2005-11-08

Begiradak zer diren


Gure inguruan gauza asko daude. Horietako batzuetaz baino ez gara ohartzen, baina begiratzen duguna da benetako izaera duena. Begiratzen duguna garrantzitsua da gure begiradaz ikusten dugulako eta gure begiradak erabateko izaera ematen diolako. "Begiradak" izeneko bitakora honen bidez, hain zuzen, gure begiradak hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei emango dien izaera ezagutzeko parada izango dugu, elkarkidetzan eraikitako idazkien bidez.

44 iruzkin :

nuaia erabiltzaileak esan du...

Begiradak, begiradak zer diren galdera egin diot neure buruari eta aldi batean zuri aurkitu dut neure burua. Orduan beste aldera begiratu dut eta han non aldamenekoaren begirada somatu dut. orduan pentsatu dut, ze begirada mota izan da hori? ez dakit, bi segundura ez da iritsi baina aldi berean oso polita izan da ez du ezer berezirik esan ez beroa ez hotza, baina begirada izan da. Orduan konturatu naiz egun guztian zehar zenbat begirada gurutzatzen nditugun, bi segundutakoak, laukoak, hamarrekoak, minutukoa... bakoitza momontu ezberdinetan leku ezberdinetan pertsona ezberdinengan, maitasuna zein gorrotoa adierazten dutenak, poza zein tristura, baina bakoitzak nahi duen bezala hartu maitatu edo gorrotatzen dituen BEGIRADAK dira.

ana erabiltzaileak esan du...

Egia da begiradak beharrezkoak direla gure inguruko gauzetaz ohartzeko.Hala ere, begirada guztiak ez dira berdinak eta gauzei ez diete izaera berdina ematen,horexegatik garrantzitsua da elkarrekin trukatzea ikusten duguna.

xandrafernández erabiltzaileak esan du...

Begirada batekin asko esan daiteke. Begirada batekin zure lagunek edota familiakoek badakite egun horretan nola sentitzen zaren: triste edo pozik, arduratsu edo trankil...
Begiradari laguntzeko, gure aurpegiak izpilu moduan jokatzen du. Begirada batekin jakin dezakegu nola gauden, nola sentitzen garen.
Munduan gauza asko gertatzen dira, eta begiekin dena ikusten dugu, baina baita begiratu ere. Hori da egiten ikasi egin behar duguna: munduari begiratu.

Nagore erabiltzaileak esan du...

Begiradak pertsona baten nortasuna erakutzi ditzakete. Begirada batek, hainbat gauza esan ditzake. Hau da, ezer esan gabe norbaiten begirada aztertzerakoan bere sentimenduen islada hor bertan dagoelaz, konturako gaitezke. Askok dioten bezala, begirada bat mundu bat.

nagore erabiltzaileak esan du...

1aBegiradak pertsona baten izaera aztertzerako orduan asko esan dezakete. Begiraden bitartez bakoitzaren sentimenduak adierazi ahal ditugu; tristura, poza...

marigorri erabiltzaileak esan du...

Egia da begiradak oso garrantzitsuak direla,nire iritsiz, askotan,ez da beharrezkoa hitze egitea nola zauden besteei transmititzeko, begiek bakarrik hitz egiten dutelako.Esaten den bezela begiak eta aurpegia bizitzaren ispilua dira.Bego

nerea erabiltzaileak esan du...

Begiradak gure arimaren isladapena dela uste dut, begirada batek mila hitz baino gehiago esaten duelako, gainera gure sentimenduen errepresentazioa dela esango nuke.

izaskun erabiltzaileak esan du...

Begiradak zer diren...ezin dira ikutu, ezta usaindu, badirudi hor ez daudela.
Ez du inporta, zorionez, ez diren gauzak ere badira, bizitza, ez diren gauzetaz ere osatzen delako.

Alaitz Bengoechea erabiltzaileak esan du...

Begiradek mila hitzek baino gehiago esan dezake. Kaletik zoazela hainbat begirada gurutzatzen dira: hauetako askok ez digute ezer pentsarazten baina beste batzuk gurutzatzearekin bakarrik mila gauza esaten dizkigutenak eta pentsazten dizkigutenak. Hainbat sentimendu espresatzen dira begiraden bitartez: maitasuna, tristura, poztasuna, gorrotoa...
Begirada bakoitza mundu bat dela esaten denean, nire ustez egi biribila da, begirada bakoitzak bere esanahia duelako, nahiz eta segundu batekoa izan eta edozein pertsonarena edo ezagunena izan.

eguzkia erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira,begirada batetik ateratzen ditugu gauza edo pertsona baten ezaugarriak,koloreak,tamainak...Begiradak desberdinak dira eta elkar trukatzea oso interesgarria izango zen.Ma
itasuna ere batzutan begirada batez hasten da.

mia erabiltzaileak esan du...

Begirada batekin edozein gauza jakin dezakezu...gure arimaren ispiluak dira...begiradak,pertsona batek sentitzen duena,esan nahi duena...jakin dezakezu.Horrexegatik oso garrantsitsuak dira.
itziar zubieta

Anonymous erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira,hain zuzen ere begirada batetatik ezaugarri asko atera dezakeguz:Koloreak, tamaina,...
Begirada baten bidez maitasuna ere sortzen da,bertan gauza asko ikusten direlako,beste pertsona maite baduzu begirada horretan adieraziko diozu zeren eta begirada batek mila hitzek baino gehiago balio du.

MAIDER LARREA MANZARRAGA
Gizarte h. 2.maila

marta ballesteros erabiltzaileak esan du...

nire ustez begiradak garrantzi handia daukate, begirada bakar batekin gauza asko esan dezakegulako. begirada batekin gure sentimenduak adierzi dezakegula pentsatzen dut. horregatik askotan hitz egite baino garrantzitsuagoa BEGIRATZEA da.

Marta Ballesteros
(g.h. 2.maila)

idoia collados erabiltzaileak esan du...

Begiradak; nolako hitz sinplea eta zakona era berean. Egunero, momenturo erabiltzen dugun gauza oso baliagarri batda eta askotan ez diogu beha bezalako garrantzia ematen. Ditugun sentsu guztietatik niretzat gehien erabiltzen duguna dela uste dut, baina ez diogu bhar bezalako garrantzia ematen. begirada batetik mila hitz baina gehiago artera ditzakeguz, askotan esate dugun esandia da eta benetan arrazoia dauka. Baina benetan begirada batek eman ahal digun guztiari probetzua ateratzen diogula uste dugu? Galdera honen erantzuna ezezkoa da.
Beraz begirada baten garrantziaz jabetu arte ez gara inoiz gauzek dute garrantziaz jabetuko.

IDOIA COLLADOS CAMARA

igorre erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak direlakoan nago, askotan hitzak baino gehiago esaten edo trasmititzen dutelako. Begirada batetatik gauza asko interpreta dezakeguz eta pertsona bat fidegaitza den ere jakin daiteke.Gure egunerokotasunean begirada askorekin egiten dugu topo baina denek ez digute arreta deitzen eta horregatik ez ditugu era berezi batean aztertzen. Begirada, hainbat sentimendu espresatzeko bidea da; amorrua, maitasuna, tristura zein poza. Horregaitik begiradak oso garrantzitsuak dira. ESTI CASTRO BEASKOETXEA

amets00 erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan. Alde batetik, mundua ezagutu eta behatzeko tresna dira. Bestetik, gure sentimenduen adierazle izan daitezke. Hasarrea, zoriontasuna, beldurra, urduritasuna, lasaitasuna ... eta beste hainbat sentimendu islatzen dira begirada baten bidez.
Hona hemen interneten aurkitutako helbide interesgarri bat http://perso.wanadoo.es/anaisabelcapilla/miradas_amigas.htm
Jaione Ramirez

amets00 erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan. Alde batetik ingurunea behatu eta ezagutzeko tresna dira. Bestalde gure barreneko sentimenduen adierazle dira. Beldurra, zoriontasuna, haserrea,lotsa... eta beste hainbat sentimendu islatzen dira begirada baten bidez. Hona hemen interneten aurkitutako helbide interesgarri bat http://perso.wanadoo.es/anaisabelcapilla/miradas_amigas.htm

amets00 erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan. Alde batetik ingurunea behatu eta ezagutzeko tresna dira. Bestalde gure barreneko sentimenduen adierazle dira. Beldurra, zoriontasuna, haserrea,lotsa... eta beste hainbat sentimendu islatzen dira begirada baten bidez. Hona hemen interneten aurkitutako helbide interesgarri bat http://perso.wanadoo.es/anaisabelcapilla/miradas_amigas.htm
JAIONE RAMIREZ

Jammelguitak erabiltzaileak esan du...

Zenbat aldiz entzun dugu BEGIRADA batek mila hitz baino esanahi gehiago duela?
BEGIRADA pertsona batengan ailegatzen zaigun lehenengo gauza da, hitza baino lehenago. Horrela ikasten dugu dakigun guztia, BEGIRADEN bitartez.
BEGIRADAK gugan eragin handia daukate, gauzak ikusteko era ezberdinak baitaude, eta gauzak nola ikusten ditugun araberan geure nortasuna eraikitzen goaz.
Ez da inporta non egon, ezta zein momentutan ere, beti BEGIRADAK egongo dira oso esanahi desberdinekin. BEGIRADAK sentitzen dugun guztia islatzen dute: urduritasuna, poza, tristura, beldurra...Beraz, BEGIRADAK oso garrantzitsuak direla esan dezakegu.

Nerea Goiricelaya erabiltzaileak esan du...

Egunean zehar hainbat jenderekin egiten duzu topo eta baita beraien begiradekin; eta askotan zuretzat ez dute eraginik baina beste batzuetan...horregatik uste dut begirada batek mila hitz baino gehiago esaten dutela.Horretaz gain, uste dut pertsona baten umorea jakin dezakezula, begietan isladatzen baita pertsona horren sentimenduak, kezkak, poza...

Ane Leturia erabiltzaileak esan du...

Begirada batek mila hitzek baino gehiago balio duela entzun izan dut txikitatik. Egia esan, orduan ez nuen ulertzen nola zen posible hau, agian oraindik ez nekielako begiraden esanahia interpretatzen, edo auskalo zergatik. Pixkanaka hazten nindoan heinean ,ordea,nire ingurunean nahiz begiradetan fijatzen hasi nintzen. Aitaren kamiseta batek erakartzen ninduen asko, non bi begi, begirada bat ageri baitzen gartzelako barroteen atzetik. Begirada harekin konturatu nintzen, pertsona bat nola egon daitekeen hain urruti, eta aldi berean hain gertu.Nola eduki ditzaken barruan ezina, inpotentzia, amorrua, tristura, baina aldi berean maitasuna,eta guztiaren gainetik aurrera jarraitzeko gogoa. Amonaren begiradan, berriz, beti topatzen nuen maitasuna, alaitasuna nahiz samurtasuna, aitona hil zenean izan ezik. Orduan konturatu nintzen begiradak alda daitezkeela, GURE BIHOTZAREN ISPILU direla, eta amonaren bihotza triste zegoen orduan, bere begirada bezala. Koxkortzen nindoan heinean, geroz eta gehiago erreparatzen nien begiradei: Israelgo armadak hil zuen gazte palestinarraren amaren begirada, amorruz eta tristuraz betea; supermerkatuko eskalearen esker oneko begirada txanpon bat bota, edo soilik begiratze hutsaz; bikote hasi berriaren maitasun egarrizko begirada... Gaur egun argi daukat begirada batek dena esaten duela, bihotzean daukagun guztia, sekreturik gordetzen ez dakien ume baten modukoa dugu begirada. Baina horretarako, begiratzeaz gain, interpretatzen eta hausnartzen jakin behar dugu, begirada horren atzean ezkutatzen denaz ohartu nahi badugu behintzat.

ERANDIO erabiltzaileak esan du...

Begiradak. Zelan definitu?
Egunero ikusten ditugu, gure artean daude, modu askotako begiradekin egiten dugu topo, baina zelan azaldu zer diren hitz gutxi batzuetan?
Hiztegian esanahia begiratuz, honako hau agertzen da:" Norbaiti edo zerbaiti begiratzearen egintza, ikusi bat".
Baina begiradak ez dira soilik egintza batzuk, begirada batekin modu askotako sentimenduak isladatu daitezke; gorrotoa, amodioa..., eta aldi berean, begirada bat besteen begien aurrean oso gauza desberdinak adierazi dezake.
Begiradak dira sentimentuak edota sentipenak isladatzeko tresnarik indartsu eta zintzoenak.

Maitane Aranaga.

Iratxe Arribas erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira, era askotako eta ezberdineko begiradak ikusten ditugu gure bizitzan zehar eta momentu zehatz batzuetan funtsezkoak dira pertsona baten sentimenduak edota egoerak ezagutzeko eta ulertzeko. Begiradak sentimenduak erakusten dituzte gehienetan; alaitasuna, tristura, maitasuna, eta begirada bakar batekin mila gauza jakin daitezke. Guztiok ikusten duguna ezberdina da, bakoitzak bere begiradarekin begiratzen duelako eta nahiz eta gauza berdinak ikusi, begiratzeko erak ezberdinak izaten dira askotan. Gure begiradaz ikusten duguna eta benetan gustukoa duguna gure oroimenean gordetzen dugu eta etorkizunean gogoratzen dugu, azken finean begiradak direlako eta begiradak garrantzitsuak direlako.

IRATXE ARRIBAS (G.H. 2.maila)

ERANDIO erabiltzaileak esan du...

Begiradak konplexuak eta erresak dira era berean. Eguneko milaka begiradak botatzen ditugu etengabe eta hau konturatu gabe egiten ditugu. Begiak emozioak espresatzeko baliagarriak diren tresnak dira. Hauekin milaka desio egin eta desegin ditzakegu. Gure barnean ditugun sentimendu baliotsuen islada dira eta naita ez gure barnetik kampo ateratzen dira konturatu gabe.
HAIZEA BETOLAZA (Gizarte Hezkuntza)

jalapeño erabiltzaileak esan du...

Askotan ez gara kontziente benetan gure begiek ikusten dutenarekin, gauzak gainetik ikusten ditugu, sakondu gabe. Ikusteko era bakarra da, saiatzea gauzak barrutik ikusten, bere zentzu guztia ulertzeko. Batzuetan mundua ez da itxura bakarrekoa baizik eta ikuspuntu desberdin batekin ikusten da.

naia baliño erabiltzaileak esan du...

BEGIRADAK !!!
Nork ez du begirada baten sentsuarekin jolastu ? hau da, egunerokotasunean milaka begiradekin elkartu edo gurutzatzen gara eta, nork ez du noizbait honelakorik esan : - uii!!mutil edo neska horrek begiratu nauenean gorroto begiradaz egin du !!!. baina nork daki benetan hori izan den adierazi nahi izan duena zu begiratzean ?, batek daki!!!!
Egia da askotan errez ikusten zaiola pertsona bateri begiradaren bitartez nolako sentimenduak dabizen bere burutik pasatzen momentu horretan. Horregaitik, nire ustez begirada batek mila kontu esan ditzake, eta ez dago zertan hitzik esan behar sentimenduak aipatzeko, hori da niretzeko begiradek duten gauza magiko eta polit bat.

Naia Baliño Zamalloa
(gizarte hezkuntza 2.maila)

roberta erabiltzaileak esan du...

“ begiradak” oso aproposa iruditzen zait blog baten izenburuari jartzeko. Pertsona bakoitzak, gai baten inguruan iritzi ezberdina dugulako, begi ezberdinekin begiratzen dugulako, besteak beste. Informazio berdina izan arren, ulertzeko eta interpretatzeko modu ezberdinak daude. Hauetan, hainbat faktore eragina dituztela esango nuke; esate baterako: egoera, kokapen fisikoa nahiz emozionala ...etb.

Laburbilduz, begiratzen duguna garrantzitsua da gure begiradaz ikusten dugulako.

LEIRE TRENADO CAJA

Anonymous erabiltzaileak esan du...

Blog honek, gu guztion begiradak ditu protagonista ; gure begiradek diotenari garrantzia asko ematen dien hausnarketa ugari irakurri ditut bertan. Oraingoan kontrakoari eman nahi diot garrantzia, geuk begiratutakoren irakurketari. Begirada beste irakurketa dago. Guk izandako sentipen, sentsazio, esperientziek,... begiratzeko era bat emango digute eta ondorioz irakurtzeko era ezberdinak.

Errealitatearen erlatibotasuna honetan datza ain zuzen ere, hau da, nire sentipenek, sentsazioek, espenientziek,... emongo didaten begiratzeko eran eta nire begiratzeko erak emango didan sentipen, sentsazio, esperientzietan. Batak bestea sortuz eta denek ni aberastuz.

Honetarako experimentu txiki bat proposatzen dut : Sarionandiaren estazioko begiradak liburuaren deskribapen hau.

Gure barruan denek estazio ezberdin bat irudikatu baietz apostu !
Itsaso Saizar

txiribi erabiltzaileak esan du...

Begirada batekin dana transmitu dezakegu. Gure egoera animikoa, nahia, sentimenduak ... Bakoitza ikuspuntu ezberdinak izanik , behatzeko eta sentitzeko modu ezberdinak ditugu. Horregatik, nere ustetan, horrialde hau, aproposa da , bakoitzak bere ikuspuntua adierazteko aukera duelako. Informazioa ulertzeko, interpretatzeko eta azkenik,orrialde honetan aukera izatea gure ideiak adierazteko, oso bailogarria dela pentsatzen dut.
Bukatzeko,esan behar det beharrekoa da egunerokotasunean.
Hala ere, guk ez diogu garrantzi handia emanten, gure begiradari. Garrantzi eman behrako genuke. zer egingo genuke begirada bat eukiko ez bagenu ?

Aitziber Rodriguez Cavia

are erabiltzaileak esan du...

Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan.Begirada batekin edozein gauza transmititu dezakegu, gure sentimenduak adierzaten ditu. Begirada batekin jakin dezakegu pertsona horrek triste, pozik haserretuta...dagoen.Bizitzan ezinbestekoak dira. Arene Urrutia 2.Gizarte Hezkuntza

lutxi erabiltzaileak esan du...

Begirada baten bidez gauza, sentimendu asko transmititu daiteke. Bere definizioa dion bezala, norbaiti edo zerbaiti begiratzearen egintza da begirada. Pertsona bat momentuan nola den jakiteko, bere begirada ikusiz jakingo dugu pertsonA horren egoera momuntu horreta.
Begirada bateen atzetik pentsamendu ugari aurki ditzakegu. Esan beharra dago ere begirada baten atzetik, sentimendu, pentsamendu asko aurki ditzakegula, pertsona guztien begiradak ez bait dituzte gauza berberak transmititzen. Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan.

osa erabiltzaileak esan du...

Irudi batek mila hitz baino gehiago esan nahi du. Begiradarekin gauza bera gertatzen da. Azken finean, pertsonen begiradak sentimenduak adierazten ditu; nahigabe.
Gainera, begiraden bitartez, milaka gauza egin daitezke. Nahita edo nahigabe. Begiek gidatzen dute kasu askotan gizakia, nahiz eta gu konturatu ez. Ia-ia segunduro begirada bat dago, eta kasu askotan begirada horiek pertsona baten sentimentu eta ilusioak alda ditzake.

OSANE LEARRA "Gizarte Hezkuntza 2.maila"

xabier erabiltzaileak esan du...

Mila begirada ezberdinekin elkargurutzatzen ditugu egunero. Eta ezin uka dezakegu komukazio kanal baten aurrean gaudela, begiradaz edozer trasmititzeko gauza baikara, eta hitzak ez ezik begiradaz benetako sentimendu zein sentzazioak ezin izkuta daitezke. Hau dela eta elkarrizketa batean begiradak languntzaile gogr baten legez jokatzen du. Arimaren benetako hizkuntzaren aurrean aurkitzen garelako.
Bestalde hainbat begirada, halako ikuspuntu egongo dira, norberak saio berdina ikusi ahala, besteekiko iritzi zein ikuspuntu desberdin edota kontrajarriak edukiko ditu. Hori dela eta gure inguruari bahatu eta noizean behin begirada kritiko bat botatzea ez da soberan geldituko.

Xabier Campo

Lupita erabiltzaileak esan du...

Begiradak mila gauza esan ditzakete, momentua, tokia, egoera, aurrean dagoen pertsona... araberakoa delako. Baina aurrean dagoen horrek ulertu ahal izateko gue begiradaren esanahia, prest egon behar eta gogoa izan behar du. Nire ustez gehienetan ez diogu garrantzi handirik ematen gure begiradari, baina hau honela da, ez garelako begiradarik gabe egon. Azte baten begiak itxita eraman behar bagenituen, ziurrenik daukan garrantzia emango genioke.
Bestetik, begiradak, askotan (nahi izatekotan) gure pertsonako datuak erakutsi ditzake, humorea, izaera... ekoak. Gainera duen botere mailagatik, begirada bakar baten ondoren, aurrean daukagun pertsonarengan irifarre batetik, aserre egotearaino... sortuaraz dezakegu.
Oihane Mencia Garcia

Anonymous erabiltzaileak esan du...

Begirada gorputzeko ispilua dela betidanik entzun dugu, eta egia da, begirada batekin pertsonaren hainbat gauzetaz kontura zaitezke,begirada bat mila hitz baino gehiago esaten digu, beraz, argi dago bedirada bat asko balio duela

Maria Fernandez

vico erabiltzaileak esan du...

Naiz eta "begirada" definitzea oso zaila denez gaia eta hitz oso polita da.
Egunero milaka begiradekin topatzen gara: onak, txarrak, alaiak, tristeak...ere esan beharra dut geuk ere milaka begirada jartzen ditugula.
Begirada bat sentimendu asko transmititu ahal dezake(bai txarrak bai onak).

Esaten da begiak arimaren ispilua direla eta begirada bat mila hitz baino baliogarriagoa dela.
Mundua begiradekin ikusten da eta bakoitzak bere "betaurrekoak" ditu begiratzeko.

roberta erabiltzaileak esan du...

"Begiradak" oso aproposa iruditzen zait blog baten izenburu bati jartzeko.Pertsona bakoitzak,gai baten inguruan iritzi ezberdina dutelako begi ezberdinekin begiratzen dutelako,besteak beste.Informazio berdina izan arren ulertzeko eta interpretatzeko modu ezberdinak daude.Hauetan,hainbat faktore eragina dutela esango nuke.Esate baterako:egoera,kokapen fisiko nahiz emozionala...Laburbilduz,begiratzen duguna garrantsitsua da gure begiradaz ikusten dugulako.Leire trenado

lutxi erabiltzaileak esan du...

Begirada baten bidez gauza, sentimendu asko transmititu daiteke. Bere definizioa dion bezala, norbaiti edo zerbaiti begiratzearen egintza da begirada. Pertsona bat momentuan nola den jakiteko, gutxi gora behera, bere begirada ikusiz jakingo dugu pertsona horren egoera momentu horretan.
Begirada baten atzetik pentsamendu ugari aurki ditzakegu.Pertsdna guztien begiradak ez dituzte gauza berberak transmititzen; oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan begiradak.

ARATZ BASTERRETXEA
GIZARTE HEZKUNTZA 2.MAILA

bizitza erabiltzaileak esan du...

Begiraden bitartez gauza asko adieraz daitezke:bizitza, heriotza, poza, tristura, urduritasuna, amodioa...
Begiradak, gizakia beraren eta animalien ispilua dira.Beti esn izan da begirada batek mila hitz baino gehiago esan ahal duela eta egia da.Begirada bakar batez gauza asko esan ahal dira.
Pertsona bat nolakoa den edo momentu horretan nola dagoen begietara begiratuz jakin dezakegu, horregaitik asaten dut gure barneko gauzen ispilua direla.

Leire erabiltzaileak esan du...

Begiradak gure barneko sentipenak adierazteko erabiltzen ditugun tresnarik garrantzitsuenak dira. Tristura, poza ala biak batera adierazteko gaitasuna daukate eta gure barneko desio gustiak nabarian geratzen dira askotan, begiradak irakurtzen baldin badakigu. Horrexegaitik gure begien ikusten duten gustia garrantsitsua da geroago horri buruz hitz egiten dugunean gure begiradeen bitartze hitz egiten dugulako.

Leire Gonzalez Tato

markel erabiltzaileak esan du...

Begiradak komunikazioaren tresnarik garrantzitsuena da. Baina izaera hori teknologia berriei ematea ezinezkoa da. Begiradak sentipenak adierazten ditu segundu batetan baina teknologia berrien bitartez komunikatu nahi digutenarekin enpatizatzea zailegia da.

Markel Medina Revuelta

markel erabiltzaileak esan du...

Begiradak komunikazioaren tresnarik garrantzitsuena da. Baina izaera hori teknologia berriei ematea ezinezkoa da. Begiradak sentipenak adierazten ditu segundu batetan baina teknologia berrien bitartez komunikatu nahi digutenarekin enpatizatzea zailegia da.

Markel Medina Revuelta

markel erabiltzaileak esan du...

Begiradak komunikazioaren tresnarik garrantzitsuena da. Baina izaera hori teknologiari ematea ezineskoa da. Begiradak sentipenak adierazten ditu segundo batetan eta teknologia berrien bitartez komunikatu nahi diguten informazioarekin enpatizatzea zailegia da.

Markel Medina Revuelta

txokorra erabiltzaileak esan du...

Inguruetaz ohartzeko begiradak erabiltzen ditugu. Gauzak ikasteko, errepikatzeko, ulertzeko, komunikatzeko....

Begirada batek informazio pilo eman ahal dizu.

Begirada baten bitartez sentimendu bat azal dezakezu, egoera bateko erantzuna ikus dezakegu...bizitzan benetan garrantzitzua(ez ezinbestekoa).

Ala ere ez dut oso ondo ulertzen zelako erabilera eman ahal zaion hezkuntzari aplikatutako teknologia berrietan.

Laburtuz begirada bat askotan nahikoa da. Askotan begirada bat nahikoa da.


Eider Arroyo