2005-11-14

Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria sarean


Eleaniztasuna arriskuan teknologia berriekin izeneko artikuluan irakurri dugu, gaur egun munduan egiten diren 6.000 hizkuntzetatik erdiak desager daitezkeela XXI. mendea bukatzerako, besteak beste Interneten eraginez zeren eta Unescok dioenaren arabera teknologia berriek azkartu egiten dute munduko hizkuntzak desagertarazteko abian den bilakabidea. Artituluak dakarrenez sareko orrialdeen hiru laurdena ingelesez idatzita dago -ingelesaren nagusitasun nabarmen hori erdiraino jeitsi den-, baina “ingelesaren nagusitasuna pixkanaka jeisten joan arren, jeitsiera horren abantailak hizkuntza gutxi batzuen artean besterik ez dira banatzen. Ingelesaren atzetik datozen beste irakas-hizkuntzak direla, alegia, ingelesaren beherakadaz baliatzen direnak, baina ez horrenbeste hizkuntza txikiagoak”.
Egoera latz hori ezagutzen dugu. Hala ere, kontatzen dugu sarean euskararen erabilera etengabe sustatzen ari dela euskal hiztunen aldetik. Zentzu horretan ulertuta, txalotzekoa da Hik Hasi hezkuntza aldizkariak bere zenbaki guztiak sarean eskuragarri jartzeko egin duen ahalegina. Bere weborrian eskaintza ugari egon arren, bereziki aipatu nahi genuke artikuluen bilatzailea. Honek, testu libreko bilaketaren bidez zein eremu bidezko bilaketaren bidez erabilia artikulu jakin bat bilatuz gero aldamenean zerrendatzen dizkigu berarekin erlazionaturik dauden gainerako guztiak.

18 iruzkin :

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aupa!ez naiz asko interneten ibiltzen eta nabilenean erdaraz aritzen naiz,beraz ez dakit interneten dagoen informazioa zein eta zenbat hizkunyzatan dagoen.egia da teknologia berrien eraginez hizkuntza asko galtzen doazela,adib:mobilean idazten dugunean hitzak laburtu egiten ditugu eta horren ondorioz hitz osoa idatzi behar dugunean ez dogu askotan ondo idazten

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Interneten aurkitu dezakegun informazio gehiena erdaraz egoten da, ikasle euskaldunentzat traba bat izanik. Gauzak asko aldatu dira eta gaur egun behintzat, nahiz eta gutxi izan zeozer dago eta gainera hizkuntza aldetik kalitate bikainekoa. Egia da euskaraz lan bat egiterako orduan ikasle euskaldunok denbora gehiago sartzen dugula gehienbat informazioa euskaratzen. Lan bikoitza izaten dugu. Alde batetik, informazioa bilatu behar dugu eta beste aldetik, aurkitu dugun guztia itzultzeratu behar dugu eta hau gure denbora eramaten gaitu.Hala ere, nahiz eta sartu beharreko orduak gehiagoak izan niri behintzat ez nau haserretzen gure hizkuntzaren alde egiten dugulako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, Internet-en nabilenean, ez dut euskararen presentzia askorik nabaritzen, nahiz eta pixkanaka - pixkanaka gure hizkuntza sarean sartu. Dena dela, ez dut uste teknologia berrien erru osoa denik hizkuntza batzuk galtzea edo eta galtzear egotea. Guk hurbiletik hori ikus dezakegu, eta argi dago, gure herri honetan, gero eta gazte gehiagok euskara dakitela nahiz eta haien artean ez hitz egin. Honelaxe galtzen da hizkuntza eta ez teknologia berriak datozelako. Internet-en argi dago, ingelesa nagusia izango dela, une honetan gure hizkuntza "ofiziala" delako, hau da, mundu globalizatu honetako hizkuntza.
Beraz, alde batetik hizkuntzak galtzen dira hitz egiten ez ditugulako eta beste alde batetik, teknologia berriak hizkuntza guztiak kontutan hartzen ez dituztelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiok dakigunez mundu globalizatu honetan ingelesa da hizkuntza nagusiena, "ofizialtzat" hartzen delarik. Horregatik interneten agertzen den ia guztia ingelesez egongo dela argi dago. Programa, blog,aurkitzaile... gehienak ingelesez daude. Baina urteak pasatuz sarean eskaintza ugari beste hizkuntza batzuetan agertzen ari dira, nahiz eta euskara oraindik oso gutxi agertzen delarik. Sarean ere oso argi ikusten da euskara egoera diglosikoan dagoela. Honek euskeraren gutxitzea dakarrelarik.
Baina internetek bakarrik ez du hizkuntza bat galtzeko arriskuan jartzen, hitzegiten dakitenek hitz egiten ez dutelako...
Hizkuntzak gutxiagotzearren errua ez da teknologia berriena bakarrik, hitz egiten ez duenaren errua ere bada, ez duelako bere hizkuntza eta beraz, bere kultura errespetatzen eta zaintzen.
Baina ala eta guztiz ere, sarean euskara gehiago agertzeko ordua da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dirudienez gaur egun ofizialtzat hartzen dugun hizkuntza ingelesa da; eta leku askotan bezala interneten dagoen informazioaren portzentai oso altu bat ingelesez aurkitzen dugu.Hala ere beste hizkuntza askok honen aurre lan egiten dute portzentai hori murrizteko, teknologia berriei amoldatuz.Honen kasua euskara da eta nahiz eta oraindikan arazoak izan honen lorpena emateko gero eta informazio gehiago daukagu euskaraz. Noski honen lorpena ezin da eman denek ez baldin badugu gure partez jartzen. Hala ere egia da gure hizkuntza galtzearen arrazoietariko bat teknologia berriak direla baina ez da bakarra eta ez da garrantzitsuena; hori oso nabarmena da gure hizkuntzan. Gure kasuan euskaldunak gara portzentai altu batean euskara galtzekoaren errudun nagusiak. Dirudienez denek nahi dugu euskara ez galtzea, hala ere praktikan gauzak ez daude oso argi. Gaur egun %5a soilik erabiltzen du euskara bere egunerokotasunean eta hori da benetan gure eskuan dagoena. Gugandik etorri behar da arazoaren konponbidea. Benetan harrigarria iruditzen zait euskararen presentzia interneten egoteko egiten hari den lan gogorra gu geuk ez betetzea;azken batean denen gauza bat da eta denek jarri behar dugu zeozer gure partetik bestela arazoa jarraituko du azkenean denek ez nahi duguna gertatu arte,hau da, euskara galtzea eta horrekin gure kultura.
Ez al da euskara gure indarra eta ahalmena, besteengandik bereizten gaituen altxorra?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

"Munduan egiten diren 6.000 hizkuntzetatik erdiak desager daitezke XXI.mendea bukatzerako, besteak beste interneten eraginez". Ileak tente jartzeko moduko berria iruditzen zait hau, kontuan hartuta Euskal Herriko hizkuntza, hau da euskara izango dela horietariko bat. Euskara hizkuntzaz arituko naiz, nire ama hizkuntza delako, eta ondorioz ondo ezagutzen dudalako bere egoera, baina beti ere bere egoera antzekoan dauden beste milaka hizkuntza zapaldu ahaztu gabe. Euskarak beti izan ditu etsaiak, hasi "hizkuntza arraroa" hitz egiten zutelako Euskal herritarrak erretzen zituzten inkisidoreetatik,zotitxarrez Nafarroako gobernuan aurkitzen den UPN-raino. Hori gutxi ez, eta egoera hobetzen lagundu beharrean, internet eta horrelako teknologia berriek, oraindik eta beltzago marrazten dute bere etorkizuna. Fija gaitezen: Zenbat aldiz pasa zaigu, euskaraz ikasteko hautua egin dugunoi, irakasleak lan bat bidali, interneten informazioa bilatu, eta ia guztia gaztelaniaz, edo euskara ez den beste hizkuntza batean aurkitzea? Niri behintzat milaka aldiz. Ondorioz, lan bikoitza hartu behar izaten dugu informazio guzti hau euskarara pasatzen. Euskaldunoi oztopoak leku guztietatik. Horregatik guztiz ados nago "Hik Hasi"-ren lana txalogarria dela diozunean. Ea beste batzuek ere, hau adibidetzat hartu eta bide berberari ekiten dioten, egunen batean interneten ere hizkuntza berdintasuna egon dadin, etorkizuna aldatu eta desagertzekotan diren 3.000 hizkuntza horiek bizi bizirik jarrai dezaten, eta euskara sartuta dagoen putzu beltz horretatik atera dadin, hizkuntza zahar honi merezi duen errespetua itzuliaz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dakigunez, munduko hizkuntza orok ez omen dute garrantzi bera eta, hori dela eta, hizkuntza gutxi batzuek besteak baino prestigio handiagoa dute. Ingelesa adibidez, nazioarteko hizkuntza bezala erabiltzen da.
Teknologia berrietan ere egoera hau argi eta garbi isladatzen da. Horregatik, sarean aurkitzen diren testu eta webgune gehienak ingelesez agertzen dira.
Hizkuntza batzuen gehiegizko nagusitasun honek, beste hizkuntza askoren bazterketa suposa dezake eta egoera arriskutsu honetan aurkitzen da, besteak beste, gure euskara.
Hala ere, nik ez dut uste ingelesa bezalako hizkuntzen nagusitasunak euskararen existentzia kolokan jarriko duenik. Euskaldunok gure hizkuntza zaintzen baldin badugu, bizirik iraungo du eta ingelesa nazioarteko mailan beharrezkoa baldin bada, ingelesa ere ikasi beharko dugu, baina euskaldunak izaten jarraituko dugu.
Holanda bezalako beste lurraldeetan ere antzeko zerbait gertatzen da eta ez dago inolako arazorik. Holandan biztanleriaren gehiengoak ingelesa badaki, baina beraien artean holandesa egiten dute.
Azkenik, mintzaira guztiak teknologia berrietara moldatu behar direla uste dut eta, horregatik, garrantzitsua iruditzen zait Hik Hasi aldizkariak egiten ari den lana euskara ere sarera eraman behar baitugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskara, internet, telebista digitala... Derrigorrez lotu beharreko hitzak, gure hizkuntza ez galtzea nahi badugu.
Nire ustez Hik Hasi aldizkarikoek egin dutena oso garrantzitsua da. Guztiz globalizatutako mundu honetan non gehien ikusten dena da, diru gehien mugitzen duena; ezinbestekoa dugu zerbait egin, gure hizkuntzaren alde apostu egiten dugunok.
Bide horretan, egunero aurrera pausuak ikusten dira. Gero eta web orri gehiago daude euskaraz, erakundetakoak, aldizkari edo egunkarietakoak... Orain egin behar duguna da, orri horiek erabili eta ahal dugun moduan dituzten akatsak zuzendu, kalitatezkoak izateko.
Argi dago ingelesaren kontra ezin dugula ezer egin, baina gurea denaren alde lan egiten badugu eta euskaldun guztiok zerbait ematen badugu, euskara sarean presente egotea lortuko dugu eta aldi berean, gure hizkuntzaren iraupena bermatuko dugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo hizkuntza nagusia ingelesa da, hori denok dakigu...edozer gauza bilatu nahi duzunean,ia dokumentu guztiak hizkuntza horretan daude.Adibidez lan bat egiterakoan,bilatu behar duzun informazioa euskarazkoa bada,normalean,gazteleraz edo ingelesez dago,beraz gure hizkuntzara pasatu behar dugu.
Beste aldetik,hik hasi aldizkaria ezagutzen nuen, batzutan informazioa hortik atera dugulako.Web orria oso ona iruditzen zait,ez nuena ezagutzen,eztabaidagunea zen eta arreta deitu dit primeran dagoelako,gai bati buruzko daukagun iritziak publikatu ahal izatea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dagoena da teknologia berriak direla eta hiri asko eta askoren hezkuntzak galtzeko arriskuan daudela.
Alde batetik, teknologia berriak hezkuntz bakar batean oinarritzen dira, hain zuzen ere, ingelera. Hizkuntza honek beste milaka hizkuntzen desagerpenaren errudun bihurtu da denborarekin eta haibat dialekto desgertu egin dira beraz. Bestaldetik, teknologia berriak beharrezko tresnak bihurtu dira gaur egungo bizitzan eta haien menpe bizi behar izaten dugu.
Hau dela eta, bien arteko oreka bat lortzea hoberena izango zen. Hau da, teknologia berriak erabiltzea ahalik eta hizkuntz metodo ezberdin baita berriekin. Honela hizkuntzak berpiztuko dira eta hiri zein kultura bakoitzak beren hizkuntzak galtzeko arriskua ekidi egingo lirateke.
Zoritxarrez, egoera honi hasiera emateko pausu saila litzateke. Bakarrik gutxi batzuen esku daudelako mundu honeko interbentzio zuzenak egitea. Hala eta gustiz ere, bakoitzak bere aldetik lanaren zati eder bat egin dezakeenez has gaiteke!

HAIZEA BETOLAZA (Gizarte Hezkuntza)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun ingelesak duen indarra argi ikusten da.Hau erosoa izan daiteke komunikatzeko orduan baina arriskutsua da zeren hizkuntza asko galdu edo desagertu ahal dira; hizkuntzak komunikatzeko balio dute, bizia bezala dute eta ezaugarri hori galdu ezkero hil egingo ziren. Oso garrantzitsua da hizkuntzak bultzatzea teknologia berrietan.

Idoia Terra

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Behin irakurri nuen, euskararen egungo egoera modernitatearen trena galdu izanak ekarri duela. Baliteke ordungo trena galdu izana, baina ez nuke nahi informazioaren garai honetan abiadura handia datorren trena ere galtzea eta hizkuntza ( Herri ) gabe geratzea. Orain dugun aukera honi aurre egiteko lan handia egin behar da. Aspaldian dena euskeratzeari eman zaio garrantzia, lan astuna da hori eta ez diot inori meriturik kendu nahi, txalogarria deritzot egunero egunero euskera edonon eskuragarri jarzetn diguten profesional horien lana.

Baina oinarrizkoago den arazo bat gainditu bahar dugula uste dut,oinarri eta zutabe sendoak izan ditzagun, euskaraz bizitzen ikastea. Euskaraz bizitzen jakin ezean, ikaragarrizko zerbitzu hauek erabiltzaile gabe egongo dira eta are okerrago Euskal Herria Euskararik gabe !

Itsaso Saizar

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Danok pentsatzen dugun moduan,indarrean dagoen hizkuntza ingelesa da.Interneta asko erabiltzen duen pertsona bat naiz eta hor asko ikusten da,begibistan dago weborri asko ingeleses daudela.
Unibertsitateko lanak egiterakoan informazio asko ingelese dago erderaz edo euskaraz egon beharrean.Uste dut zerbait egin beharko dela.

SANDRA MUÑOZ

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Artikulu hau irakurri baino lehen ez neukan UNESCO-ren txosten honi buruzko inolako berririk; eta artiklua irakurri eta gero guztiz inpaktuta geratu naiz. Banekien internet gure gizartean asko eragiten duela baina ez nuen uste hainbesterainoko zela.
Hau ikusirik zurekin bat nator goraipatzen duzunean Hik Hasi hezkuntza aldizkariaren lana. Izan ere, desagertzeko zorian dauden hizkuntzen artean euskara egon ahal da. Aldizkari honek egiten duena euskara asko bultzatzen du baina zorienez hauek ez dira bakarrak, interneten euskara nahikotxo bultzatzen da. Bihotzez esaten dut ez dudala usten euskara hizkuntz huen artean egongo denik.
Amaitzeko esan Hik Hasi aldizkaria euskara bultzatzeaz gain guretzako heskuntza munduan gauden moduan oso baliogarria da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundu globalizatu honetan ingelesak garrantzia handia duela ez du inork zalantzan jartzen. Lan asko egiterako orduan konturatzen zara dagoen informazioa ingelesez edota gaztelaniaz dagoela, are gehiago zenbait informazio gazteleraz lortzeko ere zailtasunak daude.
Dauden 6000 hizkuntzetatik erdia galtzea ikaragarria iruditzeaz gain globalizazioaren isla argia iruditzen zait.Teknologia berriek hizkuntzekiko (eta jendearekiko)duten presio hori ikusita gure alde erabili dezakegula iruditzen zait,baina horretarako lan handia egin behar da.Etorkizun beltzagoa dute herri ez garatuetako hizkuntzek, bertan interneten erabilera eta kulturaren produkzioa(sarean) askoz ere murritzagoa baita. Euskaldunok honi buelta emateko esperantza daukagula iruditzen zait, eta lan honetan hik hasi aldizkariak egin dituen pausoak beste askok jarraitu beharko lituzke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizi garen munduak globalizazio prozezua jasatzen duen bezala, interneteko mundua bide bera jarraitzen du. Nik interneten aritzen naizenean ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz aritzen nahiz, baina nabarmena da interesatzen zaizkidan gauza gehienak ingelesez eta gaztelaniaz daudela. Nahiz eta euskaraz duela urte batzuk baino material gehiago egon, ingelesa eta erdara sareko parte haundi bat okupatzen dute.
Guzti honi aurre egin behar genezake.

Julen Albizuribe http://julen-albi.blogspot.com/

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erandio izenpeko azken testuan izena jartzea ahaztu zait.

Ion Ponce Piñeiro

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Benetan larria iruditu zait uneskok munduko hizkuntzen etorkizunari buruz diona. Banekien hizkuntza asko eta asko galtzeko arriskuan zeudela, baina ez nekien egoera hain larria izan zitekeenik.
Argi dago, gaur egungo mundu globalizatu honetan, era guztietako aniztasuna baztertzen dela. Honela, lurralde ezberdinetako hizkuntzak, kulturak, bizimoduak… modu bortitz batean desagertzen ari dira. Esaldi famatu batek dioen moduan, soilik “indartsuenek biziraun dezakete” eta hori da hain zuzen ere gaur egungo mundu honetan gertatzen ari dena.
Teknologia berriek prozesu hau ikaragarri azkartu dute. Honela, artikulu honetan irakurri ahal izan dudanez, interneten dagoen informazioaren hiru laurdena ingelesez idatzirik dago.
Pertsonalki, egoera hau oso tristea dela iruditzen zait, eta zoritxarrez honen konponbidea topatzea are zailagoa dela uste dut.
Egoera honi aurre egiteko bururatzen zaidan gauza bakarra, guztiok gure hizkuntza eta kulturagatik borrokatzea da. Zaila eta arazotsua suerta badaiteke ere, pena merezi duela uste dut. Gure nortasuna, berezitasunak, bizimodua eta abar dira jokoan dauden elementuak. Pertsonalki pena ikaragarria emango lidake etorkizuneko belaunaldiek erabat homogeneizatutako lurralde batean bizitzea. Aniztasuna aberastasun ikaragarria dela uste dut eta nik behintzat, ez nuke gero eta azkarrago hurbiltzen ari zaigun mundu horretan bizi nahiko.

Jaione Ramirez Baraze