tag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post2314589169506029349..comments2019-11-22T01:59:51.660+01:00Comments on berrikari: Bazterketa sozialaUnknownnoreply@blogger.comBlogger60125tag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-21768235273393910722010-06-01T10:32:53.322+02:002010-06-01T10:32:53.322+02:00Nire ustez tekonolgia berriak ikasgelan sartzean e...Nire ustez tekonolgia berriak ikasgelan sartzean ezinbestekoa da. Ez dot uste hauek bazterketa soziala eragiten dutenik, eskolan erabilita berdintasun sozialerako tresna bihutzen dira.

Nire ustez, ikasleentzat kaltegarririk direzan aspektu bat ez dot erez ez topatzen.

Horrezkero, nire ustez eskolan teknologia berriak izatea guztiz onuragarria da.ENEhttps://www.blogger.com/profile/05648112020386199287noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-64487055076347633572005-11-24T23:30:00.000+01:002005-11-24T23:30:00.000+01:00Nire ustez, teknologia berriak analfabetatuak edo ...Nire ustez, teknologia berriak analfabetatuak edo ia analfabetatuak diren pertsonei beraien analfabetakuntza areagotzea lagunduko die; gizartean bazter batean geratuz eta gizarteratzeko zailtasunak izanez. Gizarteratzeko zailtasunak, izan ere, analfabetatu mailarik ez duenarentzat ere izan daiteke. Hau da, lanetarako, adibidez, gero eta gehiago eskatzen baita ordenagailu baten erabilera hain zuzen ere. Eta hortaz, hitz egingo genuke pertsona heldu bati buruz ziur aski.
Are gehiago, hainbat alde txar atera genitzake komunikabideak erakusten dutenagatik; baina hori beste kontu bat da.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-15493768554141851032005-12-06T19:19:00.000+01:002005-12-06T19:19:00.000+01:00Lehendik ere gizarte aurreratu honetan dauden desb...Lehendik ere gizarte aurreratu honetan dauden desberdintasunak (maila ekonomikoa,kultura gutxituak,...) gutxi balira, orain badira "Teknologia Berriak" izenean sortuko diren beste hainbat ere; izan ere pertsona asko dira arlo honetan alfabetatu gabeak eta bestalde asko ere, alfabetatzeko aukerarik ez dutenak ere eta ondorioz ados nago testuak aipatzen duen bazterketa sozialarekin, arlo hau dela eta, nahiz eta egoera honek gizarteko arlo guztietan eragin.
Horregatik, uste dut irakaskuntzak zeregin garrantzitsu bat duela Teknologia Berrien alfabetatze lanetan, orainarte egin ez duena, orain egiteko, inoiz baino garrantzitsuagoak direnean Teknologia hauek. Izan ere gizartearen beharrei erantzun bat eman behar zaie, ahal den neurrian desberdintasun sozial txikienak pairatzeko.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-14152960251682682942005-12-11T21:12:00.000+01:002005-12-11T21:12:00.000+01:00Ferres, Joan -en ekarpen kritikoak interesgarri be...Ferres, Joan -en ekarpen kritikoak interesgarri bezain beldurgarri egiten zaizkit.Berak diozku:Herri industrializatuetan, pertsona helduei denbora gehien hartzen dien ekintza telebista da, lanaren eta loaren ostean.ikasleei dagokionez, berriz,bigarrena,loaren ostean.
Hau entzun eta azala ohio narrutan jartzen zait, esan daiteke, telebistatik proiektatutako bizitza sinistera heldu garela.Orain etxeko egoera zail edo zoriontsu baten berri baino azkarrago dakigu gran hermanoko edozeinen goraberez, ez dut ezer ulertzen pertsonok berotasun, maitasun unea bilatzen dugunean zer egingo dugu telebista besarkatu?
Zeren bere aisia soilik teknologia berriaz konpartitzen duenak giza isolapen erreal batera iristen da eta horren ordain latzak jada agerian geratzen hasiak dira.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-10571149620202849652006-01-19T16:26:00.000+01:002006-01-19T16:26:00.000+01:00jhfghdcghjhfghdcghAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-48522487556140071232006-01-19T16:28:00.000+01:002006-01-19T16:28:00.000+01:00hjgjghhjgjghAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-88569634352089860872006-01-24T13:59:00.000+01:002006-01-24T13:59:00.000+01:00Teknologia berriek eragin izugarria zabalduko dute...Teknologia berriek eragin izugarria zabalduko dute oraindik ere informazio gizarte hontan. Kontua da onerako edo txarrerako? Hasteko, eta mundu mailako ikuspegi batean kokatzen saiatuz, populazioaren ehuneko ikaragarria alfabetatu gabea da eta horreri teknologia berrietan alfabetatu gabekoak gehitu behar zaizkio ondorengo irakurketa egiteko.Esan nahi dudana da alfabetakuntza garatu ez den herrialdeetan, (oinarrizko gauzetaz ari naiz)horretarako baliabideak jarri ez direnean zail ikusten dudala maila berdintasun edo alfabnetatu bat lortzea eta hurbilago ikusten dut bazterketa sozial basatia. Izan ere, teknologia berrien ikaskuntzarako baliabide ekonomikoak beharrezkoak dira horregatik, edo baliadide guztiak guztientzat egotea bermatzen da edo talde alfabetatu gabeak gero eta baztertuagoak bihurtuko dira.
Bestalde oinarrizko prestakuntza teknologikoa ez duten gizabanakoen formakuntza oinarrizko irakaskuntzan txertatua egon behar dela ikusten dut maila bateko berdintasun soziala bermatzeko.
Baina nire duda aurrekora itzultzen, beste bat da: zer gertatukoa Hegoan orindik oinarrizko hezkuntza bermatua ez duten talde marginatuekin?
Saiatu naiz hausnarketa egiten baina hala ere gai honen inguruan zalantza asko ditut...Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-764148244633636942006-02-05T22:59:00.000+01:002006-02-05T22:59:00.000+01:00Bizi garen garai honetan, ezinbestekoa da "teknol...Bizi garen garai honetan, ezinbestekoa da "teknologia beriak" deituriko gai hau hezkuntza kurrikulunean sartzea. Modu honetan, gizartearen gai garrantzitsu batean berdintasuna lortu eta gaur egungo alfabetakuntza prozesuan pertsona gehiago txertatzeko ahalmena izango genuke.
Orain arte jorratu ez den gai baten aurrean gaude eta honen ondorioak jasotzen ari gara. Adibidez, unibertsitatean ikus dezakegun arazo bat da: Lanak egin ahal izateko ordenagailuen beharra daukagu eta haien erabilera ez jakitekotan, argi daramazu.
Egoera hau, eta honelako beste kasu direla eta; hezkuntzak "teknologia berrien" alorrean zeregin handia daukala uste dut.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-12325569004810217582006-10-01T18:28:00.000+02:002006-10-01T18:28:00.000+02:00Gizarte hezitzaile moduan, hezkuntzari aplikaturik...Gizarte hezitzaile moduan, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak eskaintzen dizkiguten aukerak eta baliabideak, orain arte nirentzat erabat ezezagunak ziren. Baina,orain honen inguruan hausnartu ondoren, uste dut, geure lana bide desberdinetatik zabaltzea ahalbidetzen digutela. Era berean, profesional bezala berdintasunean eta balio moraletan ionarritzen den benetako gizartea lortzea baita nire helmuga.Artikuluan aipatzen diren egoerekin bukatu ahal izateko!Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-300073719710355272006-10-13T00:19:00.000+02:002006-10-13T00:19:00.000+02:00Gero eta indartsuagoa den metodo bat agertzen ari ...Gero eta indartsuagoa den metodo bat agertzen ari zaigu gure bizitzako hainbat esparrutan, teknologia berria izenekoa. Gutariko azkorentzat arrotza dena.
Urteetan zehar gure kabuz ikasi behar izan dugu teknologia hauek erabiltzen. Horregatik teknologia berri hauei aurre egiteko ezinbestekoa iruditzen zait kurrikulumean gai hau lantzea etorkizunean beharrezkoa izango dugulako, bai eskoletarako, bai lanerako...
Teknologia berriak bizitza hobetzeko eta errazteko sortu dituzte baina hau egia ahal da?
Jende asko dago tramankulu hauek erabiltzen ez dakiena,orduan erraztu edo saihestu egiten gaituzte? Bazterketa soziala besterik ez dakarte, analfabeto sentiarazten gaituztelako.Horregatik ere ezinbestekoa iruditzen zait gai hau asko landu behar dela gizarteratze on bat lortzeko, denok alfabetatuak izan gaitezen eta bazterketa soziala gutxiagotuz.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-83397055235667497282006-11-04T22:17:00.000+01:002006-11-04T22:17:00.000+01:00Gero eta GKE gehiagok haien erabiltzaileei teknolo...Gero eta GKE gehiagok haien erabiltzaileei teknologia berriak erakusten diete; eskolan, berriz, gero eta gaztetxoago hasten dira gauza hauek ikasten. Hauxe guztia egiten da Ipar hemisferioan desberdintasunik ez egoteko. Baina... zer gertatzen da hego hemisferioan? Guztiz kontrakoa, gero eta ezberdintasun gehiago eta bazterketa gehiago ematen da teknologia berriak erabiltzen dituztenen eta erabiltzen ez dituztenen artean. Kasu askotan, hezitzaileok ezin dugu ezertxo ere egin, haien arazoa argi elektrikorik ez izatea da eta.
Beraz, zertarako balio dute teknologia berriak? Egia da mundu guztiari behar duen askatasuna eta berdintasuna ematen diotela?Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-9444617831774904142006-11-05T20:01:00.000+01:002006-11-05T20:01:00.000+01:00Nire ustez, teknologia berriek desberdintasuna eta...Nire ustez, teknologia berriek desberdintasuna eta bazterketa soziala eragiten dute edo hobeto esanda areagotzen dute. Guztiok dakigun moduan desberdintasuna eta bazterketa soziala betidanik existitu den fenomeno bat izan da.
Tamalez ematen diren berrikuntza gehienekin egoera hau ez da onerako aldatzen edo egia esanda aldatzen da gehiengo batentzako baina sistematik at dagoen jendearentzat egoera larritzen da. Teknologia berriaK ekar ditzakeen ondorioak oso larriak izan ahal dira eta guk hezitzaile moduan guzti hau ekiditu beharko dugu.Sistemak imposatzen gaituen berrikuntza hauen kontra egin beharko dugu eta nire ustez hau izan daiteke hezitzaile moduan izango dugun atazarik zailena eta gogorrena baina aldi berean hunkigarriena. Gauzak horrela jarraituz gero pertsona programatuak izango gara roboten moduan eta ez gara izango pertsona askeak eta zoriontsuak.Hau da lortu nahi duguna berrikuntza hauekin? Ni teknologia berriek gorrotatzen ditut baina batzutan hauek erabiltzera behartzen naute eta oso gaizki eramaten dut. Espero dut ni erratuta egotea eta berrikuntza hauen ondorioak positiboak izatea.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-58074358412537928862006-11-14T17:16:00.000+01:002006-11-14T17:16:00.000+01:00Orain arte "Teknologia Berriak" zer ziren ez nuen ...Orain arte "Teknologia Berriak" zer ziren ez nuen bat ere argi, eta ni bezala zeuden pertsona ugari aurkitu ditut. Eta nire galdera da: Teknologia Berriak alfabetatze prozesu bat garatzen du, edo Teknologia Berriek baztertu egiten gaituzte?
Agian ez digute teknologia berri horiekin "saritu" soilik behar, baizik eta horri buruz informazio gehiago eman, denon esku egon daitekeena egoera horiekin bukatu ahal izateko.

VERONICA MENDEZ.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-57358374953430226302006-11-17T13:55:00.000+01:002006-11-17T13:55:00.000+01:00Gaur egun gero eta berrikuntza gehiago daude, bate...Gaur egun gero eta berrikuntza gehiago daude, batez ere ordenagailuen munduan.
Ezinbestekoa bihurtu da interneten erabilera. Baina arazoa da, internet erabiltzeko eta teknologi berriak ikasi ahal izateko, baliabide sozioekonomiko egonkorrak behar direla.
Zoritxarrez hau ez dago pertsona guztien esku, horregaitik, guk gizarte hezitzaile bezala sistema honen kontra borrokatu behar dugu. Francisca Munuera-ren artikulua irakurri baino lehen, teknologi berriak positiboki ikusten nituen, pertsonen alfabetakuntza prozesua garatzen zutela pentsatzen nuen, baina orain nire iritzia guztiz aldatu da.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-92221862612349178102006-11-23T17:14:00.000+01:002006-11-23T17:14:00.000+01:00gaur egunean teknologia berriak gero eta gehiago e...gaur egunean teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira, bestela eskoletan ikustea baino ez dago; haurrak txikitatik hasten dira programak ikasten eta ondo dator gaur egunean teknologia berriak erabiltzen ez badakizu tontotzat hartzen bait zaituzte eta.Baina nire ustez honek ondorio larri batzuk ditu hain zuzen ere bazterketa soziala.Horretaz gain gizabanakoen arteko desberdintasunak handitu egin dira eta benetan nik ez dut jendea baloratu nahi teknologia berriak erabiltzen jakitearren baizik eta pertsona moduan baloratu.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-7035259044357072192006-11-27T11:54:00.000+01:002006-11-27T11:54:00.000+01:00Teknologia berriak hitza entzutean, garapena termi...Teknologia berriak hitza entzutean, garapena terminoa etortzen zait burura, baina noren garapena? Gutxi batzuena. Teknologia berriak gizarte mota bateri zuzenduta daude, hau ez zen horrela izan behar, denok izan beharko genuke eskubidea horiek ibiltzeko eta haietatik ikasteko.
Teknologia berriekin bazterketa soziala areagotu egiten da, lehen pobre zirenak, orain pobreago baitira eta ez badiegu aldatzeko aukerarik ematen berdin jarraituko dute. Hala ere, egoera hau ez da aldatuko gure sistema ekonomiko honek abian jarraitzen badu. Gizarte hezitzaileok ezin dugu mundua aldatu, baina saiatu gaitezke gauza txikietatik hasita. Beraz, teknologia berriak gutxi batzuei baino mundu guztiari zuzenduta izan dadila lortu behar dugu, guztion garapena zihurtatuz.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-30604597083574572202006-11-28T10:16:00.000+01:002006-11-28T10:16:00.000+01:00Nire ustez, argi dago, mundu teknologiko/digital h...Nire ustez, argi dago, mundu teknologiko/digital honek, gure herrialdetan argi ikus daitekeen moduan, arrisku ugari ekar ditzakeela halanola; bazterketa soziala, bideojokoek azken aldi honetan umeengan edukitzen ari diren ondorio negatiboak etab... Aldi berean, hezkuntzarako aukera ugari dakartzala uste dut, batez ere makinarekin elkarrekintzarako aukeretan.Adibidez, aukera izatea testu tradizionaletatik baino arago joateko, hipertestuko eraikuntzako jolasetara igarotzeko. Honek, teknologiaren iraultza bat suposatzen du, baita honen ondorioz sortzen diren ikaskuntza prozesu era posibleen iraultza ere.
Hala ere, argi izan behar dugu beharrezkoa dela beti, bitarte/bitartekotasun pedagogiko bat izatea, ez soilik ikasketa prozesua eragiteko, baita hau errazteko ere. Kontutan izan behar dugun beste faktore bat zera da, teknologia berri hauen eskuragarritasuna. Eliteko teknologiari teknologiaren demokratizazioak jarraitzen dio. Teknologia, ezarrita dagoen zerbait bezala ulertzen da, biztanleria osoari luzatu behar zaiona, kultura, erosotasun, modernotasun maila handiagotzeko helburuarekin.
Hau, izugarrizko kontraesana dela uste dut, sistema, kontraesan hauetan mugitzen delako, biztanleria osoari luzatu behar zaio, baina biztanleria osoak eskuratu ditzake tresneria hau? Argi dago ezetz. Informazio gizarte honetan asko handitu daiteke gizakiaren isolamendu, marginazioa, unibertsitate, ikastaro, gizarteko erakundeek etab...(publiko zein pribatuek) ez baldin badute lortzen beraien funtzioak inguru berrira egokitzea.
Arazo ekonomikoengatik, familia askok ezin dituzte gutxienez 800 euro ordaindu ordenagailu multimedia batengatik. Honen ondorioz, marginazio edo isolamendu hau ekiditzeko asmoz, garrantzitsua iruditzen zait gobernu, diputazio edo dana dalakoak biztanleria osoari (eskola, unibertsitate, erakunde...(publiko zein pribatuei)) multimediaren eskuraketa erraztea.
Honetarako ere, beharrezkoa da aipaturiko zentru hauek denak ekipatu/hornitzea. multimedia errekurtsoen erabilpen erraztasunak hobetzea eta zentru hauetan lan egiten duten jendea irakatsi eta informatzea, tresna berri hauek praktika hezitzailean integratu /moldatu ahal izateko.
Beraz, nire ustez, ezer ez da txuri edo baltza, hau da, ezer ez da guztiz ona edo txarra, beraz, teknologia berriek dana bezala bere alde on eta txarrak dauzka, eta gizakiak egin behar duguna zera da, teknologia hauen alderdi positiboetaz baliatu, aberastu, eta alderdi negatiboak ekiditu, baztertu.

SARA ALLENDE MARKIXANAAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-36397687333924760822006-12-08T15:45:00.000+01:002006-12-08T15:45:00.000+01:00kontutan hartu behar dugu, edo konturatu behar gar...kontutan hartu behar dugu, edo konturatu behar gara gaur egun gero eta kontraesan haundiagoak daudela gure gizarte honetan.Honen kasu argi bat teknologia berriei lotuta agertzen da, hau da, bazterketa sozialari aurre egiten ari den gizartea teknologia berriarekin oztopatzen ari da. Honekin argi utzi nahi dut teknologia berriek gizartearen banaketa ahalbidetzen duela.Ados nago teknologia berriak ate asko irekiko dituztela esaten denean eta hori ezin da eztabaidatu. Arazoa da ate horiek gente konkretu bati zabaltzen zaizkiola zeren eta gaur egun denek ezin dugu hauen erabilera eduki. Hala ere eta kontraesana badirudi ere, ados nago teknologia berrien erabileran eta uste dut adibidez hezkuntzaren arloan oso egokia eta erabilgarria izan daitekela edo dela, hala ere informazio gehiagoren eskuraketa egon beharko dela pentsatzen dut, hau da, gero eta teknoligia berriagoak daude eta gero eta informazio gutxiagoa dago hauei buruz: erabilera, programa ezberdinak...
Bukatzeko esan nahiko nuke ados nagoela teknologia berrien aurrean eta hauen erabilera, modu egoki batean, oso baliogarria dela, hala ere goian aipatutako arazoaren aurrean gogor egin behar da lan.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-9996471904924639262006-12-13T21:23:00.000+01:002006-12-13T21:23:00.000+01:00Argi dago teknologia berriek izugarrizko erraztasu...Argi dago teknologia berriek izugarrizko erraztasunak ekartzen dituztela geure gizarterako,honen eskaera(demanda) urtez urte handituz doa eta gero eta tailer edo ikasketak ematen dira teknologien erabilera irakasteko.
Hau ikusi ta gero denok pentsa dezakegu gauze ona dela,baina ados nago bazterketa soziala ekartzen dutela esaten denean.Are gehiago,langabezia suspertzen dute,ordenagailu nahiz makina askoren bidez,eskuz egiten ziren lan askoei indarra kentzen dizkie,eta horri gehitzen badiogu lan asko galtzen direla ordenagailu edo beste teknologien erabilera eskasaren erruz....ondorio nahiko txarrak atera ditzazkegu.
Francisca Munueraren artikulua asko gustatu zait,arrazoia deko eta beharbada,hasi behar gara pentsetan teknologia berriak beste bazterketa modu bat direla eta hezitzaile bezala,aldatzen saiatu behar dugun errealitate bat dela.
JENNIFER GOMEZAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-62765145947887475892006-12-22T11:29:00.000+01:002006-12-22T11:29:00.000+01:00Teknologia berriak indarrez sartu dira gure gizart...Teknologia berriak indarrez sartu dira gure gizartean, bat aipatzearren interneta esango nuke, nola ez, hau baita zabalduena.

Nork ez du nozbait fenomeno honi buruzko zerbait entzun? Erabiltzen ez dakienak ere, ziur entzuna duela.

Gizarte industriletik informazioaren gizartera pasatu gara, hautatzeko aukera gehiago dauzkagu eta zenbait arlo, soziala, pertsonala,... hobe daitezke informazio eta teknologiei esker.

Baina, denok al ditugu baliabide hauek erabiltzeko aukera berdinak?

Ez tamalez, pertsona batzuek, zailtasunak aurkitzen dituzte tresna hauek erabiltzeko orduan; landa eremuetakoek, orain arte, ez zituzten hiri guneetakoek zeuzkaten aukera berdinak, ezta adineko pertsonek gaztean aldean eta nola ez egoera ekonomiko baxua edo/eta bazterketa soziala pairatzen dutenek.

Teknologia berriek abantail ugari dauzkatela egia da, hezkuntza mailan adibidez, tresna hauek oso aberasgarri eta motibatzaileak izan daitezke, baina, zer gertatzen da tresna hauek eskuratzeko baliabide urriak daudenean? Zer gertatzen da ekonomikoki hauetara heltzea ezinezkoa denean? Bada, sarritan, ondorioa eskola porrota izaten da.

Baina honek bazterketa edo marjinazioa ekar al dezake? Nire aburuz erantzuna, baietz da.

Marjinazioa sistemikoa da, eskola porrotak, hau da, bazterketa kulturalak, bazterketa ekonomikoa/ekologikoa ekar dezake, honek aldi berean, bazterketa soziala, harremanetan, elkarbizitzan, lankidetzan,... eta honek bazterketa psikologikoa, osasunean, afektibotasunean, autoestimuan,... Guztiak elkarinterakzionatzen dira.

Teknologia berriak beraz, aberasgarriak izan daitezke, askatasuna, elkarkidetza, berdintasuna sustatzeko tresna egokiak izan daitezke baina baztertzaileak ere bihur daitezke. Hezkuntza, bazterketa egoeretatik irteteko tresna garrantzitsua kontsideratzen da, baina noraino ez da hezkuntza errealitate honen erantzule?

ESTI LANDABURU AGIRREAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-3682167750585415362006-12-29T20:35:00.000+01:002006-12-29T20:35:00.000+01:00Komunikazio digitalaren mundu honetan bazterketa m...Komunikazio digitalaren mundu honetan bazterketa mota berriak sortzen ari dira, eta dagoeneko arazo ekonomikoak dituztenak ez dira baztertuak diren bakarrak. Gizarte honek exijentzia berriak eskatzen dizkio gizabanakoari, eta jende askok ez dauka teknologia berriei aurre egiteko formakuntza nahikorik. Teknologia berrien presentzia lan merkatuan jende askorentzako oztopo bihurtzen ari da, eta ondorioz hainbat pertsona langabezian aurkitzen da. Politika globalizatu honen eraginez, orain arte baztertuak zirenei lana aurkitzeko arazoak korapilatzen ari zaizkie. Lehen, baldintza latzetan bizi zirenak baziren arazo gehien zeukatenak gizartean integratzeko, orain hauen integrazioa lortzea ia ezinezkoa bihurtzen da. Orain, esan genezake bazterketa bi maila ezberdin dagoela, bata bestea baino gogorragoa dena. Beraz, formakuntza digitalik ez duenak, baina klase ertainekoa dena, formakuntza digitala lortzeko aukera gehiago izango ditu bigarren mailako baztertuak baino. Batak barrera bat apurtu beharra badauka, besteak bi barrera gainditu beharko ditu; beraz, bigarrenak gizarteratzeko zailtasun askoz gehiago izango ditu, lehenengo mailako baztertuak baino.

Egia da, teknologia berriek balioen aldaketa ekarri dutela, eta konpetibitatea eta desberdintasun sozialak areagotu dituztela. Baina, nire ustez arazoa politikoa da. Politika neoliberal eta globalizatu honek ematen diete teknologia berriei definizioa, baina beraien interesen arabera, noski. Eta mezu hau gizarte guztiari helarazten zaio. Horrekin da apurtu behar dena. Tresna digital hauek egoten beti jarraituko dute, eta ezin dezakeguna da haien aurka joan, gauza positibo asko ere eskaintzen dizkigutelako. Nire ustez, hori da gizarteari helarazi behar zaion mezua, hau da, teknologia berriek erraztasunak ematen dituztela, ezagutza handitzen dutela, informazioa eskaini, hausnarketaren bidea zabaldu dezaketela,... Sistema berak nahi balu inguru desegokietan ordenagailuak eta, ezarriko lituzke, eta doako formakuntza emango lieke bertakoei, beraien ingurunea autonomikoki kudeatu ahal izan dezaten,...

Eta, sistema bera aldatzea oso zaila denez, norbanakoak hartu beharko luke erantzunkizuna teknologia berriei nolako zentzua eta erabilera ematen dien. Oso zaila delako, agintariak aldaketa bat ematea, gizartean ez bada aldaketarik ematen; eta gizartean aldaketa bat emateko, norbanakoa da hasi behar dena aldatzen.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-51315343659093074402007-01-03T12:18:00.000+01:002007-01-03T12:18:00.000+01:00Gaur egungo gizarte modernoan, teknologi berriak g...Gaur egungo gizarte modernoan, teknologi berriak gero eta botere haundiagoa bereganatzen ari dira.
Argi dago maila ekonomiko egonkor bat duen edonorentzat, teknologiek abantaila hagitz ekarriko dizkiotela, bizitzako hainbat aspektuetarako oso baliagarriak baitira.
Baina zein iritzi izango du langabezian murgilduta dagoen pertsona batek adibidez?
Ez dut uste horrentzat abantailak ekarriko dituztenik.
Egia da teknologi berriak garapenerako tresna indartsuak direla baina esan beharra dago ere, modu batera edo bestera, bazterketa soziala eragiten dutela, kolektibo edota pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak areagotzen dituztelako.
Bukatzeko, beharrezkoa ikusten dut aipatzea, gizarte hezitzaileak izango garen neurrian, alternatiba desberdinak proposatu beharko genituzkela, bai teknologien eraginez sortutako ezberdintasun sozialak gutxitzeko eta bai, teknologi hauen erabilera egokia izateko.

Maitane AranagaAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-56705612820942038932007-01-03T14:29:00.000+01:002007-01-03T14:29:00.000+01:00Teknologia berriak, bazterketa soziala areagotzen ...Teknologia berriak, bazterketa soziala areagotzen duen fenomeno bat da. Betidanik existitu den fenomenoa izanik, denbora pasa ahala, gero eta indartsuagoa da gure bizitzaren esparru batzutan.
Gaur egun, oinarrizko prestakuntza bat ez daukan pertsona bat, gizartearekiko bazterkeria suposa dezake.
Teknologia berriak, langabezia dakarrela esan genezake. Urteak pasa ahala, langabetuen tasa handituz doa. Teknologiak badu honekiko zerikusi zuzen bat. Lehen, gizakiak , eskuz manejatzen zituzten makinak... oin, ordenagailuen bidez makinak martxan jartzen dituzte ... Horrela langileei,beraien lanbideetatik kaleratuz eta lan barik utziz.
Irakaskuntzan, teknologiak ere ekarri ditu aldaketa ugari. Pixkanaka-pixkanaka influentzia handia sortzen ari da. Irakaskuntza arloan, asignatura moduan, informatika sartuz, dudak ordenagailuen bitartez konpondu, informazioa bildu teknologi berri hauen bidez etc.
Hau da, guk gizarte hezitzaile moduan, giza bazterketa honen kontra jo behar dugu. Errealitate bat dela jakinda, pixkanaka arazo honi konponbide bat ematen saiatu beharko ginateke.

Aitziber Rodriguez CaviaAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-76555429739485633052007-01-07T20:45:00.000+01:002007-01-07T20:45:00.000+01:00Egia da gaur egun eta etorkizunean teknologia berr...Egia da gaur egun eta etorkizunean teknologia berriak menperatzen ez dituenak, bizitzan ez ditu aukera asko izango eta jadanik diskriminatuta dauden talde minorietan: ijitoak, adineko pertsonak, atzerritarrak... hau larriago izango da. Horregatik pentsatzen dut herrietako udaletxeetatik sustatu beharko zela teknologia berrien ikasketak, ezberdintasunak handitu beharrean murrizteko.

Idoia TerraAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-5569158843629924531.post-61929524699681556392007-01-08T12:03:00.000+01:002007-01-08T12:03:00.000+01:00azken urteotan bazterketa soziala deituriko fenome...azken urteotan bazterketa soziala deituriko fenomeno bat dago gure gizartean. fenomeno hau bizi kalitatearekin eta bakoitzaren egoerarekin dago erlazionatuta, adibidez, bazterketa inguru oso pobrretako jendeari ematen zaio baita ikastolan arraro xamarra den umeari. baina egia da, esandakoa justifikazio hutsa da, hau da, bazterketa edozeinei eman al zaio baita sekula espero duzun pertsonari. Honekin esan nahi dudana da ezin dela pertsona bat baztertu bere testuinguruagaitik eta gutxiago ere bere egoera sozialarengaitik justifikatzea baztertua dagoela. hori da gizarteak erakutsi diguna, pobrea zarelako zara marginatu bat eta hau geszur hutsa da.Anonymousnoreply@blogger.com