2009/04/30

Fitxategi formatuak direla eta


Gure ordenagailuan eta sarean erabiltzen ditugun fitxategi-formatuak gero eta gehiago dira. Fitxategiaren izenarekin batera puntuaren atzean hiru hizki agertzen dira eta horiek adierazten dute fitxategiaren izaera.


Formatuak, orokorrean, honela sailkatzen dira: dokumentuzkoak (doc, odt, rtf, txt, pdf…), irudizkoak (bmp, tiff, jpg, png, gif…), musikazkoak (wav, wma, mp3, mp4, ra, ogg…), bideozkoak (avi, flv, mov, wmv, mp3, mp4, mpg, ipod, ogg…) eta trinkoturik daudenak (zip, rar…).

Formatuen izaeran gehiago sakontzeko kontsulta ditzakezu ondorengo artikuluak:
Ikus-entzunezkoak lengoaia bitarrean.
Audio formatuak.
Acerca de los formatos de archivo de audio.
Tipos de Formatos o Archivos de Audio.
Extensiones de archivos (edo HTML bertsioan).
Zamzar - Free online file conversion

Oharra: erabilitako argazkiaren iturria ikusteko

2009/04/29

Musika arloko unitate didaktikoak

Musika arloaz egiten ari zareten multimedia dela eta gogoratu dut "El tinglado" blogeko "errekurtsoak" izeneko "musika" kategorian zenbait unitate didaktiko eginak datozela. Unitate guztiak ez dira Lehen Hezkuntzarako prestatuak baina norberaren kreatibitatea pizteko baligarriak izan daitezkeela uste dut.
Bertara jotzea gomendatzen dizuet zeuen kabuz azter dezazuen.

2009/04/28

Audio Network Wikisaber hezkuntza atarian


Wikisaber hezkuntza atarian “errekurtsoak” izena duen atalak irakasleen irakaskuntzari begira tresna baliagarriak eskaintzen ditu. Bertan agertzen diren errekurtsoen artean, "Soinuak" sakatuz gero "Audio Network” izeneko aplikapena aurkituko duzu. Tresna honek sailkaturik dauzka 12000 soinu fitxategi inguru, zure esku, hain zuzen ere, hezkuntzan erabiliz gero.
Wikisaber horretan zaudela, bide batez, arakatu "soinuak" botoiaren aldamenan dagoen "software askearena". Beste programa batzuen artean soinua eraldatzeko "Audacity" programa duzu.
Araka ezazu zure kontura eta zuk zeuk erabaki!

2009/04/08

Hezkuntza musikala eta IKTak


ISFTIC-en aurkitu dut Hezkuntza Musikala eta IKTak uztartzen dituen honako webgunea: "Modulo I: Las Tic y la educación musical".

Beste eduki askoren artean honako hauek agertzen dira: musika ikasgelaren antolamendu fisikoa IKTren ikuspuntutik, konexioaren arazoak, zenbait aplikapen eta tresna, partiturak editatzeko zein musika nahasteak egiteko programak, audio editoreak, soinu liburutegiak eta sintetizatzaile birtualak, soinu heziketarako eta musika hezkuntzarako baliabideak, hezkuntza aplikapenak saretik lantzeko, BIVEM liburutegi birtuala, ikasgelan lantzeko zenbait proposamen didaktiko eta abar. Astiro astertzea komeni zaizuelakoan nago.
Baina, musika arloan gomedagarriak diren iturri guztiak ez dira erdarazkoak. Horren adibidea, Ane Belaustegiren "IKT musikan 2009" blogean aurkitu dugu. Musika arloan teknologia berrien aplikapenaz informazio ugari ematen digu, eta, horietariko batzuetan euskal iturrietara jotzen du. Euskaldunok badugu musikagintzan altxor prezitua!







2009/04/01

ISFTIC ezagutzen

ISFTIC-en (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el profesorado) sartu gara eta musika arloan gune interesgarri hau aurkitu dugu. Irakasleriaren atalean DBHeko ikasgai (erritmo, melodia...) batzuk egina datoz saretik jaisteko modukoak. Publikoari begira dagoen atalean, berriz, errekurtsoa atalean hain zuzen, lotura oso interesgarriak (bostehunetik gora) ikusi ditugu Musika Irakasleentzat bailiagarriak izan daitezkenak.
Astiro eta arretaz aztertu, ez zara damutuko!

Eskola blogak

Teknologia digitalek eskoletan sarbide arina izan dute, gero eta bizkorragoa.
Hezkuntzaren esparruan, batez ere, eskoletan, teknologia horiek zertan erabiltzen ari diren ezagutzeko hona hemen beste bi erreferentzia:

- Bata, Tecnología Educativa blogean aipatutako “Encuentro de Experiencias Escuela 2.0” sarreratik hartutakoa da. Bertatik jasotzen dugunez, ISFTIC-ek (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado-k) Madrilen antolatu ditu web 2.0 filosofian murgildurik egin diren eskola esperientziak. Extremadurakoen berri agertzen zaigu, Fco. Muñoz de la Peña irakasleak aurkeztutako Biblioteca 2.0. multimediaren bidez.
- Bestea, III. Edublogs 09 Espiral Sarira aurkeztu diren blogen zerrenda da. Webgune horretan hezkuntza blogak bost azpiateletan sailkaturik agertzen dira: ikasgela-blogak, ikastetxe-blogak, irakasle-blogak, formakuntzarako blogak eta talde-blogak.

2009/03/27

Zamzar fitxategi formatua aldatzeko tresna

Guk dugun programa batek fitxategien formatuak alda ditzake. Horretarako, “gorde honela” egiterakoan programa berak onartzen dituen formatuak zeintzuk diren zerrendaturik ematen ditu. Baina guk nahi dugun formatua zerrendan erakusten ez bada badago beste aukera bat: on line dagoen convertor bat erabiltzea. Zure fitxategiak 100 mega baino gehiago ez baditu sarean dohain dagoen ZAMZAR erabil dezakezu. Sakatu “Conversion Types” atalean agertzen diren bost kategoria (document, image, music, video eta compressed formats) eta ikusiko dituzu formatua aldatzeko ematen dituen aukerak. Zure epostan jasoko duzu aldaturiko fitxategia.

2009/03/26

Arabako IKT ereduko ikastetxeak

Oraingoan, IKT direla eta Arabako zenbait ikastetxetan egiten ari diren esperientzien berri agertu nahi dizuet.

Dagoeneko Arabako ikastetxe batzuk "IKT programa"n sartuta daude, eta IKT bitarte dela eta honako hiru helburu lortu nahi dituzte ikastegietan:
  1. Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea;
  2. Ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta administrazio-kudeaketan erabil ditzatela sustatzea;
  3. Ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatzea.
"ProArabaTic" gunean ikusi ditugu 2008-09 ikasturtean IKTak sustatzeko Araban burutzen diren ikastetxe-proiektu. Bi sailkapen agertzen dira: batetik, IKTeko proiektuak eurak, bestetik proiektuak zeintzuk ikastetxetan burutzen ari diren. Horrez gain, "IKT ereduko Ikastetxeak" atalean ikastegi horietan teknologia digitalen erabilera zertan datzan ezagutzeko parada izango duzue.

2009/03/25

Blogak Lehen Hezkuntzako ikasgeletan


Blogaren erabilera didaktikoa irakaskuntzan modu askotakoa izan daiteke. Hona hemen, adibidez, Bizkaiko Eguzkibegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5A eta 5B taldeetako ikasle-irakaslek egin dituzten ikasgela-blogak.
Ikasgelan "Txanela" Proiektuan oinarritzen dira lan asko burutzeko eta Ingurunearen arloan landutako gaiez grabaketa batzuk egin dituzte, euren blogetan sartuta dutenez.
Grabaketak Goear aplikapena erabiliz egin dituzte. Soinu playerren gainean Goear hitzaren gainean sakatuz gero ikasleek eginiko gainontzeko grabaketen zerrenda agertuko zaizu. Ikus eta entzun!
Dena den, kontuan izan blogaren bidez ikasle horiek teknologia berrietan oinarrizko gaitasun digitalak lantzen dituztela, eguneroko lanak egiteko hain zuzen. Horra hor, adibidez, ortografia, sare-bilatzaileak, hiztegiak etabar. Ikasleek aplikapen horiek parra-parra erabiltzen dituzte.

2009/03/24

Learning Music (LenMus) programa



“Web Tresnak” izeneko blogean aurkitu dut musika ikasteko LenMus (Learning Music) programararen zenbait xehetasun. Software dohaina da eta formatuanitzekoa. Bere ezaugarriak astiro aztertzea komeni da, musika ikasten duten ikasleekin lanean bazaude. Programak pentagramak egiteko aukera ere ematen du. Hala ere, zehatz aztertzeko jo ezazu jatorrizko webgunera!

2009/03/23

Eyeplorer: ikus-bilatzailea

Ez dago dudarik begietatik globalki jasotzen denak kontzeptuen ulermena errazten duena. Sarean egiten diren bilaketa lana ere horrela jasotzeko aukera dugu Eyeplorer aplikazioaren bidez. Eyeplorer bilatzaile bat baino ez da, baina berezia.
Eyeplorer hitzak esan nahi duen moduan, bilatzaile honek disko moduko diagrama batean eskaintzen dizkigu kontzeptu bati buruz aurkitutakoak, azken hauek sarean duten popularitatearen arabera emanak.
Agertzen den hitz horietako bakoitzean sakatzen dugunean hitz horren azalpena agertzen da, eta dokumentua ikonoaren gainean sakatuz, berriz, Wikipediak horri buruz dakarrena. Ezkerrean datozen bi kurtsoreek diagraman kontzeptuen hierarkia azpimarratzen dute.
Momentuz beta bertsioa baino ez duzu eta oraindik hitz askoren sarrerarik ez dago. Bi hizkuntza erabil daitezke bilaketarako, ingelera era alemanera, enpresa jatorrizko germaniarra baita. Hala ere, beste hizkuntza batzuetan idatzitakoa ere jasotzen du.
Aplikapenaren sistesi modura Philippe Boukobza-k eginiko buru-mapa kontsulta dezakezu.

2009/03/20

CmapTools irakaskuntzan

Kontzeptu mapa prozesura didaktiko gisa oso erabilia da irakaskuntzan. Kontzeptu maparen bidez bisualki antolatzen dira zenbait kontzeptu eta hauekiko ezarri nahi diren erlazioak ere. Horrela grafikoki eta globaltasunean ikusirik kontzeptu baten ulermena erraztu daiteke, gezien bidez gure ikusmena gidatuz.
Mapa kontzeptualak egiteko Paint, Word edo P.Point arrun batekin egin daitezke, baina badaude lan hori burutzeko aproposagoak diren aplikapen digitalak. Horietariko bat CampTools dugu eta informatika gela guztietan instalatuta daukazue. Software dohaina da, edonoren esku dagoena baina hezkuntzan erabiltzeko baldin bada soilik.
Programa honek kontzeptuen mapa egiteko erraztasunak ematen ditu: kontzeptu edo esaldi nagusiak jartzeko nodoak, azpi-nodoak, kontzeptuak elkar lortzeko hitzak idazteko edota gainontzeko azpi-loturak ezartzekoak (audio, bideo, testu zein interneteko hiperloturak). Horrez gain, kontzeptuen hierarkia kolorez zein letra tamainaz adieraz daiteke nahi izanez gero. Programa erabiltzeko kontsulta A. Gabilondoren euskerazko gida erraza.
Adibide gisa jarri dizuet Google guztiahaldunak hezkuntzan eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzen duen mapa, Cesar Cabrera-k egina. Sarean adibide gehiago dauzkazu -Googleko Irudiak atazan kontzeptu mapa idatzi eta gai desberdinetakoak aurkituko dituzu-.
Hezkuntzan kontzeptu mapak modu askotan erabil daitezke. Edutekak baditu horretaz artikulu interesgarri bi, astiro irakurtzea gomendatzen dizuedana: “Lo visual en el aprendizaje” eta “Reseña de software para aprendizaje visual disponible en la red”.
Erabiltzeko eta instalatzeko orduan hona hemen zenbait tutorial eta bideo interesgarri, Extremadurako Unibertsitateko Orion Ikertaldeak sarean jarrita, edo Edutekak jarritakoa, CmapTools programa zer den eta nola erabiltzen den azaltzen duena; programa zure ordenadoreara jaisteko, berriz, IHMC CmapTools sakatu.

2009/03/18

Aplikapen batzuen USBrako bertsio eramangarria

Gero eta sarriago ikusten ditugu aplikapen askoren bertsio eramangarria.
USB batean kargatuta eta edozein ordenagailutan erabil daiteke baina ordenagailuak duen konfigurazioa aldatu gabe.
Gune askotan aurkituko dituzue horrelako bertsioak. Nik hasera baterako honako hirurak gomendatzen dizkizut:
1) DigiZen blogean aurkituko duzuna “Aplicaciones portátiles en un dispositivo USB” izenpekoa;
3) App-Stick Portable Freeware Directory webgunean “Audio eta Multimedia” atalean datozenak.

2009/03/17

Musikari buruzko data baseak

Musika arloan zenbait data base aurkitu daitezke sarean. Euskal musikaz soinu mapa izeneko orria aurkitu dut. Horrez gain “Aplicaciones Gratuitas en Internet” webgunean musikari buruzko ezagutu beharko genituzkeen lau webgune aipatzen dira: Allmusic, Fabchannel, Songza, eta Yamelo. Iturri berean aurkitu dut musikaren dataren araberako kronograma, bilaketa lana urtearen arabera egin nahi den kasurako.

2009/03/16

Scribus, kode askeko maketazio programa



Zuetariko batzuek idazteko eta irudikatzeko zaletasuna duzue eta inoiz suertatu zaizue aldizkariren bat, kartel edo triptikoren bat egitea. Honelako lanak burutzeko software egokiena da apropos maketatzeko sortu dena. Scribus da horietariko bat baina kode askekoa (opensource). Horrez gain, baduzu "Portable Scribus" bertsioa, hau da, USB-en eramateko bertsio eramangarria, programasportables.com orritik jaisteko modukoa, adibidez. Scribus programaren zehaztasun gehiago eta berau erabiltzeko tutorialak Taringa.net webgunean aurkituko dituzu.
Scribus erabiltzeko tutorial idatzia, pdf formatuan, Manuales.com webgunean aurki dezakezue.

2009/03/07

Web 2.0ren eromenean gure burua antolatzen



Web 2.0 filosofiaren inguruan zenbait tresna eta aplikapen didaktiko sortzen ari dira etengabe. Askotan erotzeko beste izaten da dagoen sakabanaketa. Zentzu horretan guztiz baliagarria da Vigoko Unibertsitateko informatitako Cuesta irakasleak egin duen bilketa lana.
Kontsulta ezazu bere "Recopilación de enlaces: "Aplicaciones educativas de la Web 2.0" izeneko weborria eta bertan goiko linketan sakatuz eskaintzen dizkigun sailkapenak oso baliotsuak egingo zaizkizu. Hasteko, kontsulta dezakezu web 2.0-ari dagokiona eta "hezkuntza errekurtsoak" deiturikoa, azken honek hezkuntzan aplikatzeko zenbait programa eta aplikapen aurkezten baititu. Hezkuntza aplikapen gehiago ere baduzu blog honetako "Hezkuntzarako ikasmateriala egiteko" sarreran.
Horrez gain, irakasle honek "El blog de Pedro Cuesta" blogean web 2.0-k etengabe sortzen dituen aldaketek direla eta zenbait iradokizun eta gogoeta eginak ditu.

2009/03/02

Komunikazioaren alorreko terminologia

Web 2.0 filosofian sartuz batera zenbait kontzeptu, akronimo, ingelesezko hitzak, eta abar etengabe aipatzen dira eta askotan ez dakigu zertaz ari garen. Euren euskarazko esanahia wikipedian aurkitu daitezke, baina azalpen egokiak eta agian xumeagoak “Glosategia Komunikazioaren gainean” izeneko wikian aurki ditzakegu.

Euskal Herriko unibertsitate, erakunde, eta elkarte askotako komunikazion alorreko aditu euskaltzale batzuek osatu dute glosategia. Eskertzekoa da horrelako egitasmoa, honen moduko tresnei esker euskal ziberkomunitatearen beharrizan batzuk asetzen hasi baitira.

Hala ere, komunikazioari buruzko hiztegi gehiago badaude. Ikus, blog honetako “Telekomunikazio hiztegia” sarreran datorrena.

2009/03/01

PodCast-a dela eta

BERRIA egunkariak asteazkenero argitaratzen du atal dibulgatibo bat informatikari buruz. Egunkarian argitaratzen diren artikulu horiek sarean jartzen ditu “Zibergela” izeneko blogean. Ibon Aizpuruak -Epiola ezizena- idazten ditu bertan eta aste honetan, “Podcast, audio eta RSS uztartzen” izenburupeko sarrera oso interesgarria idatzi duela iruditu zait.
Bere artikuluan, batetik, audio eta podcasta egiteko programak azaltzen ditu eta audio horiek sarera igotzeko eta ostatatzeko hosting dohainak aholkatzen ditu; bestetik, audio horien RSS sindikazioa egiteko azalpen argigarriak ematen ditu. Kontsultatu, ez zara damutuko!

2009/02/28

Norberaren soinu grabaketak egiteko


Blog askotan soinua sartu duzuela ikusten dut, baina gehienetan besteen soinuak erreproduzitu dituzue, zeuen ahotsa edo zeuen musika sarera igo barik. Odeo-k hasiera batean harpidetu zirenei grabaketa egiteko oso tresna erraza eskaintzen zuen; gaur egun, zoritxarrez, ez. Hala ere, badago inoiz baino tresna gehiago norberaren soinua sortzeko eta blogean sartzeko.
Soinuaren gainean eta soinuak eskoletan izan dezakeen erabilera kontuan harturik Celestino Arteta irakasleak informazio ugari eskainiz joan da etengabe, bere “Educación Tecnologica” blogean. Aste honetan, sindikazioaren bidetik eskura etorri zait “Las grabaciones sonoras: actividades didácticas TIC” izeneko post-a. Batetik, podcast-a blogean nola sartu azaltzen digu; bestetik, podcasting egiteko zenbait errekurtsoen berri ematen digu. Errekurtso horien artean grabaketak sarean egiteko softwarea agertzen da, soinu fitxategiak gordetzeko webguneak eta 70 tresna gehiago podcast-a egiteko. Irakurri eta aztertu zure kontura, eta egokiena erabili!

Euskararen esparrutik ikusita lan estimagarria egin dute Ordiziako Jakintza Ikastolakoek, euskaljakintza izeneko blogean. Beste gauza askoren artean eskaintzen dizkigute eurek eginiko soinu grabaketak. Azalpen zehatzak ematen dizkigute grabaketak Wavepad programa erabiltzekotan. Horrez gain, soinu adibide interesgarriak entzun ditzakezue bertan: ipuinak, narrazio laburrak, poesia, liburuak, euren ekoizpenak eta audiogune desberdinak.

2009/02/26

Gizarte Hezkuntzazko ikasleen notak

Notak argitaraturik daude baina ezin ditut inprimitu. Zeuen etxeetan arazorik gabe ikusiko dituzuelakoan nago. Horrela ez bada, jarri zaitezte nirekin harremanetan.

2009/02/19

Emigrazioa mundu globalizatuan


Emigrazioa gure gizartean pilpilean dugun gaia da. Mundu globalizatu honetan arazo asko sortu dira horren inguruan; horietariko bat lanarena da. Gai hori jorratzen du ederki Euskaltube-n aurkitu dudan "Hegoari begira" 8. kap. Emigrazioa" bideoak, Jose Manzanedak eginikoak. Euskaltuben bertan "Hegoari begira" esaldia idatzi eta kapitulu gehiago aurkituko dituzu gai horri buruz. Argitalpen eta bideo gehiago aurkituko duzu "Globalizazioaren lanaren behatokia" izeneko webgunean, ezkerreko aldean "Baliabideak" sakatuz gero.

2009/01/16

Gizarte Hezkuntzako ikasleen multimediak

Atzo ikasgelan Gizarte Hezkuntzako 2. mailako aurkeztu zituzten lauhilabete hauen zehar taldeta egin dituzten multimediak. Bigarren txandako Idoia Mtz., Jon Martin, Aritz Uriarte eta Andoni Sarasola taldekideek eginiko MoviMaker proiektu gisa ekarri zuten, baina pelikula gisa gordeta ez. Hori zela eta, arazoak izan genituen osorik ikusteko. Arazo zein zen jakinik berehala konpondu zuten (etxera heldu orduko konpondu zuten) eta dagoneko Youtubera igonda dago, klaseko kideek osorik ikus dezaten. Hau bai diligentzia! Eskerrik asko.
Emailez azaldu zidan Jon-ek nola begistastu bideoa: "klasean izandako arazoak direla eta, multimedia "Youtube"n sartu dut eta ondoren nire blogean. Beraz, osorik ikusi nahi baduzu pasa zaitez; http://zorotxoko.blogspot.com/. Zeozer hobetu behar badugu esaidazu". Horrela eskatzen didatenez, azken bideoa norena den jartzea komenigarria dela uste dut; norberarena ez den materialaren egilea nor den edo nondik hartua dagoen jartzea bidezkoa da, nire iritziz.
Dena den, pozgarria da ikustea ikasgaia bukatu ondoren web 2.0-k ematen dizkigun aukera batzuk erabiltzeko gai zaretela! Gizarte Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiei, zorionak!

2008/12/11

III. Hezkuntaren Gaineko Berbaldiak





Aurten, berriro ere, Araka Ikertaldeak antolatu ditu EHUko Bilboko Irakasleen Eskolan III. Hezkuntzaren Gaineko Jardunaldiak: "Eskolaren erronka berriak" lemapean. Hiru hitzaldi eskainiko dira, 2008ko abenduaren 17an, egueztenean, 9.30etatik 13:30etara. Hizlariek landuko dituzten gaiek lotura zuzena dute Gizarte Hezkuntzazko zein Magisteriokozko ikasleen profilaz. Honako hauek izango dira eskainiko diren hitzaldiak:

  • Ikasketa prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean: Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
  • Eskola eta immigrazio berria: zer aldatzen ari da hezkuntza sisteman?: Amalia Barquín
  • Euskal hezkuntza globalizazioaren aurrean: Patxi Juaristi

Interesaturik bazaude egitarauaren zehaztasunak Jardunaldietako orrian kontsulta ditzakezu.

2008/10/23

Metodologia eta teknologia

IKTak hezkuntzan etengabe sartzen ari dira hezkuntzaren esparru gehienetan. Irakaskuntzan ere aspaldidanik erabiliak izan dira baina burura dakorkigun kezka da ia soilik itxurazko aldaketa den. Ezequiel Menta irakaslearen ondorengo “Metodologia ou tecnologia” bideoak erakusten duen erabilera baina haratago joan behar da. Tresna berri hauek irakaskuntzan sartu behar ditugu metodologia berriak badakartzate. Zein izan behar da gure helburua, irakaskuntzaren bidez teknologoak egitea ala teknologiaz baliatuz hezkuntza hobegotzea?

2008/10/02

Blogger erabiltzeko bideo-tutoriala

Blogger erabiliz blog bat nola egiten den ez badakizu, lagungarri egingo zaizu 2007-08 ikasturtean Bilboko Irakasleen Eskolan Haur Hezkuntzako euskerazko taldeko Olga Izagirre eta Doltza Arronategi ikasleek egin zuten honako bideo tutoriala.

2008/09/25

Gizarte Hezkuntzazko ikasleentzako oharra


Dagoeneko ekasi plataforman jarri dizuet lehenego ekitaldiko zenbait material. Bestalde, iazko Haur Hezkuntzako ikasleen tutorialen DVDa uzteko arazoak izan ditut. Beraz, itxaron asteartera arte!

2008/05/30

Arbel digitala eskoletako etorkizunean


Agian zeuen praktikaldiak eginiko ikastegian arbel digitala erabiltzen hasita daude Haur Hezkuntzan. Peré Marques-ek bere weborrian aspalditik idatzi du luze arbel digitalaz. Bost ataletan banatu du bere ekarpena: 1) erabilera didaktikoa; 2) metodologia; 3) proposamen didaktikoak; 4) arbela digitalaren gaineko kontakizunak; eta 5) 2004ko ikastegiko praktika eredugarri. Eskola batzuetan tresna digitalek irabazi dituzte gelaren eginkizun asko CNN-eko "pizarra digital" bideoan ikusten denez, edo "Escola do futuro" izenekoan. Teruelgo Ariño herriko eskolako eredua da kasu garbia, Informe Semaneleko "Ariño, el pueblo interactivo" dokumentuak erakusten duenez. Argitaletxeak ere ikasmaterial egokia prestatzen hasi dira, adibidez, Edebé digitalak horrelakoak diseinatu ditu Haur, Lehen zein DBHerako. Horrez gain, "ZirIKTteroak" blogean “Flash jokuak Haur Hezkuntzan” izenaz zenbait argibide irakur daitezke Haur Hezkuntzan arbel digital interaktiboa erabiltzeko.

2008/03/04

Elkarrekin: irakasleen ataria


Oraingoan Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak zabalduta duen elkarrekin.org hezkuntza guneaz arituko natzaizue. "Elkarrekin" irakasleen ataria duzue. Bertan ikasmaterial ugari duzue eta interesaturik egonez gero harpidetu zintezketete. Atal garrantzitsuenak honako hauek dira: loturak, liburutegia, blogak eta webquestak izenekoak. Bilaketa lana egiteko aukera ere baduzue. Dena den gune osoaren eduki guztia gainbegiratu dezakezue Mapa web botoia sakatuz gero. Ikusiko duzuenez, gai bakoitzaren aldamenean feed egiteko ikonoa duzue, hots, interesaturik zaudeten atalaz informazioa sortu bezain laster zure bitakora jasotzeko aukera duzue. Ikono horien gainean sakatu eta pantalairen beheko partean agertuko zaizue atal horri dagokion feed helbidea.

2008/03/03

"Jolas Gaitezen" izeneko CD-a


Baloreen heziketa. Nire eskola eta mundua izeneko webgunean ikusi dugu “Jolas Gaitezen” ikasmaterialaren berri ematen dela. 2006ko azaroan Hezkuntza Sailak argitaratu zuen Jose Manuel Beltran y Angela Fernandez irakasleak prestatutako CD-a. Zuetariko askok ezagutzen duzue, baina beste askorentzat berria izango da. Orain ikasmaterial hau deskargatzeko aukera duzu webgune horretatik. Erdarazko bertsioan –euskarazkoan ez bezala- deskargatzeko aukera duzu: bilduma honek dituen 43 jolas eta bideo bat -Haur Hezkuntzako hezkuntza premiak dituzten haurrak ordenagailuan aritzen diren bitartean-. Materiala ikasgelako gainontzeko haurrek erabiltzeko ere prestatua dago. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztitara CD-aren ale bana bidali bada ere, gomendatzen dizut deskargatzea eta eskaintzen dituen aukera aztertzea.

Bidez batez, aprobetxatu unea webgune honen edukia arakatzeko. Gauza interesgarriak aurkituko dituzu!

2008/02/19

HHko 32ko taldeko notak direla eta


Haur Hezkuntzako ikasleen notak jadanik jarrita daude.

2008/02/18

31ko kalifikazioa eta ebaluazioa


Haur Hezkuntzako 31. taldeko kalifikazioak jarrita daude bai sarean bai tabloian.
Argazkia Robby Garbett-ena Flickr-etik hartua.

2008/02/17

Iruzkinak idazterakoarena

Bitakora batean zerbait berezgarria badago RSS sindikazioarekin batera da sarrera batean idatzitakoari berehala erantzuteko aukera izatea. Hori oso aproposa izan daiteke bitakoreen zuzenketen berri ematerakoan. Zuzenketak egiten ari naizela kasu askotan ezin dizuet bidali zer zuzendu (ortografia, lotura…) sarrera bakoitzean. Hori gertatzen da iruzkinak idazterakoarena aktibaturik ez duzuelako. Nola konpondu? Erraza da:

  • Batetik, sartu zaitez Konfigurazioan/Oinarrizkoa/Erakutsi sarrerari bidalitako loturak (Bai) eta Erakutsi loturak sarrerak bidaltzeko (Bai).
  • Bestetik, sartu zaitez Diseinuan/ Bloga-ren sarreran Edit sakatu/ eta bertan aktibatu bai “iruzkinak”, bai “erakutsi edizio arina”, bai “erakutsi loturak sarrerak bidaltzeko” eta gorde aldaketak. Hemen ere goiko partean agertzen dira zenbat sarrera agertu nahi duzu pantaila nagusian –nik 500 gomendatzen dizuet-. Koadro horretan ere euskeratzen dira zure bitakoraren osagai komunak.
  • Dena den, zure bitakorara heltzen diren iruzkinak zure kontrolpean utzi nahi badituzu joan Konfigurazioara eta Komentarioak atalean hautatu nahi duzun era.

2008/02/16

Koldo Amestoy kontu kontari

Zuetariko batzuek ipuinen mundua gogokoa duzue edo aztergai hartu duzue zeuen bitakoran idazteko. Beste batzuek, berriz, horrekin lotua agertzen den euskal mitologia edo musika eta kantak hartu dituzue ikergai. Zuentzat, horregatik, ezaguna da Koldo Amestoy. Bere bitakoran sartu naiz eta dakarrena irakurri ondoren ezkerrekoa aldean agertzen den “Koldomultimedia” sakatu dut eta bideoz grabatuta “Zazpi izarrak” (2min30) izeneko ipuina kontatzen Koldo ikusi dut. Ez dakit ipuina zoragarria den ala berak ipuinak kontatzeko duen manera zoragarria den. Agian, multimediaren munduan gertatzen den moduan ahotsa eta gorputza bat eginik esperientzia bakartzat jasotzen dugu ikuskizun horren mezua, bihotzetik hasita burmuineraino joaten dena. Entzun eta ikusi, gozagarria da benetan! Aldamenean Euskal kulturaren ataritik Eke.org-tik hartutako Michael Eche-ren argazkian Koldo Amestoy ikus dezakezu kontu kontari.

2008/02/15

Zuzenketa lana errazteko

Biziki eskertuko nizueke zeuen bitakoren sarrera guztiak orri bakar batean jarriko bazenituzkete. Hori egitea ez da bat ere zaila. Niri horrek berriz zuzenketa lana erreztuko lidake. Irudia Merzmail web orritik hartuta dago.

2008/01/21

Zertarako sare laster-markak?

Askotan ez zaigu bat ere erraza egiten del.icio.us moduko sare laster-marken (social markers) funtzioa zein den ulertzea. Web 2.0 kontzeptualizazioak ekarritako sare erabilera berri honi esker norberak bere ordenadorean dituen laster-markak (edo horietariko batzuk) sarean jartzen ditu edozein nabigatzaileren esku.
Baina, nola? Horretarako zabaldu behar duzu zure kontua del.icio.us-ean. Horren ondoren del.icio.us-en bi ikonoak agertuko zaizkigu gure ordenadoreko Interneteko tresna-barran. Zure ordenadorean web orri batean bazaude eta tags ikonoa sakatuz zure del.icio.us-eko zerrenda osatzera pasatuko da. Agertzen zaizkizun hiru laukitxoek aukera ematen dizute, bai sailkatzeko edo etiketatzeko helbidea, bai deskripzio txiki bat idazteko bai sarean ikusgarri jarri nahi duzun ala ez zehazteko.
Zure del.icio.us-ean shared jartzen duzuna beste edozeinek ikusten duen moduan zuk ere kontsulta dezakezu Unibertsitatean edo sarera konektatuta dagoen edozein ordenadoretan. Horrez gain, zure kontuan sartzen bazara zure zerrenda osoa ikusiko duzu (shared duzuna eta no shared duzuna). Bestalde, zure del.icio.us-en berri agertu nahi baduzu zure bitakoran sartu zure kontuan, setting hautatu eta blogging atalean aukeratu nahi duzuna.
Dena den gomendatzen dizuet ikustea edublogki bitakoran ¿Qué son los marcadores sociales? post-ean agertzen diren bi bideoak. Lehenak ingeleraz -gaztelaniara egokitua- didaktikoki ederki azaltzen du sere laster-marken kontzeptua. Bigarrena, berriz, Lourdes Barrosoren bideo-tutoriala duzu –argia eta lagungarria, benetan!-. Ingelerarekin arazoak dauzkanak orri berean beheratxogo kontsulta dezake “Un sencillo pero util tutorial de Olga Barrios” loturan agertzen den artikulua.

2008/01/16

Creative Commons-en leloa euskaraz

Creative Commons ikonoa sartu duzuen gehienek harpidetu zarete euskaraz; beste batzuk, berriz, gaztelaniaz ala ingleraz. Ikonoaren ondoan datorrena euskeraz agertu dadin azken URLa agertzen den tokian eu erantsi baino ez duzu egin behar, hots, html modura itsasi duzun kodearen bukaeran agertzen den URL helbidearen bukaeran deed.eu agertu beharko da. Horrela, edonork zure lizentziaren baldintzak euskeraz irakur ditzake.

Idatzitako sarrera guztiak batera ikusteko

Zure bitakoaran sartutako sarrera guztiak pantaila bakar batean agertu nahi badituzu sartu zure bitakoraren tripakietara eta han "Konfigurazioa/ formatua/erakutsi/ eta egunak" aukeratu. Gorde aldaketak eta egina duzu. Horrela gehienez 999 egunetako sarrerak agertuko dira pantaila bakar batean.

2008/01/10

Ardoraz eginiko jardueraren izendapena

Ardorarekin egiten dituzun jarduerak izendatzerakoan ez erabili sei letra baino gehiago eta tartean ñ, tarterik, marrarik edo halakorik ez erabili. Askotan hori dela eta arazoak egoten dira jarduera horiek beste ordenadore batean zabaltzerakoan. Irizpide bera kontuan izan jarduera paketea sortzerakoan. Bestalde, ez ahaztu jarduera bakoitzatik hiru fitxategi (ard luzapena duena, jar duena eta htm duena) sortuko direla eta jarduera bera beste ordenadore batean ikusi nahi baduzu hirurak kargatu behar direla.

2008/01/09

CamStudio Open Source eta swf convertor


Camstudio programa toki askotatik jeistsi daiteke. Horietariko batzuetan agertzen den bertsioa murritza da -bideoa soilik avi formatukuan gordetzen da-. Horregatik, gomendatzen dizuet Camstudio erabiltzeko bazara, jeitsi CamStudio - OpenSource bertsioa, hain zuzen ere, orri horetan ikus daitekeen http://www.camstudio.org/CamStudio20.exe linkaren gainean sakatuz. Lotura hori erabiliz programa automatikoki exekutatuko da zure ordenadorean. Bertsio honek, bestalde, ez du erabiltzeko eperik. Konturatuko zarenez, bertsio honek badu bideoaren .avi formatua .swf formatu bihurtzeko. Tutorialaren bideo avi formatuan gordetzen baduzu memoria gehiago behar da -beraz kalitate hobeagoaz-, baina sarean jartzeko asmoa baduzu agian swf formatura -flash modukoa- pasatzea interesatuko zaizu. Zuk ikus!
Dena den bergogoratzen dizut Camstudio edo Camtasia konparatuz gero azken hau hobegaoa da.

2007/12/21

Multimedien aurkezpenaren zehaztasunak


Ekasi-n jarri dizkizuet multimediari buruzko zehaztapenak eta soinuari buruzko dokumentu batzuk

2007/12/19

Zure bitakoraren RSS ikonoa

Nola lortu zure bitakoraren RSSaren ikonoa? Klaseko gehienek Atom-etik Feedburner-era pasatu zinetenez sartu Feedburner aplikapenean. Horretan “sign up” sakatu, erabiltzailea eta pasahitza idazteko; segi aurrera goi ezkerrean “Nire kontuak” ikusi arte. Bere gainean klik egin eta aukeratu Publize. Honen ezkerrean zure bitakoran jartzeko zenbait aplikapen dauzkazu. Zuk “Chiklet Chooser” aukeratu ondoren “Suscribe to a reader” hautatu -nahi duzun tamainakoa- eta beheko partean “use as a widget in” agertzen den tokian “blogger” hautatu. Honen ostean “go” sakatu eta zure bitakoran bazaude “añadir artilugio” linkaren gainean sakatu, eta zure bitakoran sartuko da zure RSSaren ikonoa. Horrela ez bada, aurreneko pantailan eman dizuten kodea kopiatu eta zure bitakoran sartu HTML/Javascript modura. Konturatu zarenez Publize pantailan zure bitakoran jartzeko aukera gehiago ere badaude. Aztertu zure kontura horiek zer diren!
Dena den baten batek bere bitakoeraren RSSa eman nahi ez badu, kentzeko aukera ere badago. Horretarako prozesura azalduta dator “Blog and Web” bitakoran, 2007-5-1ean argitaratu zen “Ocultar el link a suscribirse en las entradas (atom) en Blogger” izeneko artikuluan, hain zuzen.

2007/12/18

RSS sindikazioa

Bitakoara baten ezaugarri nagusietarikoa da sindikazioa, hots, beste bitakora batean idazten den azken berria zure bitakoran automatikoki irakurtzea bere blogean sartu gabe. Egiteko prozedura oso erraza da: har ezazu, adibidez, zure ikasgelako bloga bat, eta sakatu “Subcribe to Atom” -beheko partean- agertzen den loturaren gainean. Klik egiterakoan konturatuko zara beste helbide bat agertu zaizula. Helbide hori kopiatu eta eraman zure bitakorara. Sartu barrura eta “Añadir elemento nuevo”/ Feed/ eta URL-aren hutsunean itsatsi kopiatutako helbidea. Ostean “continuar” eta azken berria, edo bi -gehinez bost- nola begistatu nahi duzun aukeratu eta ondoren gorde aldaketak. Gauza bera egin dezakezu beste bloga batean argitaratzen diren berriak jasotzeko. Lan hori errazteko RSS (Really Simple Syndication) ikono laranja bat agertu ohi da blog gehienetan –beste batzutan RSS hori epostaz eskatu behar da-. Bertan klik egin eta helbidea agertuko zaizu eta gero zure bitakoran sartu.

2007/12/14

Google Blackle

Epostaz jaso dut Google Blackle-ren berri. Antza denez Google erabiltzen dugunon kopurua ikaragarria da eta Googleren pantaila zuria erabili beharreann beltza erabiliko bagenu 750 megawatios/ordu urtero aurreztuko genuke. Energia aurrezteko helburuaz Googlek Blackle bertsioa atara du.

2007/12/12

Tutorialak egiteko programak

Pantailan gertatzen den oro -edo zati bat- bideoz jaso daiteke zenbait programei esker. Programa horiek erabiliz tutorial erraz batzuk egin daitezke ikasle zein ikastetxeetako irakasleen artean zabaltzeko. Horietariko batzuk sarean dohainik dauzkazu; beste batzuk "demo" modura egun batzutarako on-line jarrita; beste batzu 30 egunetan erabiltzeko baimenaz...
Tutorialari buruzko lana egiteko askok CamStudio programa jaitsi duzue saretik. Konturatu bazarete 15 egunetako triala (probatzeko bertsio murriztua) da. Murriztua da, adibidez, egiten duen bideoa ez duelako gordetzen flash (swf) formatuan, avi formatuan baino, eta honek memoria gehiago okupatzen du. Triala denez gero, nahiz eta exekutablea gordeta izan ezin dezakezu berriro kargatu ordenagailu berean –bai, beste batean nahi baduzu-. Horregatik, epea agortu bazaizu horren modukoa baina osatuagoa duzu Camtasia (Studio 5). Sarean dagoen bertsioa 30 eguneko triala da. Funtzionamendua antzekoa da. Pantaila osoa edo grabatzea nahi duzun zatia aukeratu eta “capture” edo botoi gorria sakatuz gero grabatzen hasten da. Gustukoa duzunean, “file, save as”… eta beti bezala. Programa osatuagoa dela esan daiteke. “Import media” sakatuz bideo formatu arruntenak ere ekartzen dizkizu pantailara. Horrez gain, behin gordeta duzun fitxategiaren gainean sakatuz gero eta “file, project setting eta, gero, produce video as” eginez aurreko grabaketa beste formatu desberdinetan gordetzeko aukera duzu, hots, memoria gutxiagoz bitakoan jartzeko, sarean, e-postan bidaltzeko edo…. Tutorialak egiteko programa bi horiez gain honakoak ere badaude: FastStone Capture, Wink, Hypercam, Jing Project, Flash Video Recorder, … eta abar luze bat.

2007/12/11

Nola begistatu Ardorarekin eginikoa?

Ardorarekin egiten diren jarduerak oso erraz egiten dira, baina hala ere, baten batek arazoak izan ditzake egin duena begistatzerakoan. Egin beharrekoa oso erraza da.
Behin Ardora instalatuta egonik eta jardueraren bat burutu ondoren honako hau egin behar duzu:

a) Batetik, eginikoa galdu baino lehen komeni da gordetzea. Horretarako "gorde honela" sakatu eta izendatu artxiboa -sortzen den artxiboak .ard luzpena izango du-.

b) Orain sakatu "Begia" ikonoaren gainean/ Artxibo/Editar como Front Page/ Vista Previa (pantailaren beheko partean). Horrela ikusiko duzu nola gelditzen den eta nola agertuko den ikasleen aurrean.

c) Egin duzuna gustokoa baduzu, Klik egin "Lurra" ikonoaren gainean (argitaratzeko). Orain programak bi fitxategi sortu ditu aldi berean: batak .html luzapena izango du eta besteak, berriz, .jar luzapena.

Oharra: Egindako jarduera hori edo beste batzuk beste ordenadore batean ikusi ahal izateko hiru fitxategi (.jar, ard. eta .html) horiek kargatu beharko dituzu, bestela ez dituzu ikusiko.

DENA DEN, zehaztasun gehiago aurkituko duzue hemen Berrikari-n eta Ekasi plataforman Ardorari buruz jarritakoan.

EHUko zaindegi zerbitzuan jarritakoa



Ekasi-n jarri dizut EHuko zaindegian jarri dizuedan soinu-materiala eskuratzeko behar duzuen pasahitza. Materiala solik 48 ordutan egongo da zaindegian, aplikapenak automatikoki ezabatzen baititu fitxategiak.

Unibertsitarien jokaera informazioa bilatzerakoan

El Pais-Educación idazten diren berriak egunero jasotzen ditut nire bitakoaran eta bertan 2007-12-10ean Elena Sevillano-k idatzitako "Los 'clicantes' compulsivos" artikuluaren berri izan dut. Oso interesgarria dela iruditu zait gure ikasgeleetan dauzkagun zenbait ikasleren jokaera erretratatuta ikusi baitut. Irakurri, gustatuko zaizue eta!

2007/12/10

Odeoren azken bertsioan zenbait muga dauzkagu



Odeo-ren azken bertsioan harpidetu ondoren eta gure kontuan gaudelarik ondorengo bi mugekin topo egin dugu: batetik, Odeo Studio-n zerbait grabatu nahi badugu grabaketa egin egiten da baina gero "save" sakatzerakoan ez da aktibatzen. Bestetik, zure ordenadorean dagoen musika ezin da igo "upload to Odeo" ez baita inondik inora agertzen. Hala ere, Odeo-n aurkizten diren soinuekin zure soinu zerrenda osatu dezakezu eta zure bitakora-n sartu ematen dizun kodea hartuz gero. Beraz, ez eutsi ezin denari!

2007/12/07

Gaitasun digitala derrigorrezko irakaskuntzan

Jadanik Hego Euskal Herriko Hezkuntza Saila biek argitaratuta dute derrigorrezko oinarrizko curriculum bana. 2006ko LOCEtik eratorritako Nafarroako Foru Komunitatekoa 2007ko ekainean argitaratu bazen ere, oraintsu arte, azarora arte ez da argitaratu Euskal Autonomia Erkidegokoa. Derrigorrezko irakaskuntzako curriculuma onartu eta ezartzen duenaren Dekretua EHAAko 288. alea eta honen gehigarrian argitaratu da. Araka ikertaldeko orriko "Legeriaren" atalean jarrita daude curriculum biak. Gomendatzen dizut irakurtzea Oinarrizko Gaitasunaren ataleko bosgarrena, "informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna" azpizenburua duena, gure ikastetxeetan IKTen inguruan hemendik aurrera egin eta lortu beharrezkoa agertzen baita.

2007/12/03


Aurreko klaseetan landutako eduki batzuez apunte batzuk prestatu ditut. Eskuratzeko ekasi-n sartu beharko zarete.
Abenduaren 3an ekasi-n zenbait apunte jarri dizkizuet.>

2007/11/24

II. Hezkuntzaren gaineko berbaldiak


Datorren astean, azaroaren 28 eta 29an EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako Magisterio Eskolan “II. Hezkuntzaren gaineko berbaldiak” egingo dira. “Irakaslearen prestakuntzarako curriculuma” lemapean batetik Europako Irakasleen formaziorako ibilbideak ezagutuko ditugu; bestetik Bizkaiko zenbait eskolaren esperientzia testuinguratuen berri ezagutzeko parada izango dugu. Azken honen atalean, gure irakasgaiaren izaera kontuan harturik bi dauzkagu aipagarri: Lemoako ikastetxearen CDaren aurkezpena eta gure eskolako Haur Hezkuntza materialaren lantegiaren esperientzia, ikasgelako kide batzuek partaide direla. Klikatu egitarauan zehaztasun gehiago ezagutu nahi baduzu!

2007/11/19

Ardoraz egiten diren jarduerak nola ikusi

Egiten ari zareten talde-lanari begira, zuetariko batzuek haurren parte hartzea areagotzeko ariketa osagarri batzuk egingo dituzu Clic edo Ardora erabiliz. Bietatik erabiltzeko aukera egonik, nire iritziz errazagoa egin zaizu Ardora programa. Ardorak irudiak eta soinuak sartzerakoan formatu gehiago onartzen ditu Clic programak baino. Dagoeneko batzuek frogak egiten hasi zarate zein ariketa egin eta abar ikusteko baina eginikoa nola begistatu ez dakizue. Horretarako, zeuen kontura ibili nahi baduzue hona hemen kontsultatzeko baliabide arin batzuk: Batetik, Ardora taldeak slideshare-an jarrita duen Power Point-eko Ardora –Creación de actividades escolares- izeneko tutoriala; bigarrenetik, Ardora webguneko “laguntzan” sakatuz agertzen den Los diez primeros minutos con Ardora V.3.0. -gainontzekoak ere ikus dezakezu-; eta, azkenik Ardoraren erabileran oinarrituak, Aplicación Informática Educativa "ARDORA" blog-ean agertzen diren aplikapenak eta bideoak. Hortik aparte, astiroago irakur dezazuen ekasi-n Ardora programari buruzko zenbait dokumentu jarri dizkizuet.

2007/11/14

Apunte sorta bat ekasi-n


Azaroaren 12tik 20ra bitartean klasean lantzeko denaz bai fotokopistegian bai ekasi plataforman zenbait apunte jarri dizkizuet.
Atzo eta gaur ekasi-n zenbait apunte jarri dizkizuet.>

2007/11/12

Elebila: euskaldunon webgune bilatzailea



Joan zen hilabetan abian jarri da Elebila izeneko euskerazko bilatzailea. Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailetzat hartzen da, baina honek euskeraz bilatu arren beste hizkuntetan datorrena ere bilatzen du. Gakoa hor dago: bera erabiltzea ala ez. Non dago bere abantaila euskaldunontzat?. Hori argituko duzu "Honi buruz" loturan klikatuz gero, bertan Elebila sortzearen zergatia ederki azaltzen baita.

2007/11/09

Software eta aplikapen dohain anitz sarean

Horrelako orriak ugari izan arren, Juan Diego Polok etengabe osatzen ari duen “200 aplicaciones gratuitas para la Web 2.0 (… y 1.0 también)” izenekoa da aipatu beharrekoa. Wwwhat´snew?-Aplicaciones web gratuitas bilduma horretan 2000tik gorako aplikapenen berri ematen da eta, berrikuntzaren bat ezarri ahala ezagutu nahi baduzu harpidetu zaitez bere orriaren bukaeran agertzen den RSSean. Freewarebank edo software askearen bankutxean ere antzeko aipamenak agertzen dira. Horrez gain, cdlibre.org gunean Windows-erako software eta aplikapen dohainak aurki daitezke bere katalogoa-n. Baliagarria ere bada Genbeta. Bitakora kolektiboa da Interneten bitartezko software eta zerbitzuen informazio gaurkotua ematen duena, zenbait trikimailuen azalpenekin batera.

2007/11/07

Apunteak fotokopistegian



Ikasle batzuek ekasi-n jarritakoa fotopistegian jartzeko eskatu didatenez orain arte plataforma horretan jarri izan ditudan apunte guztiak fotokopistegian dauzkazue.

Tagzania: tokiak etiketatzeko tresna

Klaseko ikasle batek bere bitakoran kokagune baten erreferentzia zehatza jarriko du. Leku erreferentziak modu askotan egin daitezke sarean baina badugu horretarako tresna informatiko aproposa. Tagzania-z ari gara. Codesyntax euskal enpresak sortutako proiektu honen bidez sarean partekatzeko lekuen etiketak oso errez egiten dira. Erregistratzen bazara, lekuak gehitu ahal izango dituzu, zure gustuko tokiak edo mapak gordetzeko. Puntu bat gehitzen duzunean, etiketak (gako-hitzak) jartzeko aukera duzu. Horrela, Tagzania ez da bakarrik zure mapen bilgunea: lurralde partekatuak ere sortzen dira etengabe tresna honen bidez.

2007/11/06

Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea gure artean


Euskal Herriko hiri batzuetan aste honen zehar zenbait ekitaldi emango dira “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astea” dela eta. Ekitaldi harrera Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileak eman zuen Arabako Miñaoko teknologia zentruan. Hitzaldi horren berrietaz bi ideia azpimarraturik ikusi ditugu sare-egunkarietan: Wikipediaren arrakastaren funtsa pertsonez fidatzea” dela Jimmy Wales sortzaileak (Berrian), eta “Informazioa kontrolatzea gero eta zailagoa da” (Gara). Badago zer pentsa!

2007/11/05

Bitakoran zer sartu?


Gaur fitxategi berri bat jarri dizuet ekasi-n, zure bitakoran sartu beharrekoa azaltzen duena.
Kontsultatu ekasi-n duzun ikasmateriala!

Zure bitakoraren txantiloiaren kopia egitea

Askotan konturatu gabe aldaketa batzuk egiten ditugu gure bitakoran eta, bat-batean, konfigurazioa aldatzen zaigu gure kontrolpetik kanpo geldituz. Arazo hori dela eta, gure bitakora osoaren edukiaren fitxategia gordetzea interesgarria da, behintzat ordura arte izan duguna ez galtzeko. Prozedura oso erraza da eta fitxategiak ia ez du ezer okupatzen. Egin beharko duzuna honako hau da: zure bitakoran sartu eta txantiloian klik egin HTML moduko edizioa hautatuz. Ostean “deskaragatu txantiloi osoa” agindu eta gorde zuk nahi duzun unitatean (USBn...). Kasualitatez bitakora deskonfiratuko balitzaizuke pantaila horretan, hor bertan, agertzen den “txantilioa berria disko gogorretik kargatzeko" ipintzen duen tokira zurea ekarri beharko zenuke “aztertu eta igo” eginez. Konturatu zarenez, gordetako fitxategiaren luzapena xml (eXtensible Markup Language), hots, sarean erabiltzen den html (edo htm) luzapena baino kode zabalagoa duen -irakurgarriagoa- fitxategia.

2007/11/02

Apunte sorta bat ekasi-n


Aurreko klaseetan landutako eduki batzuez apunte batzuk prestatu ditut. Eskuratzeko ekasi-n sartu beharko zarete.
Azaroaren 1ean eta 2an ekasi-n zenbait apunte jarri dizkizuet.>

Blogger beta bertsioan aplikatzeko trikimailuak

Zuetariko gehienek bitakora Blogger beta bertsioan sortu duzue. Edozer gauzaren kodea edo prozedura zein den aurkitzeko “blogger beta” + “………” idatzi edozein bilatzailetan eta sarean horri buruz dagoena agertuko zaizu. Beta bertsioak probatzeko bertsioa izaten da, guztiz amaituta ez dagoena, baina web 2.0aren filosofian kontuan izanik sarean jartzen dena etengabe probatzen da eta, aldiberean, berriztu; beraz, beta bertsioa azken bertsiotzat har genezake. Bilaketa horretan aurkizen duzunetik aparte, badaude zenbait blogk trikimailu horien berri ematen dutenak. Horren erakoak dira honoko hauek: El consultorio de Blogger: Acerca de Blogger Beta, Todo Blogger, Exiliados del Olimpo (trucos Bogger), Blog and Web, Gizakom, El Blog de Blogs, Futurox Blogx, El Blog de Uchiha: Utilidades y Accesorios en Blogger, http://gemablog-.blogspot.com/, Ayuda para el Blog, Noticias para Blogs, Blog de César (Blog de ayuda), El Escaparate de Rosa… Kasu guztietan, agertzen duten trikimailu-zerrenda osoa ikustatzea komeni da, zerbait interesgarria aurki daiteke eta!

2007/10/26

Blogarien etika eta Creative Commons

Bitakora baten egilearen eskubideak direla eta, bereziki gomendatzen dizut irakurtzea Caro Requenak El Blog de Blogs bere bitakoran 2006-x-20an idatzi zuen posta. La Ética y los Blogs izeneko artikulu horretan oso gauza garrantzitsuak agertzen dira blogarien lanaz eta etikaz. Irakurri argigarria da eta. Blogarien etikaz gain, Creative Commons zer den eta zertarako batestu bitakora bat Creative Commons lizentziapean zehatz azaltzen da. Bide batez Blogger-en aplikatzeko zenbait truku ikusteko parada izango duzu.

2007/10/25

Google Docs zerbitzua Google-n

Ekasi plataformarekin ikasmaterial hartzeko arazoren bat baldin baduzue, hona hemen Clik programa jeisteko prozedurak azaltzen dituen dokumentua -KLIK programa jaisteko urratsak-. Dokumentuan, batetik, Clic programa euskeraz jaisteko eta instalatzeko prozedura agertzen da. Bestetik, Haur Hezkuntzako euskaraz prestatutako aktibitateak (edo bakar bat) jaisteko eta instalatzeko prozedura azaltzen da. Fitxategi hau Google Docs zerbitzua erabiliz jarri dut sarean. Zerbitzu honen bidez zure artxibategitxo birtuala euki dezakezu, eta bertatik dokumenturen bat (edo batzuk) sarean ikusgarri eta eskuragarri jarri daite(z)ke. Azken batean zure ordenadorearen artxibategi birtual bat egiten duzu, formatu-mota eta memori aldetik muga batzuk izan arren. Aztertu arretaz, webgunerik ez duen edozeinentzat fitxategiak sarean jartzeko aukera ematen du zerbitzu honek, baina inolako data eperik jarri gabe. Aldaketa handia dago tresna hauek erabiliz gero: zure ofimatika (zure bulegotxo digitala) sarera daramazu edozein tokitan zaudela lanean jarritu ahal izateko.

2007/10/24

Mila ipuin

“Mil cuentos” izeneko web orrian ipuin laburrak entzuteko aukera dugu. Ahotsaz gain irudiz hornitua daude. Irakurtzeko zein entzuteko prestaturik, irudi osagarriz hornitzen dira eta koloreztatzeko aukerekin. Gaztelaniaz egon arren Haur Hezkuntzako materiala sortzeari begira ideiaren batzuk har ditzakezue.

2007/10/22

Software katalogoa

Euskal Herriko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako ikasgeletan IKTak erabiltzeko hainbat saiakera daude. Batetik Klik programa nahiko hedatua dago gure eskoletan. Horrez gain, badaude argitaletxeek sortutako ikasmaterialak -Edebé digital, adibidez-, edo Ikastolen Elkarteko ikasmaterialgintzaren katalogoa (Ttantto, Xango, Olentzeroa...), zein ikastetxeetan IKT sustatzeko eginiko esperientziak -Zarauzko ikastola, kasurako-.
UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) badu Solfkat (euskarazko software katalogoa) haur, gazte zein helduentzako egina dagoen softwarea biltzen duena. Weborri berean “Azken berriak” deritzon atalean gauza interesgarriak aurkituko dituzu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko webgunean eta Berritzegune gehienetan ikasmateriala gaika, arloka zein IKTen arabera antolatuta dute. Bertan kontsultatu maileguz duten euskarazko softwarea ikastetxeetan zer darabilten ezagut dezazun. Hortik aparte, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek badute Elkarrekin izeneko zerbitzaria euren webquestak, miniquestak, blogak… eta sortzeko orduan laguntza eta tresna egokiak izan ditzaten.
Euskaraz sorturik egon ez arren gure ikastetxeetan erabiltzeko ikasmateriala egon badago. Beste askoren artean, Andaluziako Gobernuko Hezkuntza Sailak sortutako AVERROES proiektuan Haur Hezkuntzaz azpimarraz duen ikasmateriala kontsulta dezakezu adibide gisa.

Blogean sartutako irudi baten tamaina aldatzeko

Zeuen bitakora batzuk begiratu ditut eta irudi batzuk neurriz kanpokoak direla konturatu naiz. Hala ere, horrek badu konponketa. Horretarako, sartu zure bitakoraren konfigurazioaren txantiloian eta klikatu HTML intergunea. HTMLaren pantaila barruan arratoia jarri eta aurkitu aldatu nahi duzun irudia:


img src="....." etiketaz agertu zaizkizu zure bitakoan dauzkazun argazki guztiak. Aukeratu aldatu nahi duzuna. Irudiaren URLaren bukaeran frameBorder=0 width="100%" scrolling=no height="30" align="left" edo horrelakoak agertu daitezke. Tamaina aldatzeko zenbakiak aldatu zure nahiaren arabera, baina beste guztia ez aldatu –kakoak, tarteak, eta abar ez aldatu ordenagailuak sintaxi arazoak izan baititzake kodea egoki irakurtzeko-. Aurrebistan konprobatu aldaketa ia gustukoa duzun eta, honela bada, ez ahaztu aldaketa gorde behar dela!

2007/10/19

Software mota

Software jabeduna eta software askea bereizten dira, nagusiki. Horrez gain, horrelako hitz batzuk ager daitezke saretik softwarea jaisterakoan (download egiterakoan):

Software semi-aske: enpresa izan ez ezik edonork erabiltzeko, kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko, baina, ezin da lortu inolako etekinik (dirurik...).
Software pribatua: bere zabalkundea debekaturik dago egilearen baimena gabe.
Freeware: softwarearen zabalkundea onartua dago baina bere kodea ezin da aldatu.
Shareware: softwarea zabaldu daiteke kopia baten bidez baina gainerako guztiak lizentziapean daude.
Trial: egun batzuetarako -30 egun inguru- probatzeko edo ebaluatzeko jaitsi daitekeen softwarea. Batzuetan, trial horrek softwarearen aplikapen orokorrak baino ez dakartza; beraz, software murriztuta da.
Demo: egileak software jakin horren demostraziorako prestatutako aplikapena da.

Software askea dela eta

Software aske edo software librea zer den azaltzeko GNU Proiektuak 2001ean “Free software” kontzeptuaz emandako definizioa hartuko dugu: “software-egileak erabiltzaileari askatasuna osoa eskaintzen dio softwarea exekutatzeko, kopiatzeko, banatzeko, aztertzeko, aldatzeko eta hobetzeko”. Garrantzitsuena da bere kodea askea izan behar dela, baina ez da nahikoa; bere zabalkundea ziurtaturik egoteko erabiltzaile multzo bat existitu behar da, bestela jai dugu. Dena den, software askea izan arren dohain zein salgai aurki daiteke.
Zenbait akronimo erabiltzen dira software askearen inguruan. Hona hemen, ezagutu beharrekoak:
- GNU (GNU´s Not Unix-en akronimoa da, UNIX software jabedunaren aurkako mugimendua aurka sortua). Software hori askea izan behar da, baina batzuetan ez da copyleft.
- CPL (General Public Licence): software askea izan beharko da horrela agertzen dena. Software horiek copyleft-en babesa izaten dute, baina ez denek.
- Copyright ©: Egilearen eskubidea adierazteko erabiltzen da. Ezin da eraldatu egilearen eskubiderik gabe.
- Copyleft: Copyrigth-en aurkako mugimendua Copyleft izenez ezagutzen da, eta egileak erabiltzaileari material horren eskubide guztiak ematen dizkio aldatzeko, zein banatzeko… Bere ikurra ©-ren alderantzizkoa da. Software hori hasieran Copyleft bada, geroago Copyright edo Copyleft bihur daiteke. Horregatik, software horren jatorrizko egileak idazten du nolakoa den bere softwarea: “software aske copyleft-en babesa duena” ala “software aske copyleft-en babesik gabekoa”.
- Creative Commons Licence: CC akronimoaren bidez adierazita sorkuntzazko (irudizko…) materialen egile eskubideen lizentzia sistema malgua da, non materiala partekatzea garrantzizkoa den murriztea (mugatzea) baino.

2007/10/18

Software aske Educastur webgunean


Asturiaseko Erkidegoko Hezkuntza Sailak Educastur izeneko webgunea dauka. Horren barruan bi toki gomendatuko dizkizut oraingoan. Batetik, bere blogean (“Uso educativo de las TIC” izenekoan) dagoen oinarrizko software askearen orria, non hezkuntzarako software libreko zenbait aplikapen aurkituko dituzu (OpenOffice, Gimp, Inkascape, Scribus, Audacity, Mozilla Suite, NVU, Filezilla, Videolan) ederto azalduta eta sailkaturik. Horietariko aplikapen gehienak bertatik jaitsi daitezke zure ordenagailura hiperloturetako bideei jarraituz gero. Bestetik, NEA gunean haur hezkuntzako atalean sakatuz, “Publikoa” den azpiatalean umeentzako eginiko zenbait aplikapen ikusteko parada izango duzu. Atal horren barruan “Internet en el aula” izenekoan sakatuz gero, CNICErekin loturik duen haur hezkuntzako atala (irakaslearena) aipatuko dugu bereziki. “El mundo de Fantasmin” atalean aurki daitekeen irakasleentzako gida (pdf) aztertzeko aukera duzu, besteak beste. Bertan, azaltzen diren zenbait ideia baliagarriak dira eskolaurreko ikasgeletan kontuan hartzeko, haur hezkuntzako geletan ordenadorearen erabilera, kokapena, metodología eta ebaluaketarako irizpide orokorrak agertzen baitzaizkizu. Weborri berean zenbait aplikapen didaktiko aurkituko dituzu dokumentu eta fitxen ataletan.

2007/10/15

Nola sartu bideo bat YouTube-tik hartuta


Lehenik eta behin YouTubera joan eta bideoaren ondoan bi lehiatila aurkituko dituzu -bestela informazio gehiago sakatu-. Batean, bideoa kokatutako URL agertzen da; bestean, Embed kodea, hau da bideo hori zure bitakoran birtsartzeko kodea. Kopiatu zure post edo berrian bi horien erreferentziak, Edición de HTML intergunea hautaturik duzula.
Adibide gisa, nik YouTubetik hartu dut bideo klasiko bat, Interneteko web 2.0 filosofiak dakarren aldaketari buruzkoa, hain zuzen. Bideoak "Web 2.0 ... The Machine is Us/ing Us" izenburua du eta hartu dudan tokiak http://www.youtube.com/watch?v=NLlGopyXT_g helbidea du. Zuk egin behar duzuna da kopiatu URLean datorren kodea eta Embed horretan datorrena, eta biak, zure postean itsatsi, bata bestearen azpian. Itsatsi ondoren begiratu idatzi duzuna HTML modura. Konprobratu embed horretan datorren guztia -oso luzea izaten da- ondo itsasi dizula ordenadoreak, askotan lehen zatia baino ez du gordetzen -HTML modura begiratu-. Gorde egin duzuna eta aurrebistan bideoa agertuko zaizu. Berria prest duzunean argitaratzera!

http://www.youtube.com/watch?v=NLlGopyXT_g







Ipuinak zein esaera zaharrak bitakoran sartzeko


Gaur goizean soinuaren inguruan ariketa batzuk egin ditugu. Tresna errazatik has daiteke: Batetik, Power Point-ek diapositiba batean soinua grabatzeko ematen duen aukera; bestetik, edozein ordenadoretan aurkitu dezakezun "Soinu grabadorea" (Hasiera/ Programak/ Eranskailuak/Entretenimendua/Soinu Grabadorea), edo Clic webgunetik eskuratu daitekeen Cool Edit 96 edo Nero-k duen Nero Wave Editor aplikazioa. Azken bi hauen antzekoa da Audacity; oso praktikoa da eta saretik dohainik jasotzeko modukoa. Ikusten duzunez, soinua eraldatzeko software ugari dago zure esku. Bitakoretan ere soinua sar daiteke. Moduak asko dira eta soinu formatuak ere. Hona hemen adibide gisa "Blog d´una profesora Dim" bitakoran aurkitu dugun Haur Hezkuntzarako argazki albuna soinuaz osatua. Bertan soinua nola sartu bitakora batean azaltzen digu egileak. Probatu eta erabiltzeko aukerak uste duguna baino urrunago doazela ikusiko dugu!

2007/10/11

Euskalbar

Mozilla Firefox zure ordenagailura eraman dezakezu software askeko nabigatzailea baita. Zure etxeko ordenadorean instalatu baduzu "Euskalbar" izeneko barra erantsi diezaiokezu euskarazko hiztegi gisa. Euskalbar hori zer den eta nola instalatu erraz ulertuko duzu erabili.com euskalgunean agertu den "Euskalbar: 7 hiztegi klik bakar batean" artikulua irakurriz gero. Kontzeptu honen gainean informazio gehiago lortuko duzu Wikipedia Enziklopedia Askeko "Euskalbar" hitza kontsultatuz gero.

2007/10/10

Telekomunikazio hiztegia

Teknologia berrietaz idazterakoan sarri askotan kontzeptuak adierazteko erdarazko hitzak erabiltzen ditugu euskaraz nola esaten diren ezbaitakigu. Horretan lagungarri izan daiteke Euskaltel enpresak bere weborriaren goiburuan duen "hiztegia" ikonoa erabiltzea. Ikono horretan sakatu eta Telekomunikazio hiztegia erabiltzeko aukera duzu, kontzeptuen azalpenak zein hitzen itzulpena agertzen baitira. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak hiztegiez duen gunean, Kazetaterm izenekoa duzu, EHUko Gorka J. Palazio Kazetaritzako irakasleak bere ikasleentzako prestatua.

2007/10/08

Hezkuntzarako ikasmateriala egiteko software

Haur Hezkuntzarako jarduerak sortzeko software asko dago. Ikastetxeetan irakasleek euren material propioa sortzeko gehien erabiltzen dituztenak hauek dira: Klik 3.0 (Haur Hezkuntzarko jarduerak aurkitzeko), Jclic, Jclic Author, Ardora, NeoBook (ikus ere Neo-book programaz eginiko lanen txokoa), Power Point-ez eginiko multimediak eta Hot Potatoes programa -honen zenbait tutorial begistatu ditzakezu baina euskaraz sortzeko ez dago aukerarik-. Extremadurako Gobernuko Hezkuntza Sailak badu LinExEdu paketea material interesgarriaz osatua (Egile-tresnak eta Haur Hezkuntza, adibidez). Begiratu eta aztertu material horiek zuk taldeka egin beharko duzun ikasmateriala bideratzeko. Power Pointa dagoeneko erabilita duzu baina laguntza behar izanez gero kontsulta dezakezu Nafarroako Unibersitateko Teknologia Informatikoaren Guneak eskaintzen duen tutoriala. "Observatorio de software educativo libre" gunean zein Nafarroako CREENA-n (Interneten Hezkuntza prog azpiatalean sakatu) material gehiago aurkituko duzu.

2007/10/03

Blogaren txantiloia aldatzeko



Dagoeneko zure bitakora egina duzu, baina ez zaude gustura aukeratutako txantiloiaz. Blogger-ek ematen dituen txantiloiak ikusi dituzu zurea egiterakoan. Horiek gustukoak ez badituzu sarean dohainik beste asko aurkitu daitezke. Aldatzeko prest bazaude, lehenbailehen gorde zurea euskaratutako osagaiak aldatuko baitira. Edozein modutan orain arte izan duzun txantiloia gorde disko gogorrean –XLM formatuan gordeko dizu kontrakorik ez badiozu esaten-. Ez da zaila berria aldatzea. Nola egin dezakezun “Blog and Web” honako orri lagungarriak adieraziko dizu. Bestalde, sarean txantiloiak non dauden ikusteko Goggle-n “template” + “blogger” idatzi (edo, nahi baduzu, “irudiak” izeneko atalean gauza bera idatzi). Hona hemen, adibide gisa Gecko & Fly eskaintzen dituenak. Txantiloi berria aukeratzerakoan ondo aztertu nola antolatzen duen informazioa eta zure oraingoaz konparatuta zertan den hobeagoa. Zuri errazagoa egingo zaizu “Blogger Templates XLM” formatukoak, hots, fitxategia XLM formatua datorrena zurearen ordez aldatzeko, noski. Zure bilaketaren ostean txantiloiren bat gustukoa baduzu horren fitxategia zure disko gogorrera jaitsi behar duzu download egiteko adierazten duen tokian eta zure blogean kargatu laguntza orrian agertu den moduan. Hiru zutabetakoak "50 More Beautiful Blogger Templates" gunean aurki ditzakezu.

2007/10/02

Informazioa sarean partekatzeko



Aurreko klasean galdetu zenidaten irudiak zein web orritan eskuratu zitezkeen. Ekasi-n jarri dizuet zerrenda luze bat –zuek dakizkizuen batzuk ere agertuko dira-. Baina web 2.0-ren filosofia hezkuntzara ekarriz sarean dagoena hartzea bezain garrantzitsua norberarena edo taldearena partekatzea da. Informazioa partekatzeko zenbait tresna daude eta horiek erabiltzen trebatuko zara aurten. Adibide gisa, hona hemen arruntenak: Flickr, Picasa edo Zoomr (irudiak argitaratzeko eta partekatzeko), SlideShare (Power Point moduko multimedia eta aurkezpenak ikusteko, argitaratzeko eta partekatzeko), YouTube (bideoak ikusteko, argitaratzeko eta partekatzeko), del.icio.us (web helbideak, laster-markak edo norberaren gogoko guneak partekatzeko), Answers (jendeak besteen galderak erantzuteko), MyWeb (erabiltzaileak laster-markak partekatzeko), 4shared.com eta eSnips (norberaren fitxategiak biltegi birtual batean gordetzeko edo partekatzeko). Gehiago ere badaude: Wikipedia, Wikimedia Commons

Blogari euskaldun gisa aritzeko



Blogari euskaldunek bitakoraren bidez aukera paregabea dugu gure hizkuntza munduratzeko. Dena den, idazkeraren maila jasoa bereziki zaindu beharko genuke. Ez ahaztu, horregatik, blogarien dekalogoa!

Pdf formatuak egiteko software

Data Becker enpresak salgai jarrita du “PDF Profesional 3.0” programa. Programak dokumentuak sortzen ditu pdf formatuan. Horrez gain editatzeko, aldatzeko eta segurtasunerako maila batzuk finkatzeko aukera ematen du. Prezioa 50 euro ingurukoa da.

2007/10/01

Blogaren izenburua dela eta

Dagoeneko zure blogean idatziko duzun gaia aukeratuta duzu. Zure blog edo bitakorari izenburua jartzerakoan sarean gai horretaz zer egina dagoen jakitea ondo etorriko zaizu. Horretarako Googlek blogak bilatzeko duen Blog Search erabil dezakezu. Horrez gain badituzu honako beste hauek: Technorati, IceRocket, PubSub...

2007/09/27

2007ko "Espiral Saria" irabazitako hezkuntza blogak

Jordi Adell irakasleak 2007-5-17an jaso zuen bere blogean, 2007ko "Espiral Saria" irabazitako hezkuntza-blogen berri. Ikasgelaka, ikastetxeka zein kolektibo gisa saritutako blog horien loturak bertan agertzen dira. Animatu zaitez ikustera eta aztertzera! Berri horren hasieran agertzen den http://cent.uji.es/octeto/node/2073 sakatuz saritutako "Euskaljakintza" blogaren egilearen -Maite Goñi- azalpenak ikusteko eta entzuteko parada izango duzu.

2007/09/24

Teknologia arloan eskola gutxi aldatu omen dela

2007-o9-10ko DEIAn Sergio Monje-ri elkarrizketa egin zaio irakurri berri duen doktorego tesia dela eta. "La escuela vasca ante el cambio tecnológico" izeneko ikerketa horretan EAEko eskolak azken mendean gutxi aldatu duela ondorioztatzen da. Irakur ezazu artikulua interesgarria baita!

2007/04/27

Zenbait programa ikasleekin erabiltzeko


Haur Hezkuntzako ikasleekin zenbait programa erabil daitezke. Horietatik bat GCOMPRIS dugu. 2-8 urte bitarteko ikasleek erabiltzeko programa hau 13 hizkuntzatan erabiltzeko modukoa da -euskaraz, oraindik ez-, eta 80 jardueratik gora aurkitu daitezke bertan. Iker ezazu zure kontura programa honen erabilera!

2007/04/25

Lehen Begiradak orain Berrikari


2007-08 ikasturtetik aurrera Bilboko Irakasleen Eskolan nire ardurapean dagoen Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak izeneko irakasgaitik Begiradak izeneko bitakoran idatzi beharrean Berrikari-n idazten arituko gara.

2007/04/04

Irailerako azterketari begira Programa non aurkitu

Jakinarazi nahi dizuet bigarren lauhilabetik aurrera programaren EHUko web orria aldatuta dagoela. EHU-k bere ataria berantolatzen duen bitartean honako helbide hau erabiliko dugu kontsultak egiteko. Hala ere, programa jakintzagaiaren ekasi plataformatik eskura dezakezue.

2007/03/06

Bitakoren oihanean murgildurik


Bitakoren diseinua dela eta, hona hemen kontsultatu dezakezun Alejandro Valeroren "El mal diseño de las bitácoras" izeneko artikuluan. Horrela zurean zerbait aldatu nahi baduzu irizpide gehiago izango duzu! Honekin batera bidaltzen dizuet UEUko Gorka Juliok eta Iñaki Alegriak blog software-plataforma ezberdinei buruz egindako azterketa konparatiboa.

2005/11/23

Bazterketa soziala

Askatasuna, elkarkidetza, berdintasuna... eta antzeko balioak goraipatzen dituen gizarte honek baditu bere alde ilunak: pobrezia eta bazterketa soziala. Teknologia berriak egoera horiei aurre egiteko aukerak ematen dituzten neurrian, askorentzat teknologia berrien sarbide basatiak bazterketa soziala aregaotuko du. Hauen ustez, indarrean dagoen eredu ekonomikoak malgutasun handia eskatzen dio gizabanakoari etengabe ari den gizarte eskabideetara egoki moldatu nahi bada. Oinarrizko prestakuntza teknologikoa ez duen gizabanakoak -zein gutxiengo taldeak- arazo handiak izan ditzeke gizartean parte hartzeko besteen maila berberean. Hezitzaileen eskuetan gelditzen da, horregatik, tresna horien irakaspenari esker lor daitekeena: parametro ekonomikoetarako egokitzeko tresna soila izatea, ala berdintasun sozialerako tresna bihurtzea. Ikuspuntu honetatik begiratu oso interesgarria iruditu zait Francisca Munuera Giner-ek PIXEL-BITeko 2005eko uztailako 26. zenbakiko NUEVAS TECNOLOGÍAS Y EXCLUSIÓN: HAY VIDA MÁS ALLA DE INTERNET izeneko artikuluan egiten duen gogoeta.

2005/11/18

Alfabetakuntza digitala eskolan


Azken eguneko klasean Joan Ferrés-en Televisión y educación (1994, 1995) liburutik hartutako pasarte batek eztabaida polita sortu zuen eskolaren zereginaz teknologia berrien aurrean. Pasarteak eskolari leporatzen dio haurren gizarteratze prozesuan telebistari eman zaion protagonismoa, eta, aldi berean, ikus-entzungaileun gaineko alfabetakuntzari ez zaiola aurre egin, eskolatik bertatik: “Egun, telebista da kulturak barneratzeko, pertsonak gizarteratzeko, kontzientziak eratzeko, ideologiak nahiz baloreak zabaltzeko, eta, kolonizatzeko tresna nagusia. Harriagarria da horregatik, eskolak izan duen jokaera: alde batetik, hezkuntzan zuen nagusitasuna irudizko hedabideen esku utzi duelako, eta, bestetik, ez duelako ezer egin ikusentzunezko kulturaren barneraketari eusteko. Ez die, horrela, belanauldi berriei gizartea kritikoki aztertzeko tresnarik eman” (16. or). Alfonso Gutierrez irakaslearentzat arazo honen aurrean argitu beharko duguna da alfabetakuntza digitalaren kontzeptua bera. Pere Marquès Graells irakasleak ere gai honi heldu dio eta IKT arloan ikasleek etorkizunean jakin beharrekoa 39 konpetentziatan bildu du, gai horretaz hainbat adituen ekarpenak kontuan harturik. Orain, zurea da burua, zurea hitza!

2005/11/17

Curriculum propioa ingurune hurbiletik aberasten


Bilboko Magisterio Eskolako Iñaki Gaminde eta Begoña Bilbao irakasleek joan zen ostiralean Lezaman aurkeztu zituzten “Lezama Gure Herria Gida didaktikoa” eta “Lezama gure herria CD-ROM-a” izeneko eskola materialak. Ekimen hau Zorrizketan Lezamako Euskara Alkarteak bultzatua izan du eta Lezamako Udala, Labayru Ikastegia, Bizkaiko Aldundia eta Mendebalde Kultur Alkartea izan ditu bidelagun.

Lezama herriko toponimia lantzeko materialak izanik, CD batean aurkezten da Lehen Hezkuntzako 6 urtetik 12ra bitarteko eskolako haurrek garatzeko zenbait ekintza. Edukia antolatzeko orduan, hots, herriko etxeak, baserriak, auzoak, basoak, iturriak, mendi tontorrak... izendatzerakoan, Bidart eta Etxebarria lezamatarren Lezamako Toponimia lanean oinarritu dira CD-aren egileak. Horrela, hortik abiatuta, Gaminde eta Bilbao ahalegindu dira Ingurunearen ezaguera eskola arloak biltzen dituen ingurune hurbileko ezagutzak ikasleen eskura jartzen, baina, ez edonola, haurren herriko euskararen ahozko adierazpenarekin bat eginik baizik.
Eskola erabilera errazteko haurrentzako jarduerak HTML eta KLIK programak erabiliz aurkezten dira. Horrela, CD-an agertzen dena -testuak, irudiak (argazkiak, marrazkiak, bideoak, mapak eta planoak ) zein audio seinaleak (soinuzkoak eta bideozkoak)- modu errazean aurkezten zaio erabiltzaileari, haurrari zein irakasleari.
CD-a erabiltzeko urrats teknikoak irakasleei eskaini egiten zaizkie Gida didaktiko izeneko liburuxkan. Bertan ere, beronen eskola erabilerari buruzko zenbait oinarri pedagogiko agertuz gain, haurrek burutu behar dituzten CD-ko edukiak zehazten dira.
Egileek gida didaktikoaren sarreran azaltzen dutenez materiala hau burutzean honako bi helburu izan dituzte irizpide:
Batetik, hizkuntza ereduen arteko diglosia irazia gainditzea: Bertako euskara (ahoz esandakoa entzuten dena), eredu literario (izenen forma normalizatua) eta euskara batua (CD-an agertzen diren azalpen-testuetakoa) erlazio dinamikoan aurkeztea, ahozkoari eta idatzikoari garrantzi berdina ematen.
Bestetik, eskola curriculum propioa gauzatzeko teknologia berriek ekarri dizkiguten ekarpenak erabiltzea.

Toponimaren normalizaioarako eta memorio historikoaren sustapenerako herri ondasun hauek biltzeak duen meritua baztertu gabe, guri bereziki interesatzen zaigu euskal irakaskuntzaren ikuspegitik materiala hauen izaera didaktikoa. Bereziki azpimarratzen dugu material hauek tokian tokiko eskola curriculum propioa gauzatzeko ezinbesteko baliabideak direla. Horrexegatik, zorionak ekimen honetan parte hartu duten guztiei!

2005/11/16

Blogosferari buruzko gogoetarako


Telefonikak argitaratzen duen TELOS, Cuadernos de tecnología, comunicación y sociedad aldizkariko, 65. zenbakian, 2005eko urria-abenduko alean, erdiko atalean, bitakoragintzari trataera monografikoa eskaintzen zaio. Zenbait artikulu agertzen dira blogosferari buruz. Horietatik, irakaskuntzarekin eta gizarte-hezitzailearekin duten loturagatik, nik bereziki gomendatzen dizuet honako biak irakurtzea: 1) Blogs para educar. Usos de los blogs en una pedagogía constructivista, Tíscar Lara-k idatzia, eta, 2) El papel de los blogs en la acción social. Blogs en ONG, una oportunidad poco conocida , Olga Berrios-ek idatzia.
Zigur aski, artikuluak irakurri ondoren gauzak ez dituzu berdin ikusiko!

2005/11/15

Bitakorak hezkuntzan eta irakaskuntzan


Bitakorak sarean albisteak eta berriak komentatzeko tresna ahaltsu bihurtzen ari dira etengabe. Interenetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean kolaboratiboena, agian, nire iritziz. Elkarrekintza ikaskuntzan bultzatzen duen hezkuntza joeraren ikuspuntutik begiratuta etorkizun laburrean tresna honek zer esanik izango du. Gure aurretik, EHUko Leioako Kazetaritzako Gorka Palazios katedradunak -euskal bitakoragintzaren aintzindaritzan ibilia- idatzia du tresna honen irakaskuntza-balioaz. Bere ustez, bitakorak irakaskuntzan erabiliz gero honako sei ekintza sustatzen dira: idatzi, gogoeta egin, kritikatu, elkarri eragin, antolatu, galdetu. Arrazoi horrexegatik, bereziki gomendatzen dizuet berak idatzitako “Bitakoren onurak irakaskuntzan eta” artikulua irakurtzea, ekintza horietaz esaten duenaz mantsoago hausnartu dezazuen! Gai honetaz eta euskal bitakoragintzan sakontzeko hona hemen beste bi artikulu: batetik, berea den “Edublogak, irakaskuntzako erreminta aurreratuak”, eta, bestetik, “Blogen buztan luzea eta harpidetza motza” Luis Fernandezena.

2005/11/14

Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria sarean


Eleaniztasuna arriskuan teknologia berriekin izeneko artikuluan irakurri dugu, gaur egun munduan egiten diren 6.000 hizkuntzetatik erdiak desager daitezkeela XXI. mendea bukatzerako, besteak beste Interneten eraginez zeren eta Unescok dioenaren arabera teknologia berriek azkartu egiten dute munduko hizkuntzak desagertarazteko abian den bilakabidea. Artituluak dakarrenez sareko orrialdeen hiru laurdena ingelesez idatzita dago -ingelesaren nagusitasun nabarmen hori erdiraino jeitsi den-, baina “ingelesaren nagusitasuna pixkanaka jeisten joan arren, jeitsiera horren abantailak hizkuntza gutxi batzuen artean besterik ez dira banatzen. Ingelesaren atzetik datozen beste irakas-hizkuntzak direla, alegia, ingelesaren beherakadaz baliatzen direnak, baina ez horrenbeste hizkuntza txikiagoak”.
Egoera latz hori ezagutzen dugu. Hala ere, kontatzen dugu sarean euskararen erabilera etengabe sustatzen ari dela euskal hiztunen aldetik. Zentzu horretan ulertuta, txalotzekoa da Hik Hasi hezkuntza aldizkariak bere zenbaki guztiak sarean eskuragarri jartzeko egin duen ahalegina. Bere weborrian eskaintza ugari egon arren, bereziki aipatu nahi genuke artikuluen bilatzailea. Honek, testu libreko bilaketaren bidez zein eremu bidezko bilaketaren bidez erabilia artikulu jakin bat bilatuz gero aldamenean zerrendatzen dizkigu berarekin erlazionaturik dauden gainerako guztiak.

2005/11/12

Arrail digitala herrien arteko haustura


Aste honen zehar ospatu da Bilboko Euskalduna Jauregian “Arrail digitalaren aurkako Munduko Goi-bilera”. Ehun bat herrialdetako hiri eta eskualdeetako 2.000tik gora delegatuek parte hartzeko ziren Informazioaren Gizarteari buruzko Hiri eta Agintari Lokalen Munduko II. Goi-bilerako jardunaldi horietan, pobrezia murrizteko Internet erabiliko duen ekintza plan bat definitzeko.
NBE (Nazio Batuen Erakundea) eta Eusko Jaurlaritza izan dira egitasmo honen sustatzaile nagusiak. Teknologia berriak erabiltzeko aukera eskubide unibertsala izanik inork ezin du bazterturik geratu, eta horregatik, hauen ustez, ahalegina egin behar da teknologia berriek dakartzaten aukera kultural eta ekonomikoak pertsona orori zabaltzeko. Hala ere, errealitateak islatzen digun haustura digitalaren gordintasuna kontuan hartzekoa da: egun, Interneteko erabiltzaileen %80 herrialde garatuetan bizi da eta munduko gunerik behartsuenetan sarearekin konekzioa lortzeko aukera amets hutsa da. Begi bistakoa da herrien arteko eten digitala Francis Pisani-ren “Las cifras de una vertiginosa vida digital” artikuluak erakusten dituen datuen arabera.

Elkartasun digitala nazioarte osoan bultzatzeko beharra dagoela gaineratu da jardunaldietan. Erakunde lokalak haustura digitalaren kontrako ezinbesteko dinamizatzaileak direla mahaigaineratu da -hiri eta eskualdeetako ordezkariak lekuan bertan lan egiten dutenez hurbiletik ezagutzen dituzte hiritarren premiak-.

Jardunaldi horietako Kultura eta Nortasunari buruzko tailerrean teknologia berriek herri eta hizkuntza gutxituetan duten eraginaz mintzatu zen. Harrigarria zaigu, horrexegatik, 2005-11-11ko Berria egunkariko "Teknologia berriak eta herri eta hizkuntza gutxituak" artikuluak tailer horretaz zekarrena: “teknologia berriek herri eta hizkuntza gutxituak suspertu bezala, desagerraraz ditzaketela azaldu zuten, eta gakoa informazioaren gizartean txokoa aurkitzean dagoela. Euskarak, ordea, ez du txokorik izan Bilboko jardunaldi horietan, tailerrean egindako mintzaldiak erdaraz izan baitira, eta euskarazko itzulpenik ez baitute eskaini”. Honek gogora dakarkit Jose Ramon Etxebarria fisika irakasleak “Euskaldunok nazioarteko ekitaldian” izenburuaz idatzi zuena: “Einsteinen omenezko hitzaldi gehienetan egon naiz, eta etxean sentitu naiz, zinez errespetatua euskal hiztuna naizen aldetik”.

2005/11/11

Bitakoragileen dekalogoa


Blogariek edo bitakoragileek kontuan izan beharko luketen dekalogoa honako hamar aginduek biltzen dute:

1. Idatzi argi eta garbi, berriaren muinera joz eta ukitu pertsonala emanez.
2. Izenburua idatzitako testuaren erreferentzia da.
3. Testua hiperloturekin aberastu -norberak lehenago argitaraturikoekin ala sarean gai horretaz aurkitutakoekin-.
4. Idazten duzuna arrazoitu, zerk bultzatzen zaituen idaztera agertuz.
5. Erabiltzen dituzuen iturrien erreferentzia zehatzak idatzi.
6. Gramatika eta ortografia akatsak zuzendu, inork ez dezala pentsa, horrexegatik, zure pentsamendua arina dela edozein modutan eraikia.
7. Idaztea ez da lan erreza. Idazten duzunak zure nortasuna agerian uzten du. Hartu patxadaz -nahi baduzu lehenago idatzi paperean edo word batean eta geroxeago argitara eman gustukoa baduzu-.
8. Galderak planteatu. Idatzi kuriositatea piztu edo harridura sortu zaizun zerbaiten inguruan. Ez ahaztu besteen iritziek zurea aberasten dutela.
9. Argazkiz edo marrazkiz hornitu idazten duzuna irudia idazten dunaren iradokizun bihurtuz.
10. Irakurlerik onena norbera da. Ez idatzi zuk irakurriko ez zenukeena.

2005/11/10

Eten digitala dela eta


Egun hauetan gizarte komunikabideetan behin eta berriro entzun dut munduan dagoen eten digitalaz dagoen kezka. Honek gogara ekarri dit 2005-10-01eko Berria egunkariak “Gaiak” izeneko atalean Hirugarren munduko haur orori ordenagailu eramangarria emateko egitasmoak, aurrera izenburuaz zekarren honako informazioa: "Brasil, Txina, Egipto, Thailandia eta Hegoafrikako haurrak izango dira lehenak. Hala iragarri du Nicholas Negroponte Massachusettsko Teknologia Institutuko adituak. Negroponte 85 euro baino gutxiago kostatuko duten ordenagailu eramangarriak diseinatzen ari da . Helburua hau da: aberatsen eta pobreen arteko eten digitala murrizteko, haurrei ordenagailu bana ematea. Diseinatzen ari diren makinak gomazko estaldura izango du, haurren eskuetan iraun dezan. Linux sistema eragilearekin funtzionatuko du. Ez du disko gogorrik izango, baina memoria txartelak erabili ahalko dira.
Herrialde askotan argindarra bermatuta ez dagoenez, ordenagailuak biradera bat izango du, bateriak betetzeko. Interneten telefono kablerik gabe sartzeko ahalmena izango dute. Datorren urtearen amaierarako edo 2007. urtearen hasierarako hasiko dira ordenagailuok zabaltzen. Urtero 100-150 milioi gailu egitea espero dute. Ordenagailua ezingo da, ordea, merkatuan erosi. Soilik hezkuntza agintariek eskatu ahalko dituzte, eta fabrikazio kostuan emango zaizkie".

Negropontearen egitasmo honetaz gehiago sakondu nahi baduzu jo dezakezu 2005-09-30ean El Pais egunkariak zekarren informazioara.

Dena den, zuri Gizarte Hezitzaileko adarreko ikaslea zaren horri bereziki komendatzen diot La brecha digital kontsultatzea eta gai honetaz gehiago sakondu nahi duenari Arturo Serrano Santoyo & Evelio Martinez Martinez idazleek idatzi duten “La brecha digital: mitos y realidades” izeneko liburua irakurtzea (laburpena pdf formatuan sarean aurkitu dezakezuna)

Begirada kritikoa hezkuntzan



Begiradak izeneko webloga sortzerakoan honako irizpide izan ditugu kontuan: batetik, teknologia berrien izaera egungo gizartean; bigarrenetik, Euskal Herriko irakaskuntza ulertzeko curriculumaren joera soziokritikoa, eta azkenik, inguruneaz egiten den edozein azterketa baldintzatzen duen ikuspegi sozial, kultural eta estrukturala ez neutrala. Perspektiba soziokritiko horretatik abiaturik, bada, Begiradak bloga dugu hezkuntzari aplikaturiko telnologia berriak begirada kritikotik aztertu ahal izateko.

2005/11/09

Informazioa sarean aurkitzeko bideak


Informazioaren gizarteaz gehien sakondu duen Manuel Castell soziologoak esaten duenez gaur egungo gizartea ez dago banaturik klasetan zentzu klasikoan ulertua, hots, langileak eta burgesak; oraingoa bestelakoa da:

Mundua klasetan banaturik dago: desinformatuak, hauek irudiak baino ez
dituzte; gaininformatuak —planetaren jende gehiena— zurrunbiloan bizi
direnak eta, informatuak, informazioa hautatu, sailkatu eta ordain
dezakeetenak.

Horregatik, gaur inoiz baino beharrezkoa da informazio hori sarean non dagoen jakitea, eskuratzen trebatzea eta gordetzeko prozesurak ezagutzea. Modu asko daude, baina gure iritsiz honako hauek dira erosoenak: Google, eta honek dituen gainontzeko Scholar Google eta Print Google.

Baliabide teknologikoen izaera didaktiko eta ideologikoa


Baliabide teknologikoen izaera didaktiko eta ideologikoa
Teknologia berrien euskarrietan oinarrituriko eskola baliabideak tresnak izatetik gain kode berezituaz baliatzen diren tresnak dira. Tresna didaktiko eta ideologikoak dira, eta haien erabilerak egungo eskoletako benetako curriculuma baldintzatuko du. Eskoletako bizitza -non teknologia berriak tresna bereziak diren- baldintzatuta dago gizarte eragile (familia, eskola eta giza-talde) desberdinen jarrera aktiboagatik, eta horregatik, ikastetxea testuinguru eta kanpoko erakuntzazko indarren menpekoa da, haien eragina jasotzen duelarik; eta, aldi berean, ikastetxeak berak testuinguru horretan eragiten du. Onartzen badugu eskolaren zeregina konplexua dela ezin da ulertu ikasleen garapenerako sortutako erakunde neutroa denik eta gizartetik zein gizabanakoengandik at dagoenik. Hezkuntzaren Soziologia kritikoak berak erakusten duenez, ikuspegi sozial, kultural eta estrukturaletik abiatu behar da eskolaz eta bere elementuetaz egiten den edozein begirada kritikorik.

Ikaslearen protagonismoa irakaskuntzan



Ez da ahaztu behar hezkuntzaren ikuspuntutik ikasleak izan behar duen protagonismoa. Berdin zure moduko heldua bada zein haurra den kasuetan ikasleak entzunez soilik ez du ikasiko.
Ekinez bidea egiten dela aspaldiko kontua da Lao-Tse pentsalariaren honako aipuak dakarrenez:

Berba egiten badidazu entzungo dizut
erakusten badidazu ikusiko dut
saiatzen utz nazazu eta ikasiko dut

2005/11/08

Begiradak zer diren


Gure inguruan gauza asko daude. Horietako batzuetaz baino ez gara ohartzen, baina begiratzen duguna da benetako izaera duena. Begiratzen duguna garrantzitsua da gure begiradaz ikusten dugulako eta gure begiradak erabateko izaera ematen diolako. "Begiradak" izeneko bitakora honen bidez, hain zuzen, gure begiradak hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei emango dien izaera ezagutzeko parada izango dugu, elkarkidetzan eraikitako idazkien bidez.

2005/11/02




Begiradak
Hona hemen nire ikasleek elkarkidetzarako izango duten tresna berri bat. Weblog honen bidez sarean eman eta zabalduko ditugu gure esperientziak, kezkaz, iradokizunak eta bizipenak hezkuntzari aplikaturiko teknologiaren inguruan.

P