2005-11-18

Alfabetakuntza digitala eskolan


Azken eguneko klasean Joan Ferrés-en Televisión y educación (1994, 1995) liburutik hartutako pasarte batek eztabaida polita sortu zuen eskolaren zereginaz teknologia berrien aurrean. Pasarteak eskolari leporatzen dio haurren gizarteratze prozesuan telebistari eman zaion protagonismoa, eta, aldi berean, ikus-entzungaileun gaineko alfabetakuntzari ez zaiola aurre egin, eskolatik bertatik: “Egun, telebista da kulturak barneratzeko, pertsonak gizarteratzeko, kontzientziak eratzeko, ideologiak nahiz baloreak zabaltzeko, eta, kolonizatzeko tresna nagusia. Harriagarria da horregatik, eskolak izan duen jokaera: alde batetik, hezkuntzan zuen nagusitasuna irudizko hedabideen esku utzi duelako, eta, bestetik, ez duelako ezer egin ikusentzunezko kulturaren barneraketari eusteko. Ez die, horrela, belanauldi berriei gizartea kritikoki aztertzeko tresnarik eman” (16. or). Alfonso Gutierrez irakaslearentzat arazo honen aurrean argitu beharko duguna da alfabetakuntza digitalaren kontzeptua bera. Pere Marquès Graells irakasleak ere gai honi heldu dio eta IKT arloan ikasleek etorkizunean jakin beharrekoa 39 konpetentziatan bildu du, gai horretaz hainbat adituen ekarpenak kontuan harturik. Orain, zurea da burua, zurea hitza!

27 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nire ustez eskoletan ez garratzia handirik ematen teknologia berriei.irakasleek badakite ikasgai bakoitzean zer eman behar duten eta beraien ikasgaian ez denez honi buruzko ezer agertzen ez dute erakusten,baina ez dira konturatzen etorkizunean denok menperatu behar ditugula ordenagailuak

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da teknologia berria deritzoten komunikabide berri guzti horiek (telebista, CD-a, mp3-a, multimedia, ADSL,...)arrotzak direla erabat gutariko askorentzat. Nahiz eta bizi garen gizarte honetan gure egunerokotasunean bizi baliabide edo tresna horiekin, oraindik arrotz egiten zaizkigu askori. Etxean badugu ordenagailua, unibertsitatean, eskolan, lantegian... baina benetan irakatsi al digute bere erabilera? Niri ez behintzat. Oinarri-oinarrizko lau kontu ikasten ditugu, eta badirudi horrekin aurrera egin behar dugula. Egia da, hala ere, norberaren arakatzeak asko laguntzen duela, baina...
Egun, eskoletan indar handia daukate teknologia berriek, inoiz baino gehiago. Baina duten presentzia hori modu didaktiko, pedagogiko eta kritiko batean transmititzea ezinbestekotzat jotzen dut. Tramankulu hauek ondo erabiltzen ikasi behar dugu, gure interes eta proiektu pertsonaletarako benetako tresna izan daitezen, eta ez denborapasa soila. Erraztasunez informazioa bildu, antolatu, ikusi, entzun, transformatu... Teknologia berrien inguruan ere hezkuntza kritikoa zilegi da eta esparru horretan, beste guztietan bezala, gogor ekin eta borrokatu behar da, helburu askatzaileak bitarte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko, alfabetakuntza digitala, nire ustetan, bazterketa soziala gehihago areagotzen du. Behar diren elementuak alfabetatu digitalizatua izateko, ez daude pertsona guztien eskuetan, eta analfabeto sentitzera ailegatuko dira objetu hauek izateko aukera ez duten pertsonek.Ba nere ustetan ez! Metodo tradizionala (eskutitza) nahiz eta bere erabilera nahiko baztertua izan, ahaztu ezin den metodoa da eta gure etorkizuneko umeak horrela idazten jakin beharko dute. Zergatik diodan hau? ba hainbeste teknologiarekin, etorkizun batean, eskolek ordenagailuen bidez emango dituzte klaseak, baita lanak ordenagailuz aurkeztu etab, etab.
Horrela umeak idazteko soltura asko galduko dute.
Geldiezina den prozesua da teknologia eta nahitaez hori irakatsi beharko diegu gure ondokoei eta guk baita ikasi. Egin beharko dugu baina ez zait justua iruditzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ez dit usten ezer bidaltzen

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, teknologia beriak aukera asko ematen dizkigute, baina ondo erabiliz gero. Eskola batzuetan, Bilbon eta Tolosaldean baten bat ezagutzen dut, haien haurreri Internet-a erabiltzen irakasten diete. Niri ondo iruditzen zait, zeren eta gero, nagusiago direnean,ez dute denborapasa soila gisa erabiliko. Nire garaian ez ziguten horrelako gauzarik erakutsi eta gaur egun ikastaroetara,... joan behar zara teknologia berriak ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko.
Kontutan izan behar dugu, eskolan, orain hasi direla bideoak,... erabiltzen haien irakaslei zenbait arlo irakasteko, baina arlo hauek ondo ulertzeko haien pentsamendu kritikoa garatu beharko dute.
Beraz, eskoletan, teknologiak sartzea ez dago gaizki, baina bere erabilpen kritikoa eta zehatza eginez gero. Honetaz gain, etorkizunean, teknologia berriak menperatzen ez dituzten pertsonak analfabetoak izango dira eta bazterketa soziala jasango dute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Informazio asko ematen da teknologi berrien inguruan baina erabiltzeko orduan asko eta askok ez dugu jakiten ordenagailua erabiltzen ere. eskoletan lau gauza erakusten dizkigute eta horrekin ordenagailu bat erabiltzen badakigula ematen du. nire ustetan alfabetakuntza digitalak bazterketa sozial batera eramaten gaitu,ordenagailu bat ez izateak ez du esan anhiko pertsona hori analbabetua denik ezta? gaur egun eskolan txiki txikitatik ikasten dute ordenagailua erabiltzen, edo lau gauza erakutsita ordenagailua erabili dezaketela uste dute eta adibidez gutun bat idazteko zein pausu jarraitu behar diren ere ez dakite.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etengabeko berrikuntza teknologikoak pairatzen dituen gizarte batean bizi garela onartzea askori asko kosta egiten zaigu. Begi bistakoa da, ordea, tresna hauen erabilera egun edonon eta edonorengan aurkitu daitekeela, hortaz honen aurrean begiak istea eta gorrarena egitea errealitatea ukatzea litzateke. Duela gutxira arte nire eritzia honen inguruan ez zen batere baikorra, beti lotu izan ditudalako tresna teknologikoak (ordenagailua, interneta, bideo jokuak, telebista,...) ematen zaien erabilera desegokiarekin, kontutan izan gabe hauek ekar ditzaketen onurak.

Aldaketak nabariak eta etengabeak dira, eta hauek bizitzako txoko guztietan ematen dira, baita irakaskuntzan ere. Irakaskuntza gizarteko aldaketekin batera parekatuta joan behar dela deritzot, eskola azken batean eguneroko bizitzaren isladapen bat baino ez delako. Beraz, ez luke zentzurik izango oraindik eskolan koaderno, boligrafo eta liburuak bakarrik erabiltzea. Haurrak eskolatik kanpo interneta, bideo jokuak, telebista, ordenagailua... erabiliko ditu; eta hain zuzen ere, eskolan, tresna hauen erabilera isladatu behar da. Ikusita hedabideek gugan duten eragina nolakoa den eta igortzen duten informazioa nola barneratzen dugun, ikasleek hauen erabilpena bere osotasunean ikasi beharko luketela iruditzen zait. Bere osotasunean esaten dudanean zera esan nahi dut: tresna aparatu bezala nola erabiltzen den jakitea, eta honek igortzen duen informazioa ulertzea, hau da, hausnarketarako bideari ekitea, informazioaren edukietara joz.

Badago, ordea, honen aurrean desabantailarekin jokatzen duenik, normalean arazo ekonomikoak dituztenak izaten direnak, eta oraindik baztertuagoak gera daitezkeen beldurra ere sartzen zait. Hala ere, hori betiko kontua da, hau da, hezkuntza kontzeptua ulertzeko eta bizitzeko moduari lotuta dagoena. Etekinetan eta emaitza akademikoetan oinarritutako hezkuntza sistemarik ez balego, agian bazterketa soziala gutxiagotuko litzateke. Baina, momentuz, ez bada irakasle edota hezitzaileen lanari esker, besteok ezer gutxi egin dezakegu egoera aldatzeko. Beraz, argi dago irakasleek duten hezkuntza ulertzeko eta bizitzeko moduari egongo dela lotuta, batez ere, haurrek lortzen duten gizarteratzea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Begiradak: Alfabetakuntza digitala eskolan


Nire ustetan alfabetakuntza digitala zeregin batzuetarako egokia izan daitekeela baina beste gauza askotarako ez ordea; harreman pertsonaletarako gehien bat.
Zure lana egiten ibili garen bitartean hainbat informazio lortu dugu irakaskuntza birtualaren inguruan eta gauza askotarako oso-oso erabilgarrial dela ikusi dut; distantziatik egiten diren kurtsoak...Baina nire esperientzia pertsonalak kontutan edukiz, uste dut kurtso, karrera edo edozelango irakaskuntza maila edo gaitan garrantzitsuena harreman pertsonalak irakasten digutena da eta nire ustetan nik hortatik pila bat ikasi dudala uste dut eta garrantzi handia emanten diodan faktore bat da.
Kontutan eduki behar dira gauza asko gaur egun kurtso edo bestelako bat egiterako orduan baina bere parte positiboak ere edukiko dituela uste dut eta dena ikustea eta probatzea izango da.


IDOIA COLLADOS CAMARA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizarteak aldatzen direla guztiok dakigu baina egoera berri hauen ondorioak ezin ditugu jakin ezta imajinatu. Horregatik kontu handiz jorratu behar ditugu gai hauek. Batzuetan ondorioak positiboak dira baina gerta daiteke kontrakoa eta ondorioak negatiboak izatea. Eta orduan hemen sortzen da gakoa. Badakit nire jarrera oso baikorra izan daitekela baina ez dut sinesten gizarte berri honetan.
Informazioaren gizartean bizi gara eta teknologia berriak boterean daude eta gizarteratua sentitzeko teknologia berri hauek menperatu behar dituzu bestela jai daukazu. Nire ustez, gizarte berria desberdintasunak areagotuko ditu eta baita bazterketa sozialak ekarriko ditu ere.Egoera berri hau eman aurretik analfabetoak deitzen ziren pertsonak ez zekiten irakurtzen ezta idazten eta nire zalantza zera da: Etorkizunean nortzuk izango ote dira analfabetoak? Nik uste dut, analfabeto moduan hartuko zaiela teknologia berriak kontrolatuko ez dituztenei eta tamalez ni hauen barnean kokatuko nintzateke.
Amaitzeko , gustatuko litzaidake esatea alfabetakuntza digitala oso ondo ikusten dudala eta azkar aplikatu ostean abantail asko ekarri ditzakela. Horregatik, eskolak ez daukate denbora galtzerik eta martzan jarri behar dira honako programak eskeiniz.Gizartea aldatzen den heinean ere eskola aldatu behar da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizartea aldatzen ari dela argi dago. Aldaketa honen erru gehiena teknologia berriek dute. Gai hauek kontu handiz erabili behar ditugu bestela ondorioak latzak izango dira. Alfabetakuntza digitala eskoletan irakastea oso ideia ona iruditzen zait, teknologia berriek hainbat abantaila dituztelako,adibidez, ordenagailua eta internet ondo erabiltzen ikasten dugu. Baina bere desabantaila nagusiena zera da, bazterketa soziala bultzatzen dutela. Horregatik jende guztiak eskubide berdinak izan ditzan eskolan jorratu beharreko gai bat dela uste dut. Honela denok jakingo dugu teknologiak berriek erabiltzen eta inor ez da bidean geldituko.
Gizartea aldatu egiten denez, hezkuntza sistema bere barnean ere aldatu egin behar da. Hezkuntza sistema bat sortu behar da , non, bazterketa sozialik ez den gertatzen eta berditasuneko hezkuntza den.
Eta nire ustez hezkuntza sistema gure tresnarik nagusiena ondo erabilten badugu, gizarte hobeago bat sortuko dugu. Horregatik ordua da eskola aldatzeko eta horrela denok eskubide berdinak izateko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizartea aldatuz doa eta hori egunero ikusten da.Aldaketa hauek teknologi berriei esker izaten dira gehienbat.Alfabetakuntza digitala eskoletan ematea ondo iruditzen zait,hainbat abantaila izaten dituztelako,ordenagailua eta batez ere internet erabiltzen irakasten dutelako eta hori oso baliagarria izan daiteke etorkizunerako, zeren eta gero eta gehiago erabiltzen dira teknologia horiek.
Denok ikasten badugu teknologia berriak erabiltzen,denok eskubide berdinak izango ditugu eta denak izango gara berdinak.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun, guztiz beharrezkoa ikusten dut eskoletan zein etxeetan irakastea zelan erabili teknologia berriak.
Argi dago, telebistak zein internetek, kriston eragina dutela gizartean eta horren arabera gauza asko aldatzen ari direla. Hau dela eta, premiazkoa da eskolaren papera erabileraren inguruan.
Umeek, ikasi behar dituzte teknologia berri hauek ondo erabiltzen bestela oso arriskutsuak bihurtu ahal direlako. Honen inguruan, textuan ikusi dezakegun moduan, lan handia egiten ari da. Eta baharrezkoa da lehenbailehen martxan jartzea ekimen guztiak, zeren eta gizartea egunero aldatzen doa eta daraman bidea ez da egokiena, gutxienez niretzako. Pertsonak, gero eta berekoiak gara eta telebistak eragin haundia dauka horrengan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia berriak erabilpen onak dituztela argi dago,baina pertsonalki,gero eta alde txar gehiago dituztela pentsatzen dut.Bazterketa sozialetik aparte,goian irakurri dudan komentario bategaz guztiz ados nago.Gaur egungo umeak oso sartuta dauz teknologietan,bai ordenagailuekin,bideojokuetan,mugikorrak(hainbat aldiz ikusi dugula nola idazkeran eragiten duten)etab..eta aintzinako metodoak galtzen ari dira.AINTZINAKO....
Ez dira eskutitzak idazten,ez da irakurtzen,puntu batera iritsi gara non txakurrak ere teknologikoak direla...eta hau aurrera jotzen badu.."inutil" hutsak bihurtuko gara..beno,geu,gaur egungo umeak eta etorkizuneko beaunaldiak guztiz dependienteak bihurtuko gara.
Orduan Teknologia berriak eskoletan bai...baina modu neurtuan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beste garai batean haurren sozializazioa eskola zen, bera zen protagonista. Baloreak eta ideak transmititzen zituena. Horain telebista da lan hori egiten duena eta etorkizunean teknologia berriek egingo dute, horregatik oso garrantzitsua da eskoletan pertsonen alfabetatzea teknologia digitalean burutzea baina beti neurri batzuekin.

Idoia Terra

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizartea aldaketak jasotzen ari da eta hori teknologi berriei esker gertatzen ari da.Niri oso ondo iruditzen zait alfabetakuntza digitala eskoletan ematea,zeren eta hainbat abantaila ditu baina batzuetan bazterketa soziala ere bultzatu dezake.Alfabetakuntza digitala beharrezkoa da zeren eta internet erabiltzen irakasten digu eta hori nire ustez etorkizunerako oso baliagarria eta agian derrigorra izan daiteke.
Orduan, denak ikasten badugu teknologi berriak erabiltzen,denak eskubide berdinak edukiko genituzke.

MAIDER LARREA MANZARRAGA
Gizarte h. 2. maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Alfabetakuntza digitala hitza entzuten dugunean ordenagailua, internet, etortzen zaigu burura. Baina Alfonso Gutierrezek bere lanean dioen bezala alfabetakuntza digitala ez da bakarrik teknologia berriak ibiltzen jakitea, gaur egungo komunikabideak aztertzen jakitea eta pentsamendu kritikoa izatea da. Hori erakustea oso zaila dela iruditzen zait lehenik eta behin hezkuntza sistema osoa aldatu behar baita, hori egin ondoren irakasleek berain pentsatzeko eta egiteko modua aldatu beharko lukete eta azkenik ikasleek ere beraien pentsatzeko modua aldatu behar dute. Metodo hau aurrera eramatea zaila dela iruditzen zait eta hau horrela izan dadin denok lan egin behar dugu.
Teknologia berriak adibidez telebista, hezitzeko tresna ona da, baina gaizki erabiltzen dugu. Ordu asko pasatzen ditugu tresna honen aurrean, baina ez gara konturatzen zer gauden ikusten eta zenbat gauza tragatzen ditugun. Komunikabideak nahi dutena botatzen dute eta gu inuzentearen pare dena ikusten dugu. Telebista milioika pertsonek ikusten dute eta onerako erabili beharrean bakoitzak bere ideiak zabaltzeko ibiltzen da.
Beraz, esan behar dut alde batetik, alfabetizazio digitalaren ideia oso interesgarria iruditu zaidala eta beste aldetik, teknologia berriak adibidez telebista hezitzeko tresna ona litzatekeela nahiz eta gaur egun horrela ez ibili.

Amaia Odriozola

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Telebistak gizartearengan, hau da, gugan daukan eragina beldurgarria da eta honen aurrean harrigarriena da ez dakigula bertan emandako informazioa erabiltzen ez baitigute erakutsi ezta hauen erabilera egoki bat egiten. Eta hau beharrezko dela uste dut, bai telebistaren erabileraren gaineko heziketa baita beste teknologia berrien gaineko heziketa.

Hau eskoletan eman beharreko ikasgaia dela iruditzen, eta hortarako curriculum-a moldatu beharko da. Era berean eskolan ez gaudenontzat teknologi berrien gaineko ikastaroak prestatu beharko lituzkete.

Informazioaren gizartean egonik idei ona iruditzen zait alfabetizazio digitala.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire uztetan eta gehiengoenean, uzte dut telebiztak izugarrizko eragina duela gugan, bai nortasunean, jarreran, edo jansteko eran. Hau zergaitik? telebista gure inguruko tresna indartsu bilakatu delako eta azkenean gure inguruak gu egiten gaitu eta telebista horretan eragin oso handia du. Ondorioz telebistaren erabilera kontrolatua izan behar da bai etxean edo klasean, tresna honek hezkuntza arloan eragin egokia izateko. Denok kontrolatu behar dugu

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eskoletan komenigarria izango litzateke teknologia berriak erakustea, azken finean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira gure bizitzetan.Internet, telebista...gugan eragin handia dauka eta komenigarria izango litzateke hauek modu egoki batean erabiltzen ikastea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo gizartean telebista jokaera oso garrantzitsua jokatzen du. Telebista gizartean asko eragin oso nabarmena dauka, gure pentsaera zein izan behar den edota norberaren nortasunaren erainkuntzan parte hartzen duten miloika programa sortzen dira, gizartearengan nolabaiteko kontrola izateko nahiarekin. Hauek dira Manuel Castellen esanetan informazioa hautatu eta sailkaketan parte hartzen dutenak.
Hala ere esan eta aitortu beharra dago kultura zabaltzeko, kontzientziak eratzeko zein informazioa jasotzeko tresna nagusiena dela telebista. Hala ere zer erakusten ari diren guztiz kontziente izan behar gara.

Xabier Campo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

zer esan, bada, alfabetakuntza digitalari buruz?? egia esan, gai berri eta nahiko konplexu bat da niretzako; orain dela gutxi irakaskuntza birtualari buruzko lan bat egin genuen, eta ufa!! irakaskuntza prozesu bat jarraitzeko beste bide bat da hau, eta honi buruzko kritika ona dudan arren, arriskutsua ere badela uste dut. interneti esker, gauza berri eta interesgarri asko ikasi genezake, baina baita gauza asko galdu ere, esaterako, harreman pertsonalek erakusten diguten oro. Nire aburuz hauek oso garrantzitsuak dira norbanakoaren ezagutza handitzen joateko, eta alfabetakuntza digitalarekin hau galdu egingo litzateke...
irakasuntza tradizionaletik irakaskuntza birtualera...ez ahal ditugu pausu lar handiak eman, oraindik aldatu gabea dugun sistema honentzat???

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Irakasleak prestatzen dituen klaseak praktikoagoak izan beharko zirela uste dut,ikasleak arreta mantentzeko erraztasun handiagoa izateko.Honekin batera,belaunaldi berriei gizartea kritikoki aztertzeko tresnarik eman behar zaiela pentsatzen dut.Telebistak ez dute gure adimena garatzen,dena eginda ematen digutelako.Horregatik,telebista ezezik beste tresna batzuk (irratia,ordenagailua...) erabiltzea aproposa izango zela ikasleen jarrerak aktiboak bihurtzeko.Guk,ikasleok,ikuspegi kritikoa izan behar dugu, gizartea aldatzeko.Guk aldatzen ez badugu nork aldatuko du?Leire trenado

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Alfabetakuntza digitalaren bitartez, ume bat hezitu daiteke, ariketak egiten, haientzako hausnarketa egokien bidez, jolasen bidez... baina egia da, mundu osoan alfabetakuntzari buruz hitz egitean, badira estatu askoren ehunekoa analfabetoak direnak. Alfabetakuntza gaur egungo arazo larri bat da, izan ere, badira adibidez estatuan portzentai handi bat ez dakitenak ez irakurtzen ez idazten (eta portzentai horretatik, %69a emakumeak dira).
Honi buruzko hausnarketa bat irakurri nahi baduzue, nire blog-ean http://deustuizare.blogspot. Alfabetakuntzari buruzko hausnarketa bat egin nuen. Nahi duenak sartu daiteke eta horri buruzko komentario bat egin dezake, ikuspuntu desberdinak eta iritzia emanez.

ITZIAR URRUTIA (gizarte hezkunza 2)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko idatziko dut telebista eta hezkuntzaren artean sorturiko eztabaidari buruz. Telebistak gugan daukan eragina beldurgarria da, beraz hezkuntzarako oso baliagarria da. Baina arazoa da, gaur egun telebista kaka dela (barkatu espresioa), nik ez nioke telebista deituko baizik eta "telebasura". Dena den batzutan dokumentalak ipintzen dituzte eta hauek oso aberasgarriak dira gure jakituriarekiko. Zorionez, telebista ordainduan oraindik dokumental oso didaktikoak eta entretenigarriak ematen dituzte; baina egia da guztiok ez daukagula hau. Beraz, telebista gauer egun dagoen moduan ez da baliagarria hezkuntzarako, zoritxarrez haurrek etxean telebista asko ikusten dute eta ez dut ezta imaginatu egin nahi nola irtengo diren.

Alfabetakuntza digitalari dagokionez oso baliogarritzat jotzen dut hau eskoletan bultzatzea. Izan ere, errealitatea da teknologia berrien ezagupenik barik oso zaila dela lana aurkitzea; beraz hauek curriculumean sartzea ezinbestekoa da. Nik ia ez dut eman honi buruzko ezer eta gaur egun analfabeto muduan ikusten naiz gauza askotan. Amaitzeko esan, hezitzaileak lan handia egin beharko dute hau hezkuntzan sartzeko baina beharrezko gauza bihurtu da; naiz eta nik hauen alde ez egon.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur eguneko belaunaldietan telebistak daukan garrantzia erabatekoa dela ezin dugu ukatu. Gure gain ere eta nere gain pertsonalki garrantzia nabarmena izan du. Horrek jarrera pasibo bat izatera bultzatu gaitu gizartean gertatzen diren gertaeren aurrean eta erreakzioa taldeetan ematen da, hau da, indibidualki pentsatzeko eta kritikatzea ez digute irakatsi. Alfabetakuntza digitalari buruz, landu eta zabaldu beharreko hezkuntza mota bat dela uste dut. Ianire Narbaiza

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da, gaur egun eskoletan eta hezkuntza sisteman hain zuzen ere, teknologia berriak praktikan daudela. Alfabetakuntzaren barnean sortutako beste baliabide bat da.

5 urteko gelatan,adibidez ibiltzen dira ordenagailuarekin hainbat ariketa egiten. Guzti honek, haurrentzat kaltegarria izan daitekela pentsa dezake pertsona askoK, ordenagailuaren menpe bizitzera pasatu daitezkelako.

Baina gure ingurura begiratu ezkero, etoRkizuna teknologia berri hauetan dago eta erabiltzen ikasi egin behar dira. Belaunaldi batzuk nagusiak garenok, teknologia berri hauek erabili behar izan ditugu hainbat proiektu aurrera eraman ahal izateko eta gainera gUri ez digu inor erakutsi. Agian, haurrak ginetetik norbait erakutsi izan baligu, askoz errezagu erabiliko genituzke tresna hauek eta hobeto mugituko ginateke mundu honetaN.

Gainera, hezkuntza tradizionaletik at egiteko baliogarria da, ez al dute esaten auureratzen ari garela? ikusi egin beharko da.

Argi dago, haurrak zein gazteek daukagula ikasteko ahalbidea, beraz, aurrera!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ikasgai honetan ikasten ari garenez gero eta gehiago teknologia berriak erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Horregatik komenigarria izango litzateke guztiok txikitatik maneiatzen ikastea gure eskoletan bai ordenagailuak eta beren funtzionamendua eta bai telebistak gugan duen eragina.