteko orduan ordenagailuz aurkeztea behartzen dutelako.Egoera hau,ez zait bidezkoa iruditzen,etxean ordenagailua izatea norberaren esku dagoelako eta hori gutxi ez izan arren, ordenagailu bat erostea dirua suposatzen du.Gizarte hezitzaile baten ikuspegitik,gizarte honetako pertsona bakoitzak askatasuna izan behar du,teknologia berriak edukitzeko edo erabiltzeko orduan.Bukatzeko deitu behar dut,berdintasun sozialerako tresna bihurtzea zaila dela,teknologia berriak dirua suposatzen duelako.Gizarte honetako bizi kalitatea ona izan arren,ezin zaio inori behartu.Leire Trenado

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, teknologia berriek gizartean dagoen pobrezia eta bazterketa soziala areagotzen dute. Suposatzen da gizartean ematen diren aldaketak bizi-kalitate hobeagora bideratu behar gaituztela, horretarako bait daude zientziak, bide horiek zeintzuk diren aztertzeko. Baina argi dago gizarteari ez zaiola komeni egoera hori desagertzea, ezta aldatzea ere, guzti honen atzean interes ekonomikoak daudelako, eta aldatuz gero gehien sufrituko zutenak goi-mailako klasea izango zelako.Eta noski, zeintzuk dira teknologia berriak sortu eta ekoizten dutenak?Elitean dauden goi-mailako klasekoak, eta hauei ere ez zaie komeni egoera aldatzea. Hortaz, teknologia berriak berdintasunerako edo bazterketa soziala areagotzeko pentsatuak daude?Nire ikuspuntu kritikotik, bazterketa soziala areagotzeko pentsaturik daude, eta ez hori bakarrik, gure aisialdiko denbora gehien hauen aurrean pasatzeko (gizartetik isolatzeko)eta gizarteak inposatu nahi diguten errolak hobeto barneratzeko.Guzti honegatik ematen den bazterketa sozialak, desberdintasuna dakar pertsona alfabetatu eta ez-alfabetatuen artean. Gizarte hezitzailea "izanik" eta ikuspuntu kritiko batetik begiratuz, pentsatzen dut hezkuntzan dauden hezitzaileak badutela lana alfabetakuntza prozesu horretan, baina guk, gizarte hezitzaileak beste lan mota bat dugu: teknologia berri batzuen derrigortasun eta beharra kuestionatzea. Hau da, horain gutxirarte teknologia barik bizi izan badira zergatik ez dugu guk berdina egiten (nahiz eta teknologia berri batzuk "beharrazkoak" izan gizakiari eta animaliei esfortzu handia kentzen diotelako), ze punturaino dira beharrezkoak? Nik oraidik ez daukat argi...
ARIANE ODRIOZOLA LASKURAIN

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun teknologa berriek duten indarra itzelezkoa da.Honek abantaila asko ditu baina aldi berean desabantailak ere bai nire ustetan.Alde batetik komunikazioa errazten dute,lan munduan ezinbestekoak dira...baina beste alde batetik jende askok ez du teknologia berri auek erabiltzeko beharrezko formakuntzarik eta honek lana bilatzerako orduan arazo bat suposatu dezake.
Hezkuntza munduan ere asko erabiltzen hasi dira orain dela gutxi eta arlo honeta ere arazoak egon daitezke.Familia askokoren ekonomia ez da heltzen ordenagailu bat erosteko eta familia hauetako umeak desabantai handia dute beste ikaskide askoren ondoan.Horregaitik hezitzaileek itzelezko lana egin behar dute hau aurrera eramateko.
Guzti honek bazterketa sozial haundia ekar dezake eta honekin batera eskola porrota ere bai.
Teknologia berrien mundua oso ondo iruditzen zait eta beharrezkoa gaur egungo gizarte digitalean baina kontutan izan behar dugu honek suposatzen duena jende askorentzat.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Definizio zehatzik ez daukan gizarte berri batean murgildurik gaude, honi ia gehienok informazioaren gizartea deitzen diote. Honetan teknologia berriek eragina itzela daukate eta, nola hain azkar dihoazten teknologiak gizarteko biztanle gehienak hauekiko analfabetismoan sartu dira; eta honek, bazterketa sozial bultzatu du. Nik analfabeto honen artean ikusten dut nere burua. Ikaskuntzan zakundo behar dira teknologiak; baina, teknologiak egunero berritzen dira beraz oso gauza aldakorra izan behar da.

Globalizazioarekin lortu nahi zen gizakien arteko berdinketa; baina kontrako eragina lortu da; jendeak ez du bere lekua bilatzen eta ondorioz, indentitateak areagotu dira. Jendea bere identitatea bultzatzen du eta bakoitzak bat egiten du bere taldearekin. Artikuluan irakurri dugun moduan, interneten bidez identitate hauek gehiago bultzatzen dira eta baita laguntzen du beste identitate eta talde berriak agertu dira. Honek bazterketa soziala guztiz bultzatzen du.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Garai hauetan ezinbestekoa da teknologi berriak menderatzea, nahiz eta askok oraindik konfidantza lar ez izan beraiengan.Edozein lanposturako eskatzen dizute, gaur egun, zertxobait edo gehiago, jakitea hauei buruz, baina ez dakit zenbateraino laguntzen dien gizartean baztertuta dauden sektore batzuei, egia da asko aurreratu dugula zenbait aspektutan eta horretan garrantzi haundia izan dutela teknologi berriak.
Nire hustez teknologi berriek bazterketa soziala areagotu egiten dute,pertsona askok ezin dute teknologi berriak ulertu ez eta haietara heldu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago gaur egun izugarri garrantzitsuak direla teknologi berriak, baina ezin dugu ahaztu pertsona guztiak ezin dutela haietara heldu, bai analfabetakuntzagatik, bai arazo ekonomikoengatik. Gauza da teknologi barriak eta bazterketa soziala nolabait lotuta daudela, ze nola aurreratuko dute pertsonak,gaur egun, teknologia berrie buruz ezertxo ere jakin gabe? Gustukoa izan edo ez argi dago mundu profesionalean eta beste arlo askotan oso lagungarri zaizkigula teknologi hauek.Interesgarria izango litzateke bai hirugarren adinekoei, bai arazo ekonomikoak dituztenei zein atzerritarrei kurtsillo batzuk ematea teknologi berriei buruz. IDOIA GARTEIZ . GIZARTE HEZKUNTZA 2. MAILA.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizi garen gizarte neoliberalista honetan elkarkidetza aurrera eramatea ez da erraza, are gehiego, diruak egiten dituen desberdintasun ekonomikoekin. Teknologia berriak ondo erabiliz emaitz egokiak eta erabilgarriak eman ditzake. Azken finean, mundura zabaltzeko tresna ezinbestekoa delako. Gaur egun, gizarte honetan pertsona desberdinen arteko desberdintasunak areagotzen ditu, marginazioa bultzatuz. Ianire Narbaiza

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Era batean teknologia berriak bazterketa bultzatzen duela esan dezakegu, gustioen esku ez dagoen zerbai delako eta edozein lan egiteko jakintza konkretu batzuk eskatzen direlako. Horrexegaitik oraindik asko aurreratu beharra dago gai honetan azkenean denon esku egoteko.

Leire Gonzalez Tato

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire iritziz teknologia berriak bazterketa soziala areagotuko du ez bait daude guztien esku. Pobrezia egoeran dauden pertsonek edota analfabetoak direnak ez bait dakite teknologia berriak erabiltzen(ziuraski). Gaur egungo kontsumismo egoera honetan teknologiak ez daude guztien esku, bada nire ustetan ez da arazoa horrela konponduko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

teknologia berriei buruz hitzegiten hasten garen momentuan, mundu guztia daki zeri buruz ari garen hitzegiten, izan ere, gizarte aurreratu batean bizi ohi gara.

Baina, joan gaitezen gure gizartea bezain aurreratua ez dagoen beste herrialde batera eta galdetu esaterako zer den interneta. Ez dakite, ez dute ezagutuko, bazterketa izango ote da?

Teknologia berriak garatzen dituzten pertsonek, gobernuek... baztertu egiten dituzte mundu horiek, ekonomikoki ez zaielako pena merezi, azken finean, munduak diruaren inguruan mugitzen baita.

Ikusi ahal izan dugunez, orain dela gutxi EHU unibertsitatetik hainbat ikasle abiatu dira Nikaraguara, bazterketa soziala jasaten duen herrialdera, eta bertan Kuban egitaratu eta aurrera eraman den Alfabetakuntza programa bat aurrera eramango dute bertoko biztanleekin. Interesgarria izango da bueltatzean ikustea ia zelako teknologia berriak erabili dituzten han (erabili izan badituzte) eta ia zelan hartu duten ikasketa berri hau Nikaraguako pertsonek.

Egia esan, ez dut uste inolako teknologia berririk erabiliko dutenik, normalean baztertu egiten direlako hainbat lurraldetan, baina benetan poztuko nintzateke erabiltzen badituzte. zergatik gu bai eta beste batzuek ez?

ANE GONZALEZ BALLARIN

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zait, loturan dagoen testua: "Nuevas tecnologias y exclusion: hay vida mas alla de internet".

Askatasuna, elkarbizitza, tolerantzia eta berdintasuna aldarrikatzen duen gizarte baten barruan, bazterketa sozial eredu berriak agertu direla aipatzen da bertan.

Gaur egun indarrean dagoen eredu ekonomikoak, ematen diren aldaketa azkarretara moldatzeko, itzelezko malgutasuna izatera behartzen gaitu. Eta beraien ezaugarriegatik bazterketa egoeran dauden talde sozialak edo prestaketa nahikoa ez dutenak gizartetik kanpo geratzen dira. Erdaraz "aldea global" esaten zaion sare horretatik kanpora pertsona eta talde ugari daude. Pertsona hoiek mundutik isolaturik bizi dira eta gizarte eta kultur bizitzan ez dute parte hartzen. Ongizate gizartearen alde negatiboa dira.

Teknologia gure bizitzetan apurka apurka sartu eta erdigune bihurtu da. Gure portaeran eta pentsatzeko moduan eragiten du. Baina saltzen dizkiguten balore hoiek sarritan (gehiegitan) interes politiko, erlijioso eta ekonomikoekin nahasten dira. Munduaren ikuspegi orokor bat sortu da eta guk ixil-ixilik onartzen dugu, konturatu gabe dena ez dela esaten den bezalakoa. Pertsonak baloratzeko modu berri bat sortu da, Castells-ek dioen bezala "konektatuen eta deskonektauen" artean banatzen dugu mundua. Berdin dio zer egiten dugun daukagun horrekin, zerbait daukagun bitartean. Informazioaren teknologiak, gizarteratze tresna oso boteretsuak dira.

Baina ez da kontutan hartu informatzea eta komunikatzea ez dela gauza berdina. Ordenagailuaren aurrean jarri eta informazioa jasotzen dugu, nahi dugunaren inguruan eta nahi dugunean, baina ez gara komunikatzen. "Bakardade eta isolamendu egoeran dauden pertsonak, diskurtso ofizial baten baitan elkartzen dira sarean." Teknologiengan dugun fedearen ondorioz, bertako informazioa onartzen dugu.

Guk gizarte hezitzaile garen einean, jasotzen dugun informazio hori aztertzen, kontrastatzen eta hausnartzen ikasi behar dugu. Eguneroko bizitzaren aurrean eta testuinguru desberdinen aurrean kritikoak izan beharko dugu. Baliabide desberdinak ezagutu eta beraiekin esperimentatu beharko dugu. Eta batez ere kooperazio eta elkarlan sare gizarteratzaileak sortu beharko ditugu. Pertsona guztien parte hartzea bideratuko dutenak.

Aiora Azagirre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ikasgai hoen lana burutzerakoan hainbat gauza ikasi eta aztertu genituen.

Teknologia berria, egia esan oso eroso, errez eta arina den metodoa da.
Aurreratzen doan heinean gero eta hobeagoa bihurtzen dena. Baina gauza on guztiak bezala huts egiten du. Teknologia berri hauek artikuluan esaten den moduan bazterkete soziala areagotzen du. Oso erreza da. Diruak daukana teknologi berri hauek ordaintzeko aurrera egingo du gizarte aurreratuarekin baina alderantziz bada, diruak ez daukana baztertuko da beti. Pobreak baztertzen ditu eta esandezakegu zaharrak ere, era batean baztertzen dituela.

Aro modernoan, teknologi berri hauek oso zailak egiten zaizkio aiton - amanei naiz eta jarri eta gero erreza dela ikustea.

Arazo hau aurrera balazta barik doan arazoa da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak hezkuntzan sartzerakoan bazterketa soziala bultzatuko dute. Hau ez du esan nahi teknologia berriak txarrak direnik hezkuntzarako. Alderantziz, teknologia hauek guztion esku egongo baziren, etekin oso onak atera daitezkela uste dut. Baina hori oso zaila da bizi garen sistema hau ezagututa. Baita ere uste dut oso garrantzitsua dela teknologia berrien erabilpenaren kontrola, zeren eta kontrol ezak konsekuentzia latzak ere ekarri ditzake.

Julen Albizuribe

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak hezkuntzan sartzerakoan bazterketa soziala bultzatuko dute. Hau ez du esan nahi teknologia berriak txarrak direnik hezkuntzarako. Alderantziz, teknologia hauek guztion esku egongo baziren, etekin oso onak atera daitezkela uste dut. Baina hori oso zaila da bizi garen sistema hau ezagututa. Baita ere uste dut oso garrantzitsua dela teknologia berrien erabilpenaren kontrola, zeren eta kontrol ezak konsekuentzia latzak ere ekarri ditzake.

Julen Albizuribe

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak hezkuntzan sartzerakoan bazterketa soziala bultzatuko dute. Hau ez du esan nahi teknologia berriak txarrak direnik hezkuntzarako. Alderantziz, teknologia hauek guztion esku egongo baziren, etekin oso onak atera daitezkela uste dut. Baina hori oso zaila da bizi garen sistema hau ezagututa. Baita ere uste dut oso garrantzitsua dela teknologia berrien erabilpenaren kontrola, zeren eta kontrol ezak konsekuentzia latzak ere ekarri ditzake.

Julen Albizuribe

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bazterketa soziala

Teknologia berriak hezkuntzan sartzerakoan bazterketa soziala bultzatuko dute. Hau ez du esan nahi teknologia berriak txarrak direnik hezkuntzarako. Alderantziz, teknologia hauek guztion esku egongo baziren, etekin oso onak atera daitezkela uste dut. Baina hori oso zaila da bizi garen sistema hau ezagututa. Baita ere uste dut oso garrantzitsua dela teknologia berrien erabilpenaren kontrola, zeren eta kontrol ezak konsekuentzia latzak ere ekarri ditzake.

Julen Albizuribe

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta teknologia berriei esker zenbait proiektu lortu edo baztertuekin lan egiteko balioa euki, hauek bazterketa areagotuko dute batez ere, behintzat gaur egun. Guztiok ez ditugu aukera berdinak ez gure etxeetan ezta gure ikastoleetan, auzoetan... Batez ere arazo ekonomikoak dituztenak ezin izango dute teknologia berrei hautatu nahiz eta nahi. Beste aldetik kultura baztertu batzuek ez diote hainbeste garrantzirik emango gero eta gehiago atzerago geratuz. Azkenean esan nahi dudana da nahiz eta zenbait arazotan lagundu, kaltegarria baino ona iruditzen zaidala arlo honetan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hona hemen zure bulegotik bidali dudan komentarioa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago teknologi berriak garrantzitsuak direla baina bagaude munduan hauei gutxi dakigunak eta honek buruhausteak baino ez dakarkigunak.Hala ere esfortzu handi bat egin behar dugulakoan nago baztertuta ez gelditzeko. Konturatu naiz adin txikiko umeak ere laister beren gaien barruan bat teknologi berriak izango direla eta heldu guztiek jakin beharko dugu hauek kontrolatzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

fjfjyfjkfjyf

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

karmele idoia garteiz naiz edo pika, dena aldatu behar izan dut. Uste dut egin dudala komentarioa teknologiei buruz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

XX.mendean munduak inoiz ikusi duen iraultza teknologikorik handiena gauzatu zen.Iraultza horrek sakonki aldatu eta berritxuratu zuen gure gizartea.Orain XXI.mendean gaude eta aro digitalean buru-belarri murgilduta aurkitzen da gure gizartea.
Baina,aldaketa horrek onuragarria izan al da gizartearentzat? Garapen teknologikoa gauzatzen den heinean bizi-kalitatea hobetzen al da,ala munduan dauden desberdintasunetan gehiago sakontzen du?
Argi dago garapen teknologikoak onurak ekarri dituela gure gizartearentzat eta gehiago zehaztuz hezkuntzaren arloan onurak ekarri ditu.Baina hala ere nire ustez teknologia berrien eragina ez da beti onuragarria izan eta honen erabilpen desegokia egiten badugu bazterketa sozialean erortzeko arriskua izango dugu.Horretarako eta kontuan hartuz tresna oso garrantzitsua izan daitekela munduko arazoak konpontzeko eta mundu justuagoa eraikitzeko,teknologia berrien funtzioa sustraietatik aldatu behar da eta gaur egungo eredu sozioekonomiko neoliberalaren "soportea" izateari utzi behar dio.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

oskitz lekue naiz, arazoak izan ditut komentarioa bidaltzeko korreo elektroniko berria sortu behar izan dut.Komentarioa ortzadarrak izenpearekin agertuko da.Barkatu eragozpenak.

ENE erabiltzaileak esan du...

Nire ustez tekonolgia berriak ikasgelan sartzean ezinbestekoa da. Ez dot uste hauek bazterketa soziala eragiten dutenik, eskolan erabilita berdintasun sozialerako tresna bihutzen dira.

Nire ustez, ikasleentzat kaltegarririk direzan aspektu bat ez dot erez ez topatzen.

Horrezkero, nire ustez eskolan teknologia berriak izatea guztiz onuragarria da.